Aire libreko tomatearen zain »

Berri asko izan dira aste honetako azokan, piperrak, lekak eta hemengo gibelurdinak besteak beste. Lasa itzuli da oporretatik eskaintza bitxi batekin: onddo lehorrak.UUdako barazki eta fruitu aukera aparta eskaintzen du astero Ordiziako azokak. Eta han…

Gertukok irabazi du Goiekiko enpresa ekimen berrien XVIII. sariketa »

Eñaut Gereñu ordiziarrak zuzendutako Gertuko SL enpresak irabazi du Goiekik antolatutako enpresa ekimen berrien XVIII. sariketa, Euskal Herriaren eta Hego Amerikaren –Txile eta Bolivia bereziki– arteko kudeaketa komertziala garatzeko proiektu batekin. 6.000 euro jaso ditu sari modura. Zortzi proiektu aurkeztu dira kategoria honetan, eta Gertuko ez ezik, Calderas Cordon enpresa izan da finalista. Bigarren enpresa […]

Azkoitiko Udalak bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko ditu aldi baterako »

Azkoitiko Udalak, Urola Erdiko enplegua sustatzeko planaren baitan, aldi baterako 3 lan-kontratu egingo ditu Urola Erdian bizi diren langabeentzat. Bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko dituzte, urte erdiz. Kontratazioak 2015 urterako UROLA EKITEN I deituriko proiektuaren baitan egingo dira, EKOBAILARA III eta NagusiADI azpiproiektuak gauzatzeko. Kasu batean zein bestean, kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoz . Informazio […]

The post Azkoitiko Udalak bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko ditu aldi baterako appeared first on Urola Kostako Hitza.

Udan ere Gernikako ekonomia sustatzeko gida »

Zer egin daiteke Gernikan? izeneko kanpaina abiarazi du aurten ere Gernika-Lumoko Turismo Sailak. Azken bost urteetan egin legez, herriko ostalaritza eta merkaratitza sustatu gura dute, uda sasoian ere. Horretarako, 62 establezimenduren fitxak biltzen dituen liburuxka kaleratu dute Turismo Sailak eta kanpainan parte hartzen duten establezimenduek. 1.200 ale inprimatu dituzte, gazteleraz, inglesez, frantsesez eta euskaraz. Turismo […]

The post Udan ere Gernikako ekonomia sustatzeko gida appeared first on Busturialdeko Hitza.

Lanuzteak Arcelorren, istripuen aurka »

Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietan bi orduko lanuzteak egin zituzten atzo, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Enpresa horretan lanean ari ziren bi langile hil dira denbora gutxian, bata Sestaon eta bestea Zumarragan; bi kasuetan, langilea…

Langabezia jaitsi eta lan eskaintzak igo dira Oarsoaldean »

2014 urteko jarduera memoria aurkeztu du gaur eguerdian Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Ignaziotar bideari buruzko jardunaldia egingo dute Loiolan datorren astean »

Azpeitian hasi eta Manresan (Katalunia) amaitzen den ignaziotar bidearen inguruko jardunaldia ospatuko dute hurrengo astean Azpeitian, ostegunean (uztailak 16). Izan ere, abuztuaren 1ean hasiko da Ignaziotar Bidearen 1. Jubileu Urtea. Loiolako Liburutegian izango da egitasmoa: 09:00etatik 13:30era hizpide izango dituzte Jesusko Teresaren Aztarnak Ibilbidea, Montserrat eta Ignaziotar Bideak eta Manresa 2022 Proiektu Estrategikoa. Aurreko egunean, […]

The post Ignaziotar bideari buruzko jardunaldia egingo dute Loiolan datorren astean appeared first on Urola Kostako Hitza.

Merkataritza saltokiak edo enpresak modernizatzeko diru laguntzak emango dituzte »

Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, merkataritza saltokiak edo enpresak modernizatu nahi dituztenek diru laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Merkataritza Bultzatzeko Bulegoaren bitartez banatuko dute MEC izeneko programak biltzen duen aurrekontua: 3.432.200 euro Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Herriko merkataritza bultzatu eta lagundu gura dute horrela, eta Gernika-Lumoko merkatari zein enpresariek  Merkatu plazan dagoen Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan egin […]

The post Merkataritza saltokiak edo enpresak modernizatzeko diru laguntzak emango dituzte appeared first on Busturialdeko Hitza.

Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak bideratuko ditu Behargintzak »

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza programa publikatu du. Diru laguntza horretaz baliatu gura duten Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako saltokiek Bermeoaldeko Behargintzara hurbil daitezke, horiek bideratzeko zerbitzua eskaintzen baitu. Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntza programaren helburua 2014ko irailaren 5etik aurrera egin diren inbertsio proiektuak diruz laguntzea da. Onuradunak, jarduera nagusia […]

The post Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak bideratuko ditu Behargintzak appeared first on Busturialdeko Hitza.

Lan istripuen ardura zuzendaritzari dagokiola adierazi dute langileek »

Azken asteetan Arcelor Mittalen hildako bi langileren heriotza salatzeko kontzentrazio bana egin dituzte Olaberrian eta Zumarragan. Hildako biak azpikontratatuak zirenOlaberriko eta Zumarragako Arcelor Mittaleko enpresa batzordeek eskari zuzena egin di…