Azpeitiko Herritar Txartela sustatzeko hitzarmena sinatu dute Bertanek eta Udalak »

Txartel berria orain arte zegoen Bertan fideltasun txartelaren “eboluzioa” da eta horren helburua izango da bezeroei “zerbitzu osoagoa ematea”. Hilabete batzuk barru jarriko dute martxan txartel berria.

The post Azpeitiko Herritar Txartela sustatzeko hitzarmena sinatu dute Bertanek eta Udalak appeared first on Urola Kostako Hitza.

Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkartea »

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak langabetuei lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu, prozesuan eragiten duten alderdiak eta baliabideak jorratzeko. Saioak 09:30etik 12:30era izango dira. Enplegu webguneen inguruko ikastaroa, ekainaren 17an gaztelaniaz eta uztailaren 22an euskaraz. Prentsako iragarkien inguruko ikastaroa ekainaren 24an. Gaztelaniaz. Genero berdintasuna. Amatasuna, aitatasuna eta lana hizpide uztailaren 15an. Gaztelaniaz. Gazteentzako lan […]

The post Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkartea appeared first on Urola Kostako Hitza.

Historian eta geografian bidaia, Urola eskualdea ezagutzeko »

Azpeitiko Loiola auzoko santutegia eta Burdinbidearen Euskal Museoa; Zestoako Lili jauregia eta Ekainberri museoa; eta Zumaiako Algorri Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa. Horiek biltzen ditu Bost geltoki historian eskaintza turistikoak. Geltokiak desberdinak dira, eskaintzari eta bisitariei dagokienez. Hala dio Jexux Mujikak, Iraurgi Berritzen garapen agentziako Turismo teknikariak (Azpeitia, 1970): “Bost produktuak batera aurkeztuta, bisitari bera joan […]

The post Historian eta geografian bidaia, Urola eskualdea ezagutzeko appeared first on Urola Kostako Hitza.

Iazko datuekin alderatuta % 6,8 jaitsi da trafikoa portuan »

Txatarraren trafikoaren gainbeherak eragin du beherakada.

215 animalia batuko ditu Etxebarriko Ganadu Azokak »

Etxebarriko 31 ganaduzaleen animaliak egongo dira ikusgai, bihar [ekainak 11], Etxebarriko Udalak antolatuta Galartza industrigunean egongo den Ganadu Azokan. 09:00etan zabalduko ditu ateak ganaduen erakusketa eta salerosketa azokak, eta 14:00ak arte egongo da herriko abeltzainen lana ikusteko aukera. Denetara 215 animalia batuko ditu aurtengo azokak. Zaldi, behor, asto eta poniei dagokionez, 145 buru egongo dira […]

The post 215 animalia batuko ditu Etxebarriko Ganadu Azokak appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Otsolo eraikina eskuratu du Etxebarriko Udalak “herritarrei zerbitzua emateko” »

Peñanekua plazan dagoen Otsolo eraikina erosi du Etxebarriko Udalak, herritarrei zerbitzua emateko asmoz. Beheko partean dagoen taberna uztailaren erdirako zabaldu nahi dute eta goiko partean zer egin, berriz, hurrengo hilabeteetan erabakiko dute. Otsoloko nagusia hil zenetik eraikina bereganatzea herritarrentzako onuragarria izango litzatekeela erabaki zuen udalak, baina, orain arte ezin izan dute nahi hori gauzatu. Behin […]

The post Otsolo eraikina eskuratu du Etxebarriko Udalak “herritarrei zerbitzua emateko” appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Bisitatzetik esploratzera »

Eider Goenaga Lizaso

Miyuki Donostiara etorri da Japoniatik, goi mailako sukaldaritzak erakarrita. “Donostia oso ezaguna da Japonian; batez ere, bere gastronomiagatik. Amestutako jomuga bat zen guretzat”. Donostian, Michelin izardun jatetxeak eta pintxoak ezagutzen dituzte, baina hotelean sagardotegi garaia dela esaten diete, eta Astigarragan egiten dute hurrengo geldialdia. Ordiziko asteazkenetako azokari buruz ere hitz egiten diote Miyukiri, eta bertara joan dira bikotekidea eta biak, trena hartuta. “Asian merkatu asko daude kalean, baina bat ere ez da honelakoa”, dio, bertako nekazariek ekoitzitako produktuen kalitateari erreparatuta. Japoniako beste familia batekin aurkitzen dira Ordizian, Hokkaidokoak,haiek ere azoka ikustera joandakoak.

