Bertoko produktuen gabonetako III. azoka antolatu dute zapaturako »

Bermeon erosketak egitea bultzatzeko, eta bereziki, herriko udal azoka sustatzeko, bertoko produktuen gabonetako III. azoka berezia antolatu du Bermeoko Udalak zapaturako. Hala, bertaratzen direnek baserriko eta itsasoko bertoko sasoiko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute 30 saltoki ingurutan, 09:00etatik 15:00etara. Saltokiak merkatu barruan zein kanpoan egongo dira. Bertoko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emateaz […]

The post Bertoko produktuen gabonetako III. azoka antolatu dute zapaturako appeared first on Busturialdeko Hitza.

World Cheese Awards-eko zilarrezko domina irabazi du Leartiker eta Saskagoin kooperatibek garatutako rulo gaztak »

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak eta Saskagoin Kooperatiba Elkarte gaztandegi txikiak elkarlanean garatutako ardi latxa esneaz eginiko rulo gaztak zilarrezko domina irabazi du munduko gazta txapelketarik ezagunenean: World Cheese Awards. Saskagoin kooperatiba elkarte txikiak, Leartiker kooperatibako Malen Sarasua elikagaien teknologia arloko esneki berritzaileen garapeneko adituaren aholkularitza teknologikoa izan du. Dibertsifikazio proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industria […]

The post World Cheese Awards-eko zilarrezko domina irabazi du Leartiker eta Saskagoin kooperatibek garatutako rulo gaztak appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Zarauzko EH Bilduk 2016ko aurrekontuetarako 95 proposamen zehatz aurkeztu ditu »

2016ko udal aurrekontuetarako 95 proposamen zehatz  finkatu ditu EH Bilduk, egungo egoera sozioekonomikoa hobetzeko, erronka sektorialei erantzuteko eta auzoetako beharrak asetzeko, besteak beste. Bi taldetan banatu dituzte horiek: batetik, auzoei dagozkienak zerrendatu dituzte eta bestetik, arloei dagozkienak. Horietako batzuk, hala ere, arlo eta auzo ezberdinetan izan dezakete eragina. Beraz, zehar lerro moduan jorratu daitezkeela nabarmendu […]

2016an 850.000 euroko aurrekontua izango du Gautegiz Arteagak »

2016. urterako udal aurrekontuak zehaztu asmoz, lehen onarpena eman die Gautegiz Arteagako udalbatzak. Guztira, 850.055,67 euroko aurrekontua izango dute, 2015ean izan dutena baino 45.000 euro gutxiago. Gastuei eusteko politika ekonomikoari jarraituko …

The post 2016an 850.000 euroko aurrekontua izango du Gautegiz Arteagak appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute Azkoitian ere »

Zarautzen, Zumaian eta Azpeitian bezalaxe Azkoitian ere Gabonekin lotuta erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Aurten, gainera, irabazleak diru sari handiagoa jasoko du, hala Azkoitiko Udalak merkatariek herriaren alde egiten duten lana azpimarratu nahi izan du. XIX. Esparate Lehiaketa da Azkoitikoa, eta Azkoitiko Udaleko Merkataritza Sailak eta Herrixen Azkoitiko dendarien elkarteak antolatu dute. Irabazleak 800 euroko diru […]

45.000 euro gutxiago izango ditu Gautegiz Arteagak 2016an »

2016. urterako udal aurrekontuak zehaztu asmoz, lehen onarpena eman die Gautegiz Arteagako udal osoko bilkurak. Guztira, 850.055,67 euroko aurrekontua izango dute, 2015ean izan dutena baino 45.000 euro gutxiago. Gastuei eusteko politika ekonomikoari eutsiko diola azaldu du udalak. Halaber, zerbitzuak mantenduko dituela esan du, eta egiturazko inbertsioak egingo dituela, turismo jasangarrian oinarritzen den herriko ekonomia dinamizatzen […]

The post 45.000 euro gutxiago izango ditu Gautegiz Arteagak 2016an appeared first on Busturialdeko Hitza.

Aurrerantzean zapaturo egingo dute azoka, Ean »

Natxitua, Bedarona eta Eako baserritarren eta abeltzainen produktu freskoenak eskuratzeko aukera ederra izango dute herritarrek. Aurreko zapatuan egin bezala, aurrerantzean zapaturo izango da merkatua Eako udaletxearen aurreko Donibane enparantzan. Udal ordezkariek azaldu dutenez, zapatuetako azoka berreskuratuta, tokiko garapena “sustatu” gura dute. Horrela,  lehenenego sektoreari “bultzada eman”, eta bide batez herriari “bizitasuna” emateko asmoa dute. Hain […]

The post Aurrerantzean zapaturo egingo dute azoka, Ean appeared first on Busturialdeko Hitza.

Ondarroako Zatozte merkatari elkarteak 6.000 euro banatuko ditu saritan »

Herrian erosteak saria dauka! lelopean, Gabonetako kanpaina berezia jarri du abian Ondarroako Zatozte elkarteak. “Urtero bezala, gure bazkideek herritarren fideltasuna eta herrian erosteari saria emango diete”, azaldu dute Zatozteko ordezkariek. Aurten, salmentak bultzatzeko asmoagaz, 6.000 euro oparituko ditu merkatari elkarteak. “Urtarrilaren 5era arte, Zatozteko saltokietan 100 eurotako opari txartel baten zozketan parte hartzeko txartelak banatuko […]

The post Ondarroako Zatozte merkatari elkarteak 6.000 euro banatuko ditu saritan appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Bertoko txakolinaren erakusleiho izan da Mundaka »

Mundakako Udalak bertoko produktuak sustatzeko apustu eginez, Txakolin Eguna egin zuen zapatuan. Herriko plaza bertoko txakolinaren erakusleiho izan zen, hortaz, zapatuan; izan ere, inguruko hiru ekoizleren txakolinak izan ziren dastagai: Busturiko Amunategi txakolina, Gernikako Isasi txakolina eta Bakioko Abio txakolina. Txakolinaz gain, beste zenbait produktu ere egon ziren dastagai udaletxeko arkupeetan egin zuten azokatxoan; patea, […]

The post Bertoko txakolinaren erakusleiho izan da Mundaka appeared first on Busturialdeko Hitza.

[Bideoa] Pentsio duinen alde, Duintasunaren manifestazioan »

Jaurlaritzan eta Nafarroako parlamentuan aurkezteko sinadurak bilduko dituzte, pentsio duinak berma ditzaten bi erakunde horiek.