Rockaren eta bertsolaritzaren arteko harremana »

Duela 28 urteko argazki bat ikus daiteke Rocka puntua! liburuaren azalean. Negu Gorriak taldearen Bertso hop abestiak hainbat mundu uztartu zituen. Musika, euskara eta bertsolaritza. Horri egiten dio erreferentzia azalak, eta mamiak uztarketa horren inguruko kontaketa zein saiakera jasotzen du. Alberto Irazu andoaindarra da liburuaren egilea, eta gaur goizean aurkeztu du lagunez inguratuta, Koldo Mitxelena […]

Nor da Marrazketabar? »

Donostiarra da eta Bartzelonan bizi da. Marrazketabar izengoitiarekin ezaguna egin da, Realaren ilustrazio eta karikaturengatik. Bere kabuz hasi zen marrazkiak egiten. Talde txuri urdinaren armarriarekin marrazki dibertigarriak egin izan ditu. Baita futbol jokalarienak ere. Aurten hasi da elkarlanean Realarekin, eta bere marrazkiak leku askotan ikus daitezke. Baina, nor da Marrazketabar? IRUTXULOKO HITZAk izengoitiaren atzean dagoen […]

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren programazioa aurkeztu dute »

Astebete luze falta da 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema jaialdirako, eta programazioaren berri eman dute. Urriaren 28tik azaroaren 3ra bitartean, 25 film luze eta beste hainbeste animazio eta labur eskainiko dituzte. Paul Urkijoren Errementari filmak emango dio hasiera zinema asteari, eta Saw VIII pelikulak emango dio bukaera. Hurrengo bideoan jaso dituzte eskainiko dituzten filmak. Emakume […]

Egiako TAO zerbitzua jartzeko azken urratsak ematen ari da udala »

Udala Egiako TAO zerbitzua jartzeko azken pausoak ematen ari da. Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio zinegotziak azaldu du egun batzuk barru hasiko direla guneak eta tarifak  zehazteko beharrezko seinaleak jartzen. 2018ko urtarrilean abiatu nahi dute TAO sistema.Bestalde, azaldu dute mugikortasun saila bizilagunak informatzeko lanean ari dela. Horretarako, liburuxkak banatuko dituzte bizilagunen artean: “Hurrengo asteetan Egiako […]

Paco Yoldiko bi igerilekuak itxita egongo dira larunbata bitarte »

Azken egunetan egindako uraren neurketek bakterio bat dagoela atzeman dute, eta bi igerilekuak desinfektatzea erabaki dute arduradunek. Horrela, bi igerilekuak (50m eta 25m) itxita egongo dira larunbateko 15:00ak arte. Pasa den astean kloro bidez egindako tratamenduak ez du bakterioa guztiz desagertarazi, eta segurtasuna zein osasuna bermatu ahal izateko desinfektatu egingo dituzte. Dena dela, itxialdiak ez […]

Azken egunak dira Ondareari Begira argazki lehiaketan parte hartzeko »

Ondareari​ ​Begira ​argazki​ ​lehiaketa azken txanpan sartzen ari da, argazkiak bidaltzeko azken eguna urriaren 23a baita: “Irudien​ ​kalitatea​ ​eta​ ​partaidetza​ ​igotzen​ ​joan​ ​dira​ azken urteetan. Horregatik,​ ​lehiaketa​ ​honek​ ​urtez​ ​urte​ ​hobetzeko​ ​duen​ ​indarrean​ ​sinisten​ ​dugu”, diote antolatzaileek. Lehiaketaren bultzatzaileak dira Museum Cemento Rezola, Irungo Oiasso museoa eta Eusko Jaurlaritza. Ondarearen inguruko ​hezkuntza museoetatik​ ​atera nahi […]

Euskarabilduaren VI. edizioa egingo dute datorren astean Kursaalean »

Euskarabilduaren VI. edizioa egingo dute urriaren 26an 09:00etatik 14:0etara, teknologia aurreratuak, marketina eta komunikazio esparruak izango dituzte hizpide. “Urtez urte hasten ari den errealitate honen ezaugarriak zein diren eta euskarak zer leku izango duen jakitea garrantzitsua da, baita Euskal Herriko gizartea osatzen dugunok zer nolako etorkizunari aurre egiteko prestatu behar garen ere” azaldu dute. Ametzagainak, […]

33 elkartek hartuko dute parte Gipuzkoa Solidarioaren VI. jaialdian »

Elkartasun jardunaldia antolatu du Gipuzkoa Solidarioak. Zehazki, 30 elkartek baino gehiagok hartuko dute parte Gipuzkoa Solidarioaren VI. jaialdian. Hitzordua larunbatean, hilak 21, izango da, 11:00etatik 19:00etara. Sare horrek harremanetan jartzen ditu Gipuzkoako elkarteak eta egiten dituzten jardueren zabalkundea areagotzen du. Hala, Gipuzkoako elkartasun eta esperientziak ezagutzeko aukera egongo da. Sarrera librea da eta denetarik egongo […]

Nekane Arzallus: “Gogor ari gara lanean” »

Egonkortasuna lortzea du helburu nagusitzat Nekane Arzallusek, Gipuzkoa Basketeko presidenteak. Horrela, ACB ligara itzulita, emaitza onak lortu eta zale gehiago gerturatzea dute buruan: “Gogor ari gara lanean”. Arzallus pozik dabil azkenaldian, garai onak iritsi baitira klubera, urteetako lanaren ostean, eta berri hobeak zabaltzeko gogoz dago: “Joan den uda gogorra izan da, apirilaren 21ean lortu genuelako […]

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart askatzeko exijitu dute Donostiako EAJ-k, EH Bildu-k eta Irabazi-k »

Kataluniako ANC eta OMNIUM Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz kartzelaratu dituztela eta, Donostiako EAJ, EH Bildu eta Irabazi udal-taldeek testu bat adostu dute. Hementxe adierazpena osorik. 1.- Gure kezka eta erabateko arbuioa adierazten dugu Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea baldintzarik […]