Miyuki Gipuzkoako turismo marka berriaren iragarki bateko protagonista da, eta haren istorioa turistak Gipuzkoako barnealdera erakartzeko eraikia dago. Hokkaidoko familia egiazko familia bat da, ordea; iragarkia grabatzen ari zirela Ordizian topatutakoa, eta Donostiara gastronomiak erakarrita etorritakoa. Bideoaren izenburua: Explore San Sebastian Region.

Joan den martxoan, Sevatur turismo azokan aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak turismo marka berria. Logoa eta leloa aldatu dituzte. Visit beharrean Explore da orain; eta Gipuzkoa beharrean, San Sebastian region. Markaren irudiari erreparatuta, kuboekin osatutako Gipuzkoako mapa bat da logo berria, lurraldearen “eskaintza poliedrikoa” islatzen duena eta bertako bi artista handiri —Eduardo Txillida eta Jorge Oteiza— keinua egin nahi diena.

Ornitorrinco publizitate agentziak diseinatu du marka berria, foru aldundiko Turismo Zuzendaritzaren enkarguz. “Arazo batekin etorri zitzaizkigun: turistak Gipuzkoa ez duela ezagutzen eta, ondorioz, Gipuzkoako eskualdeak turismoari saltzeko zailtasunak daudela. Donostiak halako indarra du, turista guztien arreta fagozitatzen duela”, azaldu du Xabier Ayalak, Ornitorrincoko gerenteak.

Aurretik Visit Gipuzkoa zen turismoa erakartzeko leloa, eta leloari erreparatu zioten lehenbizi marka berria diseinatzeko garaian. “Visit ingelesezko hitza den arren, aurreko kanpaina diseinatu zutenek ulertu zuten edozeinek ulertzeko modukoa zela: visit, visitar, visiter, bisitatu…”. Abiapuntu egokia ikusi zuten horretan Ornitorrincokoek, eta visit ordezkatzeko aditzaren bila hasi ziren.

Bidaia bat zer den eta bidaiariak zer bilatzen duen hausnartu, eta bidaiatzea abentura bilatzea dela, lurralde berriak aurkitzea dela eta esploratzea dela ondorioztatu zuten. “Bidaiariari beti gustatu izan zaizkio ohiko turismo zirkuituetatik kanpoko tokiak; bertakoek aholkatu eta turismo gidetan ez dauden txokoak aurkitzea da bidaiariaren helburua”. Eta hori islatuko zuen kontzeptuaren bila, explore aditza aukeratu zuten. “Visit bezala, explore aditza ere egokia da nazioarteko merkatura zabaltzeko: edonork ulertzeko modukoa, ia edozein hizkuntzatan”.

San Sebastian Region

Donostiako erakartze ahalmenari nola aurre egin; horixe bigarren buruhaustea. Turistak Donostia ezagutzen du, eta Donostiaz gain, agian bizpahiru leku gehiago bisitatzen ditu —Hondarribia, Getaria, Loiola, Arantzazu…—, baina zaila da bisitaria horietatik ateratzea. “Gure ustez Donostia izan daiteke arazo bat, baina aldi berean aukera bat ere ematen digu. Aprobetxatu dezagun Donostiaren izena lurralde guztia saltzeko. Hori egiten dute bilbotarrek, Bilbo Handiaren aterkipean lurralde guztia hartzen dute; eta erdi-txantxetan Kontxa Bilboko hondartza dela esaten dute. Zergatik ez gauza bera egin?”.

Gipuzkoak ezagutzeko moduko toki asko dituen arren, horiek nazioarteko bezeroari saltzea konplexua dela dio Ayalak. “Ikuspegi zabala izan behar dugu. Izan ere, Zumarragako Antiguako ermita oso-oso polita izango da, baina jomuga turistiko bakar gisa, ez du funtzionatzen”. Nazioarteko hainbat ereduri erreparatuta, Gipuzkoa erabili beharrean San Sebastian Region kontzeptuaren aldeko apustua egin zuten publizitate agentziakoak: “Loirako eskualdea edo Akitaniako eskualdea saltzen diren bezala, guk Donostiako eskualdea salduko dugu”.

