Militarrek berriz jarri dituzte plakak Urdintzuko zubian »

Loiolako Urdintzuko zubia berrizendatu dute militarrek. Berriro ere Puente de Alfonso XIII dioten plaka ez ofizialak jarri dituzte, zubiaren alde banatan. Loiolako Urumea ibaia auzo elkartea haserre agertu da gertatutakoarekin, eta Donostiako Udalari konponbide bat lortzeko eskatu dio: “Errespetu faltatzat jotzen dugu gertakari hau, eta udalari eskatu nahi diogu lehenbailehen plaka hauek kendu ditzan”. Urumea […]

The post Militarrek berriz jarri dituzte plakak Urdintzuko zubian appeared first on Irutxuloko Hitza.

Gure Esku Dagok auzoz auzo aurkeztuko du herri kontsulta »

Herritarrek kontsultak duen garrantzia jabetzea nahi dute, eta eurekin galdera adostu. Bihar hasiko dira, Arraguan.

Parte Zaharraren egoerari buruzko gogoeta piztu nahi du auzo elkarteak »

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak mahai inguru egingo du bihar, asteartea, San Telmo Museoan (19:00). Auzo elkartea kezkatuta dago Parte Zaharrean bizi duten egoera dela eta, eta egunerokoan bizilagunek sufritzen dituzten arazo eta eragozpenen inguruko gogoeta piztu nahi du: zarata handia, leku publikoen okupazio pribatua, kaleak kontsumo-leku bihurtzea… Aste Santuan turisten uholdea nabarmena izan dela […]

The post Parte Zaharraren egoerari buruzko gogoeta piztu nahi du auzo elkarteak appeared first on Irutxuloko Hitza.

Pintada matxistak ezabatu dituzte auzolanean »

Loiolako frontoian agertutako pintada matxistak ezabatu dituzte auzotarrek, auzolanean. Joan den astean Loiolako auzo elkarteak ohar baten bidez salatu zuen gertatutakoa. Udalari eskatu dio arazo honi aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko, eta pintadak agertzen direnean, ezabatzeko. Pintada matxistak larriak direla azpimarratu zuen, eta hauek salatzeaz gain, auzolanean ezabatzeko deia egin zuen.

The post Pintada matxistak ezabatu dituzte auzolanean appeared first on Irutxuloko Hitza.

Donostiako kaia auzotarrena eta donostiar guztiena izatea nahi dute »

Gaur, maiatzaren lehenean, beste hiri eta kultur eredu baten aldeko ekintza bat egin dute gaur Donostiako kaian. Kaiaren pribatizazioa salatu dute hainbat herritarrek: “Ez gaude, berriro ere, donostiarrokin hitzartua ez den egitasmo baten mesedetan, intentzionalitate osoz hartzen ari diren neurri gehiago onartzeko prest. Donostiako kaia, kaiko auzotarrena eta donostiar ororen izatea nahi dugu, ez Donostiaren […]

The post Donostiako kaia auzotarrena eta donostiar guztiena izatea nahi dute appeared first on Irutxuloko Hitza.

Parte Zaharreko auzo baratzea, iruditan »

Gazte batzuk biltzen hasi ziren azaroa aldera, Parte Zaharreko gazte asanbladaren baitan. Auzoan aisirako lekurik ez zutela ikusita,  autogestionatutako proiektu bat egitea erabaki zuten. Handik sortu zen ideia, Trinitate plazan utzia zegoen lur zati bat errekuperatu eta bertan auzo baratzea sortzeko. Lehen landareak landatuta, ordea, udaltzainek eta udal langileek baratzea zapuztu diete. Edonola, prentsaurrekoa eman […]

The post Parte Zaharreko auzo baratzea, iruditan appeared first on Irutxuloko Hitza.

‘Kapitalaren kulturak itsasoa ere pribatizatu du’ »

Donostiako kaia, hirian ematen ari diren aldaketa guztien ispilua daitekeen guda-zelaia bilakatu dute. Kapitala eta biziaren arteko guda, komunitatea eta jabego/interes pribatua aurrez aurre jartzen dituen gatazkaren adierazle argia. Ordea, gatazka oro estaltzen eta itsura-aldatzen duen Europako Kultur Hiriburutzaren leloak alderik alde zeharkaturik gara: elkarrekin bizitzeko kultura. Itsasoari begira bizi izan da Donostia, eta itsasoari […]

The post ‘Kapitalaren kulturak itsasoa ere pribatizatu du’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Firestoneren lantegi zaharra eraldatzen ari dira »

Eraldia mugimendua osatu zuten hainbat gaztek duela urtebete, eta Añorgako Firestoneren lantegi zaharra okupatu eta berreskuratu zuten. Ordutik, utzia zegoen egoitzari bizia eman diote, eta taldeko lanaren bidez eraldatzen ari dira, pixkanaka. Urtebetetzea ospatu zuten larunbatean, lagun artean, eta lantegia bisitatu zuen IRUTXULOKO HITZAk, bertan egiten dutenaren berri izateko. Irudi hauek lortu zituen:

The post Firestoneren lantegi zaharra eraldatzen ari dira appeared first on Irutxuloko Hitza.

Andoitz Urdanpilleta: “Berreskuratu dugu lursail bat udalak utzia zuena” »

Andoitz Urdanpilletak azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri Parte Zaharreko auzo baratzearen ibilbidea.

The post Andoitz Urdanpilleta: “Berreskuratu dugu lursail bat udalak utzia zuena” appeared first on Irutxuloko Hitza.

“Enbarazu egiten diena ez da baratzea edo gaztetxea, gazteok biltzea eta elkarlanean aritzea baizik” »

Parte Zaharreko gazte batzuek auzo baratzea sortu zuten duela gutxi Trinitate plazako lursail txiki batean, baina proiektua oztopatu die Donostiako Udalak. Udaltzainek eta udal langileek identifikatu egin zituzten bertan lanean ari zirenak, aste honetan bertan: “Joan den asteazkenean, apirilaren 27an, auzoko gazteok trinitate enparantzan egindako baratzea suntsitu egin zuten. FCCko langileek udaltzaingoen babesean, eta udalaren […]

The post “Enbarazu egiten diena ez da baratzea edo gaztetxea, gazteok biltzea eta elkarlanean aritzea baizik” appeared first on Irutxuloko Hitza.