Sanbizenteak ospatuko dituzte aulestiarrek, zapatuan

Narea auzoan jai giroa izango da nagusi egun osoan zehar. 12:00etan ermitan meza entzun ostean, umeen jolasak egingo dituzte, auzoko trikitilariek alaituta.

13:00etan, berriz, herriko eta inguruetako mutil talde baten eta Perla zaldiaren arteko dema ikusteko batuko dira herritarrak. Artia harriagaz 20 minutuko saio bana egingo dute.

Amaitzean dema erabilitako Artia harriaren pisua zenbatekoa den asmatzeko kiniela egingo dute.

Eguerdian zehar auzoko trikitilariak eta txalapartariak ibiliko dira giroa alaitzen.

Arratsaldean Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dituzte. Museko bikote irabazleak 200 euro eskuratuko ditu; bigarren sailkatuek 120 euro irabazikoo dituzte, eta hirugarrenek, 30 euro.

Brikas Txapelketa hirukoteka jokatuko dute. Txapeldunek 180 euro jasoko dituzte; bigarren geratzen direnentzat 120 euroko saria dago, eta hirugarrenentzat 90 eurotakoa.

Gauean Esteibar eta Obietaren erromeriagaz amaituko dituzte sanbizenteak.

Nariko jai batzordeko kideek zapatuan auzora bertaratzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei: “Espero dugu egun ederra egitea, eta bertaratzen direnek ondo pasatzea”.

Egitaraua:

  • 12:00: Meza auzoko ermitan.
  • Ostean: Umeen jolasak auzoko trikitilariek alaituta.
  • 13:00: Dema: Zaldia mutilen aurka. Ondoren, kiniela.
  • 17:00: Mus eta Brika Txapelketak.
  • 23:30: Esteibar eta Obietagaz erromeria.