Aldaketa horrek beldur pixka bat ematen ziela aitortu du Ayalak. “Ez genekien oso ondo jendeak nola hartuko zuen. Denis Itxaso diputatuari eta Maite Cruzado zuzendariari aurkeztu genien, eta gustatu zitzaien; baina gero esan ziguten eskualdeei aurkeztu behar geniela, eurentzat ezinbestekoa zela eskualdeek ere kanpainarekin bat egitea”. Hala, eskualdeetako turismo mankomunitateen aurrean egin zuten aurkezpena Xabier Ayalak berak eta kanpainaren diseinuaren ardura izan duen Jesus Arak. “Beti Donostia, beti Donostiarekin bueltaka… Jendeak hori gaizki har zezakeela pentsatzen genuen. Baina, hamalau bat lagun etorri ziren, eta berehala harrapatu zuten ideia, gustatu zitzaien. Turistek Gipuzkoa ezagutzeko modua zela ikusi zuten, eta bat egin zuten gure ideiarekin”. Ayalaren hitzetan, “inportantea” da eskualdeen iritzia kanpainaren onarpenerako. “Azkenean, eurak dira hau sinistu behar dutenak”

Donostia izena lelotik kanpo gelditzeari buruz ere egin zuten gogoeta. “Baina, nazioartean zabaltzeko lelo bat behar genuen, eta nazioartean euskarazko izena ez, baizik eta San Sebastian izena ezagutzen dute. Beraz, zalantzak izan genituen arren, hori izan zen apustua”.

Eskaintza poliedrikoa

Logoaren koloreek Gipuzkoak eskaintzen dituen itsasoa eta mendia islatzen dituela dio Ayalak; “itsasoa iparrean eta mendia hegoaldean”. Gipuzkoako mapa kuboekin eraikitzeak, berriz, bi arrazoi nagusi ditu. “Batetik, ulertzen dugulako Gipuzkoak itsasoa eta mendia baino askoz gehiago eskaintzen duela, eskaintza poliedrikoa dela: gastronomia, tradizioa, kultura, artea… Ildo horretan, arteari egiten diogu keinua logoarekin. Gipuzkoan bi eskultore handi ditugu, Txillida eta Oteiza, euskal eskulturgintzaren ikurrak biak. Haien lanetan asko erabiltzen dira karratuak eta kuboak, ertz oso markatuak, eta hori ere islatu dugu”.

Kuboekin lurraldeko mapa egiteak, bestalde, leloan agertzen ez den Gipuzkoa hitza ordezkatu nahi duela azaldu du Ayalak. “Nik uste dut eskualdeetan ondo hartu zutela leloa, logoak Gipuzkoa oso garbi islatzen duelako, eta oreka bat dagoelako”.

Marka eraikita, orain marka hori zabaldu eta ezagutarazteko garaia da. Ayalak itxaropenez begiratzen dio etorkizunari: ohiko bideetatik zein sare sozialetatik Explore San Sebastian Region leloa zabaltzen ari dela eta emaitzak izango dituela iritzi dio.

Herri txikiak “erakargarri eta lehiakor” egiteko, lau neurri »

Maite Alustiza

Eskualde “sendoak” ditu Gipuzkoak, baina haien barruan desoreka “handiak” daude herri txikien eta handien artean. Herri txikiek eta landa eremukoek zailtasunak dituzte, besteak beste Internet sare egoki bat izateko. Desoreka horiei aurre egin nahi die Gipuzkoako Diputazioak, eta, horretarako, 25 milioi euroko diru saila jarri du Landagipuzkoa+ programarako. Markel Olano ahaldun nagusiak azaldu duenez, Gipuzkoako herritar guztiek oinarrian “pareko bizi kalitatea” izatea da helburua. Asmoa bikoitza da: biztanleriari eustea batetik, eta landa eremuak “erakargarri eta lehiakor” egitea bestetik. Joan den ostiralean eman zieten planaren berri herrietako ordezkari eta eragileei, Albizturren.

Lau neurri biltzen ditu egitasmoak, bi ataletan banatuta. Planaren lehen atala 2.500 biztanle baino gutxiago dituzten Gipuzkoako 48 udalerrientzat da. Horren barruan, bi ekintza egingo dituzte: zuntz optikoa jartzea eta sustapen ekonomikoko “proiektu estrategikoak” garatzea.

