Elgoibarrera irteera antolatu du Agiro Mendi Elkarteak

Zestoako Agiro Mendi Elkarteak Elgoibarrera irteera antolatu du igandearen 22rako. Goiz pasa egingo dute, eta 07:30ean abiatuko dira Gurutzetik. Oinez joango dira Elgoibarrera, eta autobusez edo autoz itzuliko dira, 14:30ean.

Bertara joateko urtarrilaren 22ra bitartean eman daiteke izena, kiroldegian. Prezioa egunean zehaztuko dute, jende kopuruaren arabera ezarriko baitute.

Otsailean, eski irteera

Horrez gain, otsailaren 17tik 19ra iraupen eskia egitera joango dira Sonportera (Frantzia). Edonor joan ahal izango da, eta izena ematen dutenen artean bilera egingo dute otsailaren 14an, 18:00etan, kiroldegian. Otsailaren 1a baino lehen eman behar da izena, kiroldegian. Adierazi dutenez, plazak mugatuak izango dira.

Bazkideek 50 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 55 euro. Trukean, bi gau, bi gosari eta afari bat jasoko dute. Otsailaren 17an, arratsaldez abiatuko dira.

[manual_related_posts]