Esperientziak elkarbanatzeko jardunaldia egin dute Urola Erdiko zenbait enpresetako kideekĀ Zestoan »

Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen izenburupean, Urola Erdiko enpresa sarea osatzen duten lantegietako hogei ordezkari inguruk esperientziak eta proiektuak elkarbanatzeko jardunaldia egin dute gaur, osteguna, Zestoako Bainuetxean. Iraurgi Berritzen garapen agentziak sustatu eta dinamizatu du hitzordua. Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen proiektuaren xedea da Azpeitiko eta Zestoako enpresen arteko lan ildo posibleen hausnarketa egitea. Horrela azaldu du eskualdeko garapen agentziak: […]

Bertan behera utzi dute autobus zerbitzuetako greba »

Gipuzkoako 30 autobus enpresa inguru greba egitekoak ziren datozen lau egunetan –bihar, etzi, hilak 20 eta 21–, baina LAB, UGT eta CCOO sindikatuek bertan behera utzi dute protesta, gaur Avitrans patronalarekin hitzarmenaren gaineko akordioa lortu dutelako. ELA sindikatua ere grebaren deitzaileetakoa zen, baina akordiotik kanpo geratu da. Horrenbestez, Gipuzkoako autobusen sektoreak hitzarmen berria du dagoeneko, […]

ELA-k mobilizazioak hasi ditu, adinekoen egoitzetako lan hitzarmena berritzea eskatzeko »

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan lan hitzarmenak berritzeko negoziazio mahaia urtebetez irekita egon ondoren, mobilizazioei ekin die ELA sindikatuak, haien arabera, patronalak “aurrerapausorik” ez duelako eman. Egun, 2015-2016 urteei dagokien hitzarmena dute indarrean adinekoen egoitzetan, eta datozen bi urteetarako sinatu nahi dute lan itun berria. Besteak beste, soldatak igotzea eta baja eta kontzilizazio baldintzak hobetzea dute helburu […]

Adinez nagusientzako irteera antolatu dute Mendatan hilaren 28rako »

Mendatako Udalak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko kostaldetik egun osoko plana proposatu die adinez nagusi diren herritarrei. Uztailaren 28an, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroa bisitatzeko aukera eskaini du.Irteerara joateko aurrez izena…

Enpresa txikien eta ertainen jardunaldia, bihar Zumarragan »

Bihar, Zumarragako enpresa txikien eta ertainen hirugarren jardunaldia egingo dute. Herriko enpresariekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek parte hartuko dute.Ekitaldia Antioko interpretazio zentroan izango da. 09:00…

Udako feriak aisialdiko ikasgai bihurtuta »

Oporrak hartzen hasi dira saltzaileak ere, baina produktu berriek ez dute etenik: leka eta tomate aukera zabaltzeaz bat, denboraldiko lehen eskarolak ere ekarri dituzte.P lazara sartu orduko, Mikel Lasaren postuaren faltan, hutsunea nabarmena zen. …

Txileko ordezkaritza Goierrin bisitan »

Goierri eskualdeko ekonomia eredua gertutik ezagutzeko helburuarekin etorri da Txileko ordezkaritza bat bisitan. Tokiko eredua Txilen aplikatzeko interesgarria izan daitekeelakoan etorri dira Goierriko enpresek duten lan egiteko modua ezagutzera. Lau e…

Mendieta ontziolak 250.000 euroko partida jasoko du »

Espainiako estatuko aurrekontuen baitan sartu zuten ontziola berreskuratzeko partida. Espainiako Gobernu berriko arduradunagaz batzeko zain daudeLekeitioko Mendieta ontziolaren berreskurapena gero eta hurreago dago. Ontziola konpontzeko proiektuak 250….

Herria balioan jartzeko proiektu estrategiko berriak onartu ditu udalak »

Talaiarien «memoria eta lekukotasuna» berreskuratu nahi du Elantxobeko Udalak. Busturialdeko historia, paisaia eta kultura ezagutarazteko proiektua bultzatu duElantxobeko Udalak herria balioan jartzeko eta ekonomia sustatzeko bi proiektu estrategiko …

Mendieta ontziolak 250.000 euroko partida jasoko du »

Espainiako estatuko aurrekontuen baitan sartu zuten ontziola berreskuratzeko partida. Espainiako Gobernu berriko arduradunagaz batzeko zain daudeLekeitioko Mendieta ontziolaren berreskurapena gero eta hurreago dago. Ontziola konpontzeko proiektuak 250….