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko diputatuak ziurtatu du legealdi honetan iritsiko dela zuntz optikoa 48 herriguneetara —baita herri horietako beste auzo batzuetara ere—. Neurri horrekin, informazio eta komunikazio teknologien garapena herriguneetara eraman nahi du aldundiak: “Udalerri horietako bizilagunei zerbitzu bat eskaintzeaz gain, jarduera ekonomikoarekin ere guztiz lotuta dago”.

Proiektu estrategikoei dagokienez, berriz, herri txikietan aktibitate ekonomikoa bultzatu nahi dutenei babesa ematea biltzen du foru aldundiaren programak. Hortaz, 48 udalerrietan dauden edo egon daitezkeen egitasmo “lehiakorrenak eta erakargarrienak” diruz lagunduko dituzte. Toki bakoitzean herriko ordezkariekin adostuko dute zein proiektutara bideratu laguntza hori.

Egitasmoaren bigarren atalarekin, landa eremuetan antzemandako “gabeziei” erantzun nahi die diputazioak. Bi izango dira lan lerroak: baserri bideak konpontzea, eta argindar sarea berritzeko plana.

Lurraldeko landa eremu guztiak sartzen dira planaren bigarren atal horretan, ez soilik 2.500 biztanle baino gutxiagoko 48 herriak. Aizpururentzat, baserri bideak berritzea “ezinbesteko inbertsioa” da baserritarren bizi kalitatea bermatzeko. Azaldu duenez, Gipuzkoan ia 3.400 kilometro baserri bide daude, eta gehienak “gaizki” daude. Une honetan egoeraren argazkia eta balorazio ekonomikoa egiten ari da diputazioa, baina, aurreikusi duenez, gutxienez 1.500 kilometrotan egingo dituzte hobekuntzak.

Baserri bideak txukuntzeaz gain, landa eremuetako sare elektrikoak dituen arazoei irtenbidea eman asmo die diputazioak. Aizpuruk esan duenez, Gipuzkoako sare elektrikoa 1990. urte inguruan jarri zen martxan: “Orain, kontagailu digitalekin-eta, zaharkituta geratu da. Potentzia igoerarekin edo ustiapen hazkundearekin izen emate gehiago egin diren neurrian, beharrei ez zaie egokiro erantzun”.

Hori hala, “modernoagoa” izango den eta “ahalmen handiagoa” edukiko duen sare bat osatu nahi dute; diputatuak ziurtatu du legealdi bukaerarako jarrita egongo direla 37 transformadore berri, eta “kilometro ugaritan” lineak berrituko dituztela.

Txikien garrantzia

Programaren berri ematean, Olanok nabarmendu du herri txikiek Gipuzkoan duten garrantzia. Haren arabera, “Gipuzkoako nortasunaren oinarrietako bat” dira, eta Gipuzkoa “lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea izan dadin, ezinbestekoa da herri txiki eta eskualde indartsuak izatea”.

Otsolo eraikina eskuratu du udalak, herritarrei zerbitzu bat emateko »

Uztailaren erdirako taberna zabalik egotea nahi dute. Eraikinaren goiko partean zer egin erabakitzeko herritarrei inkesta bidez galdeketa bat egingo dietela azaldu dutePeñanekua plazan dagoen Otsolo eraikina erosi du Etxebarriko Udalak, herritarrei ze…

The post Otsolo eraikina eskuratu du udalak, herritarrei zerbitzu bat emateko appeared first on Busturialdeko Hitza.

Baxurako ontziek arrain gutxi lehorreratu dute asteon, Ondarroan »

Ondarroako Kalare Deuna kofradiako kideek nabarmendu dutenez, asteon ontzi gutxi porturatu dira Ondarroa eta inguruko portuetan. Izan ere, martitzenean [ekainak 7], orain arte arrantzatu duten antxoa baino handiagoa harrapatu zuten (kiloko 38-42 ale ingurukoa) Galiziako uretan, Burela inguruan, eta ontzi gehienak hara joanda daude. “Galiziako eta Asturiasko ontzi denak hara joanda daude. Hemen Kantabriakoak eta […]

The post Baxurako ontziek arrain gutxi lehorreratu dute asteon, Ondarroan appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.