Uliako bizilagunek bilera ireki bat egingo dute hurrengo pausoak zehazteko »

Udal gobernuak Uliako mintegien inguruko herri kontsultari bidea itxi izanak, beste kolpe bat eman die uliatarrei. Asko dira egunero egunero boluntarioki lanean diharduten auzotarrak, eta euren esfortzua deuseztu dietela sentitzen dute. Parkea bera ez ezik, Uliako Lore Baratzak proiektuaren bidez bertan garatzen ari diren proiektua ere mantendu nahi du Uliako auzo elkarteak. Baina lan neketsua […]

The post Uliako bizilagunek bilera ireki bat egingo dute hurrengo pausoak zehazteko appeared first on Irutxuloko Hitza.

Egia: Bizia, langilea eta euskalduna »

Egiakoek Egiakoentzat egindako auzo bat da Egia. Bertako bizilagun, eragile eta egitasmoei buruzko gehigarri berezi bat osatu du IRUTXULOKO HITZAk. Herri txiki baten izaera du. Horrela diote Egiakoek, eta horixe bera erakusten du egunerokoak. Sortzailea, langilea eta euskalduna, horrelakoa da Egia. Auzoaren profila marraztu dugu, Egia Bizirik auzo elkartearekin hitz egin dugu, Egiako herri mugimendu […]

The post Egia: Bizia, langilea eta euskalduna appeared first on Irutxuloko Hitza.

Antzerkia eta bertsoa nahastuko dituzte Letamanen »

Kafeta Feministak emanaldi berri bat eskainiko du gaur gauean, ostirala, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Izan ere, antzerkia eta bertsoak nahastuta, Bertxortan ikuskizuna osatu dute lehen aldiz. Antolatzaileek IRUTXULOKO HITZAri azaldu diotenez, Donostian bertan sortu da ideia, unibertsitateko bost ikasleren eskutik. Horiek izango dira gaueko protagonista, bertso idatzi eta antzerki motzen zati batzuk interpretatuta. Hala, helburua da “feminismotik zerbait […]

The post Antzerkia eta bertsoa nahastuko dituzte Letamanen appeared first on Irutxuloko Hitza.

Belartzako proiektuaren beldur »

Helburua argi dute: Belartza 2 industriagunearen eraikuntza geratzea. Horixe da Añorgako bizilagun Mikel eta Eliren desiorik handiena. Duela gutxi ekin diote borrokari, proiektuaren berri izan duten bezain laster. «Gaur egun Belartza bezala ezagutzen duguna, Decathlon, DHL, Porcelanosa eta hori guztia, horrela da borrokatu egin zuelako Añorgak, duela urte asko. Proiektu horrek hasieratik bere baitan hartzen […]

The post Belartzako proiektuaren beldur appeared first on Irutxuloko Hitza.

Kaltea egina dago »

1999. urtean, Intxaurrondoko Zubiaurre pasealekuaren inguruan dagoen Lourdes Enea izeneko eraikina berriro izendatzeko prozedura abian jarri zuen Donostiako Udalak. Izan ere, une hartara arte, ekipamendu amankomun pribatu gisa zegoen izendatuta, eta etxebizitzak egiteko beharrezkoa zen kalifikazioa aldatzea. Auzotarrak aldaketa eta tamaina handiko zuhaitzak botatzearen aurka agertu ziren. Horregatik, udalari proposatu zioten nagusiekin negoziatzea, etxea erostea […]

The post Kaltea egina dago appeared first on Irutxuloko Hitza.

Parte Zaharreko auzo baratzearen aldeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte larunbaterako »

Auzo baratzearekin aurrera jarraitzeko gogotsu daudela azaldu du Parte Zaharreko gazte asanbladak. Herritar guztiei larunbaterako prestatu dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete: “Nahiz eta gazteok bideratutako proiektua izan, auzo baratzea auzotar guztiekin eraiki nahi dugu”, adierazi dute ohar baten bidez. Larunbat arratsaldean hasiko dira auzo baratzearen aldeko jarduerak. Kalejira aldarrikatzaile batekin abiatuko dira Bulebarreko […]

The post Parte Zaharreko auzo baratzearen aldeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte larunbaterako appeared first on Irutxuloko Hitza.

Astelehenean hartuko dute euskararen lekukoa Añorgan »

Egiatarrek emandako lekukoa hartuko dute Añorgan, astelehenean. Añorgan euskaraz biziko gara esperientziari ekingo baitiote, maiatzaren 2tik ekainaren 3ra. “Añorgan euskaraz bizi nahi dugu, baina ez dugu egunero lortzen. Gure konplexu, beldur eta ohiturek eraginda, askotan, hizkuntzaz aldatzen dugu parean daukaguna mindu nahi ez dugulako, edo, beti hala egin izan diogulako”, diote añorgatarrek. Hala ere, taldean […]

The post Astelehenean hartuko dute euskararen lekukoa Añorgan appeared first on Irutxuloko Hitza.

Apirileko Feria Intxaurrondora ekarriko dute asteburuan »

Intxaurdi auzo elkarteak eta auzoko ostalariek Andaluziako apirileko feriaren zatitxo bat ekarriko dute asteburuan Intxaurrondora. Sagastieder plaza Sevillako musika eta dantzekin girotuko dute larunbat eta igandean. Larunbatean (apirilak 30) irekiko dute feria, 19:30ean. Donostiako Sonacay flamenko taldea gonbidatu dute zuzenean jotzera, 20:00etan. Mikel Laboaren Txoria Txori kantaren bertsio flamenkoa egin zutenetik, ezagunak egin dira. Igande […]

The post Apirileko Feria Intxaurrondora ekarriko dute asteburuan appeared first on Irutxuloko Hitza.

Auzotarrekin bilerak egingo dituzte Loiolan, zeharbidearen proiektua zehazteko »

Lanez inguratuta daude loiolatarrak. Renfeko lanak, Donostialdeko metroaren geltoki berriko lanak, eta aurki Txomin Eneako hirigintza lanek ere eragina izango dute auzoan. Bestalde, auzoa bitan banatzen duen zeharbidea egokitzeko proiektua zehazten ari da Donostiako Udala, eta lan horretan, herritarren iritzia kontuan hartu nahi dute. Hala, Partaidetza sailak antolatuta, hiru bilera ireki egingo dituzte auzotarren kezkak, […]

The post Auzotarrekin bilerak egingo dituzte Loiolan, zeharbidearen proiektua zehazteko appeared first on Irutxuloko Hitza.

Frantziatik etorritako ikasleei harrera egin die udalak »

Lauaizeta Ikastolarekin hitzartutako eskola trukearen harira, Gazteria zinegotzi Martin Ibabek harrera egin die gaur goizean Frantziako Virlogeux eskolako eta Lauaizetako hainbat gazteri. Apirila hasieran Donostiako ikasleak Frantzian egon ostean, aste honetan 14 eta 16 urte bitarteko frantsesak etorri dira hirira. Intxaurrondo eta Egia auzoetara irekia dagoen ikastetxea ezagutzeaz gain, hemengo familiekin egoteko eta Donostiako txokoak […]

The post Frantziatik etorritako ikasleei harrera egin die udalak appeared first on Irutxuloko Hitza.