Emusik jaialdia iritsi da hirira »

Emusik jaialdiaren inaugurazioaren atarian, hiriko zenbait eskolatan musika emanaldiak egiten ari dira, tokiko ikasleen eskutik. Esate baterako, Intxaurrondo Hegoa ikastetxean izan da gaur Alemaniako Musikschule Heidenheim orkestra. 42 musikariz osatuta, kontzertua eskaini diete ikastetxeko ikasleei. Halaber, EMU Musika-Eskolen Europako Elkartearen aldizkako batzarra ospatzen ari dira. Lan jardunaldi hauetan elkartea osatzen duten herrialdeetako hainbat ordezkari izango […]

The post Emusik jaialdia iritsi da hirira appeared first on Irutxuloko Hitza.

Maialen Gartzia: “Asanbladak egiten ditugu asteartero” »

Bizitza filosofia desberdin bat zabaldu nahian dabiltza Firestone lantegi berreskuratuko erabiltzaileak. Urtebete da Añorgako lantegi zaharraren eraikina okupatu zutenenik, Eraldiaren bidez. Momentuz, hamar lagunek osatutako asanblada dute; eta egunerokoan, 30 lagun inguruk erabiltzen dute gunea, asanbladakoez gain. Hiru kiderekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Alaitz Mendizabal (Lasarte, 1981), Garazi Minguez (Añorga, 1990) eta Maialen Gartzia (Añorga, 1989). […]

The post Maialen Gartzia: “Asanbladak egiten ditugu asteartero” appeared first on Irutxuloko Hitza.

Intxaurrondoko apirileko feria, iruditan »

Intxaurrondo Andaluziako apirileko feria bilakatu zuten asteburuan, Intxaurdi auzo elkartearen eta auzoko ostalarien eskutik. Hala, Sagastieder plaza Sevillako musika eta dantzekin girotuko zuten larunbat eta igandean. Auzotarrek bidalitako bideoa eta argazki bilduma bildu ditugu.

The post Intxaurrondoko apirileko feria, iruditan appeared first on Irutxuloko Hitza.

Udaberriko jaia ospatuko dute igandean Ulian »

Hemen da udaberria. Landareak loretzen ari dira eta enarak itzuli dira. Uliako parkea ere bor-bor dago egunotan, auzolan eta bisita gidatuak, haurrentzako jarduerak eta landaketa berriak prestatzen. Baina den ez da lana, eta oraingoan jai bat egingo dute udaberriari ongietorria emateko, eta Uliako Lore Baratzak egitasmoaren urteurrena ospatzeko. Igandean izango da jaialdia Uliako mintegi zaharretan. […]

The post Udaberriko jaia ospatuko dute igandean Ulian appeared first on Irutxuloko Hitza.

Amaran zehar egingo dute Jane-en ibilaldia »

Jane-en ibilaldiak proiektuaren bosgarren edizioa maiatzaren 7an, larunbata, egingo dute Donostian, Amaran. Jacobsen esentzian oinarritutako proiektuaren ardura eta kudeaketa Impact Hub kolektiboarena eta Donostia 2016rena da. Jane Jacobs arkitekto, pentsalari eta urbanista sozialaren begiradak Amaran zehar egingo du aurten ibilaldia. c Ibilaldia aurrera atera ahal izateko ezinbestekoa da hiriaren esentzia historia eta jakiturarekin eraikitzen duten […]

The post Amaran zehar egingo dute Jane-en ibilaldia appeared first on Irutxuloko Hitza.

Militarrek berriz jarri dituzte plakak Urdintzuko zubian »

Loiolako Urdintzuko zubia berrizendatu dute militarrek. Berriro ere Puente de Alfonso XIII dioten plaka ez ofizialak jarri dituzte, zubiaren alde banatan. Loiolako Urumea ibaia auzo elkartea haserre agertu da gertatutakoarekin, eta Donostiako Udalari konponbide bat lortzeko eskatu dio: “Errespetu faltatzat jotzen dugu gertakari hau, eta udalari eskatu nahi diogu lehenbailehen plaka hauek kendu ditzan”. Urumea […]

The post Militarrek berriz jarri dituzte plakak Urdintzuko zubian appeared first on Irutxuloko Hitza.

Gure Esku Dagok auzoz auzo aurkeztuko du herri kontsulta »

Herritarrek kontsultak duen garrantzia jabetzea nahi dute, eta eurekin galdera adostu. Bihar hasiko dira, Arraguan.

Parte Zaharraren egoerari buruzko gogoeta piztu nahi du auzo elkarteak »

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak mahai inguru egingo du bihar, asteartea, San Telmo Museoan (19:00). Auzo elkartea kezkatuta dago Parte Zaharrean bizi duten egoera dela eta, eta egunerokoan bizilagunek sufritzen dituzten arazo eta eragozpenen inguruko gogoeta piztu nahi du: zarata handia, leku publikoen okupazio pribatua, kaleak kontsumo-leku bihurtzea… Aste Santuan turisten uholdea nabarmena izan dela […]

The post Parte Zaharraren egoerari buruzko gogoeta piztu nahi du auzo elkarteak appeared first on Irutxuloko Hitza.

Pintada matxistak ezabatu dituzte auzolanean »

Loiolako frontoian agertutako pintada matxistak ezabatu dituzte auzotarrek, auzolanean. Joan den astean Loiolako auzo elkarteak ohar baten bidez salatu zuen gertatutakoa. Udalari eskatu dio arazo honi aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko, eta pintadak agertzen direnean, ezabatzeko. Pintada matxistak larriak direla azpimarratu zuen, eta hauek salatzeaz gain, auzolanean ezabatzeko deia egin zuen.

The post Pintada matxistak ezabatu dituzte auzolanean appeared first on Irutxuloko Hitza.

Donostiako kaia auzotarrena eta donostiar guztiena izatea nahi dute »

Gaur, maiatzaren lehenean, beste hiri eta kultur eredu baten aldeko ekintza bat egin dute gaur Donostiako kaian. Kaiaren pribatizazioa salatu dute hainbat herritarrek: “Ez gaude, berriro ere, donostiarrokin hitzartua ez den egitasmo baten mesedetan, intentzionalitate osoz hartzen ari diren neurri gehiago onartzeko prest. Donostiako kaia, kaiko auzotarrena eta donostiar ororen izatea nahi dugu, ez Donostiaren […]

The post Donostiako kaia auzotarrena eta donostiar guztiena izatea nahi dute appeared first on Irutxuloko Hitza.