Tena bailarara eski irteera antolatu dute hilaren 21 eta 22rako

Anaitasuna Mendi Bazkunak Tena bailarara eski irteera antolatu du urtarrilaren 21erako eta 22rako. Urtarrilaren 18a baino lehen eman behar da izena Etxeza harategian eta Lopetegi iturgintzan. Mendi elkarteko bazkideek 50 euro eta bazkide ez direnek 60 euro ordaindu beharko dute. Urtarrilaren 21ean 06:00etan aterako da autobusa, liburutegi aurretik.