Jolas Txokoa jarriko du martxan Txirrimorraskik Ondarroan Gabonetarako »

Ondarroako aisialdi taldeak 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilentzat eskainiko du aurten ere zerbitzua. Txokoa Txirrimorraskiren Kantoipe kaleko 3 zenbakian dagoen lokalean egingo dute abenduaren 27, 28 eta 29an eta urtarrilaren 2,3 eta 4an, beti 10:00etatik 13:00etara. Zehaztu dute Jolas Txokoan parte hartzea doakoa izango dela.  

Kaleko argi apaingarrien piztuerarekin hasiko dira Gabonak Zumaian »

Gabonetako apaingarrien piztueraz gain, San Tomas egunarekin hasiko da Eguberri giroa herrian abenduaren 21ean. Hurrengo egunean, berriz, Musika Bandaren Gabonetako kontzertua izango da, eta 23an, haurrei zuzendutako Go!azen antzerki emanaldiaren saio bikoitza. Bestalde, urtero moduan, aretoko futbol txapelketa azkarra ere izango da. Gabon bezperan, hilaren 24an, 12:30ean, Olentzero etorriko da Zumaiara, eta Institutu parean hasita, kantuan […]

Stencil tailerra eskainiko dute Azpeitiko Gaztetxean »

Ekintzaz betetako azaroa agurtu ostean, beste horrenbeste jardueraz betetako egitaraua prestatu du Gaztetxeak abendurako. Besteak beste, independentziaz eta ikasle mugimenduaz hitzaldia, Din Dan OI! eguna ta Oi denk! Zirkue ikuskizuna izango dira datozen egunetan Gaztetxean. Baina aurreneko hitzordua bihar, asteartea, izango da. Guztira, bi saio izango ditu tailerrak, eta 18:00etan hasiko da. Bigarren saioa hurrengo asteartean, hilaren […]

Umeen irribarreek alaitu dute Ispaster »

Ispasterko frontoia jolasleku erraldoi bihurtu da gaur [abenduak 9]. Goiz eta arratsalde parkea eduki dute bertan ume eta gaztetxoek. Eta gozatu dute, zelan ez! Puzgarriak eta ohe elastikoak izan dituzte aukeran salto eta salto egiteko. Lau puzgarriak eta hiru ohe elastikoak bete beteta egon dira, eta ilaran zain, txanda noiz tokatuko urduri, egon dira umeak. […]

0-5 urteko haurrentzako jolas eta abestien ikastaroa egingo dute »

Donostia Gazteriak, 0-5 urteko haurrentzat Haurren ongizatea oinarri izeneko programa abiatu zuen azaroan. Programa horren baitan, abenduaren 28an eta 29an 0-5 urteko haurren jolas eta abestien ikastaroa egingo dute. “Haurren hazte prozesuan jolasak duen garrantziaz hausnartzea da ikastaro honetako eginkizun nagusia”, azaldu dute. Haurraren garapen une bakoitza identifikatu eta horietan zein ezaugarritako jolasak diren egokiak argituko dituzte ikastaroan. […]

Talako Amaren Eguna dantzan ospatuko dute gaur eatarrek »

Urtero legez, Talako Amaren ermitan meza entzuteko batu dira eguerdian, eta, horren ostean, Beletxen sabela betetzeko aukera izan dute herritarrek, hamaiketakoagaz. Talako Amaren Egunari jarraipena iluntze partean emango diote eatarrek. Herriko pilotalekuan batuko dira, dantzan hasteko prest. Izan ere, Aiko erromeriaren eskutik, euskal dantza tradizionalekin hankak mugitzeko aukera edukiko dute. Esperientzia berria da Aiko erromeriak […]

Haurrentzako Gabonetako eskulan tailerra egingo dute Azpeitiko Ekoetxean »

4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta, Gabonetako eskulan tailerra antolatu du Ekoetxea Azpeitiak –lehen Ingurugiro Etxea museoa zenak–. Abenduaren 17an, igandea, 10:00etatik 13:00etara egingo dute tailerra, eta doakoa izango da sarrera. Interesatuek abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48  telefonoan.  

Gabon abesbatzak proba saioa egingo du asteartean »

Abenduaren 24an, Gabon Egunez, kantuan ibiliko dira aurten ere Zestoan, egun horretako usadioari eutsita. Saio hori prestatzeko, proba saioa egingo du herriko Gabon abesbatzak hilaren 12an, 21:00etan, Kultur Etxean. Umeek, berriz, musika eskolan egingo dituzte entseguak hilaren 12an, 14an, 19an eta 21ean, 17:00etan hasita.  

Antzerki tailerra egingo dute Zestoako Gaztelekuan »

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetako ikasleei zuzendutako antzerki tailerra eskainiko dute astearte arratsaldean, hilak 12, Gaztelekuan. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena. Hilaren 14an, berriz, plastilinarekin esku…

Lea Ibarreko 22. Briska Txapelketa jokatuko dute Amoroton »

Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordeak briska txapelketa antolatu du aurten ere. Hain zuzen, domeka arratsaldean [abenduak 10] lehiatuko dute Lea Ibarreko 22. Briska Txapelketa. Parte hartzeko asmoa dutenek Amorotoko Kultur etxean izena eman beharko dute egunean bertan, 16:00etatik 17:00etara bitartean. Ohitura legez, hirukoteka jokatuko dute txapelketa eta partida bakoitza bost tantora izango da. Beste […]