Cristina Martinezek irabazi du Zarauzko Murkil elkartearen zozketa »

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak jakinarazi du nor den itsasbidaiko sariduna: Cristina Martínez. Murkilek elkarteko dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean Mediterraneoan zehar itsas bidaia zozkatu du; erosketa egitean, txartela banatu diete bezeroei eta hori beteta, zuzenean zozketan sartu dira. Pasa den asteazkenean zozketa egin zuen elkarteak eta zorionekoa Martinez izan da, Ciclos Eizaguirre dendan eginiko erosketagatik. […]

The post Cristina Martinezek irabazi du Zarauzko Murkil elkartearen zozketa appeared first on Urola Kostako Hitza.

EH Bildu eta Irabazi Zarautz: «Gobernuaren proposamenak atzera egiten du» »

  2016ko ordenantza fiskalak aztertuko dituzte biharko ezohiko bilkuran. Udal Gobernuaren (EAJ eta PSE-EE) proposamenak «atzera eta eskuinera» egiten duela adierazi dute EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek, eta horren aurrean, «herritar guztiak kontuan hartuko dituen» bi proposamen zehatz aurkeztuko dituzte. Alde batetik, etxebizitza hutsen kasuan, OHZ Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren errekargua %150ean mantentzearen aldekoak dira; […]

The post EH Bildu eta Irabazi Zarautz: «Gobernuaren proposamenak atzera egiten du» appeared first on Urola Kostako Hitza.

Portuko trafikoen gorakada moteldu egin da irailean »

Produktu siderurgikoen, txatarraren eta automobilen trafikoek egin dute behera; goraka, berriz, zerealak eta ongarriak

Giro ona eta jendetza Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusian »

Beste behin ere, Lea-Artibai eta inguruko herrietako lagun asko batu ditu Urriko Azoka Nagusiak Markina-Xemeinen. Eguraldia ere lagun, goizean goizetik ibili ziren azokazaleak Zelaiaren inguruko postuak ikusi eta produktuak erosten. Salmentak “polito” joan zirela jakitera eman zuten ekoizleek. Baserritarrek eta abeltzainek ortu eta ikuiluetan zeuzkaten animali eta produktu onenak plazaratu zituzten zapatuan. Horrela, bertoko produktuen […]

The post Giro ona eta jendetza Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusian appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Hilaren 19tik 21era egingo dute Euskal Herriko X. Pintxo Txapelketa »

85 sukaldari lehiatuko dira guztira, Euskal Herriko pintxo egile onena nor den zehazteko.

Baserria eta herria bat eginda, Idiazabalen »

Baserri Eguna ari dira ospatzen gaur Idiazabalen, laugarrenez. Baserriko lana herritarrei erakustea du helburu egitasmoak, kaletarrak jabe daitezen lan horrek duen garrantziaz. Egun osorako egitaraua prestatu duten arren, abeltzainak izan dira goiztiarrenak. Goizeko lehen ordutik hasi dira abelburuak frontoi zaharrera gerturatzen. Baserri Eguna EGITARAUA: 09:00. Baserrietako ganadu erakusketa frontoi zaharrean. Plazan tokiko produktuen erakusketa eta […]

Baserri Eguna egingo dute gaur Idiazabalen »

Baserria kalera jaitsi eta kalean bizi diren herritarrei gerturatu nahi diete gaur Idiazabalen. Egun osoan zehar, baserriko eta bertako produktuen erakusketa izango da herrigunean. Horrez gain, baserriko lana hobeto ezagutzeko hainbat ekintza ere egingo dituzte. Umeentzako bisita gidatuak egingo dituzte, ganadua eta lan tresnak ikusi eta ezagutu ditzaten eta herri bazkaria ere egingo dute, bertako […]

Ekoizle gehiago izango ditu aurten Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusiak »

Zapatuan [urriak 10] Markina-Xemeinen ospatuko den Urriko Azoka Nagusia eskualdeko ganadu eta produktuen erakusleihoa izango da, berriz ere. Azken urteetako partaidetza handiena izango du gainera: Lea-Artibaiko 37 abeltzainek eta 38 ekoizlek hartuko dute parte 31. azokan. Urtero modura, 10:00etan zabalduko dute azoka, eta 17:00ak arte egongo da produktuak zein animaliak ikusi eta erosteko aukera. Bost […]

The post Ekoizle gehiago izango ditu aurten Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusiak appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Ekintzaileei laguntzeko 71.200 euro bideratuko ditu Debegesak »

Eskaerak egiteko epea azaroaren 9an amaituko da. Lanbideren laguntzak Debegesaren bitartez banatu eta bideratuko dira Debabarrenako eskualdeanLanbidek ekintzaileei laguntzeko deialdia jarri du abian. Debabarrenean diru laguntza horiek bideratu eta bana…

The post Ekintzaileei laguntzeko 71.200 euro bideratuko ditu Debegesak appeared first on Busturialdeko Hitza.

Baxurako arrantzaleek sardina asko lehorreratu dute Ondarroan »

Aurreko astean udazkeneko lehen sardina aleak agertu zirenez geroztik, barra-barra ari dira arrantzatzen baxurako ontziak. Gaur [urriak 8], esate baterako, 100 tona inguru saldu dira Kalare Deuna Kofradiako bentan. Goizean lehorreratu dituzten lehen aleak, esaterako, prezio onean saldu dituzte arrantzaleek. Arrainik handienak saldu dira garestien; kiloa 1,50 euro inguruan. Ale txikienak, ostera, 85 zentimo bueltan […]

The post Baxurako arrantzaleek sardina asko lehorreratu dute Ondarroan appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.