Mahats bilketa egingo dute larunbatean Hiruztan »

11:30ean hasiko da jardunaldia, eta segituan joango dira mahatsen bila.

Nekazal azokak girotuko du Ispaster, domekan »

Dozena bat erakusmahaitik gora egongo dira. Horietan, zer ikusi eta zer erosi izango da. Barazki eta ortuariak, artisauak, gaztak, ogi eta pastelak, artisauak… Guztira Lea-Artibaiko 11 ekoizle euren produkturik onenekin aurkeztuko dira azokan. Halaber, lau artisauk euren esku lanak erakutsi eta salgai ipiniko dituzte. Eta aurtengo berrikuntza animalien erakusketa izango da. Ispasterko eta inguruko herrietako […]

The post Nekazal azokak girotuko du Ispaster, domekan appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Hasi da Garagardo Artisauaren Astea »

Euskal Herriko eta kanpoko artisau garagardo ugari ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango da Irunen eta Hondarribian igandera arte.

Arrantzaleak lehorrean daude haize bolada gogorrengatik »

Hegaluzearen kanpainan murgilduta daude eskualdeko arrantzaleak. Azken egunetako haize bolada gogorrak direla-eta lehorrean daude orain baldintzak hobetu zain. Ostiralerako eguraldiak hobera egitea espero dute berriz ere itsasoratzeko. Getariako hainbat patroiek azaldu dutenez, “aurtengo hegaluze kanpaina iazkoa baino hobeagoa” izaten ari da eta “gustura” daude.

The post Arrantzaleak lehorrean daude haize bolada gogorrengatik appeared first on Urola Kostako Hitza.

EH Bilduk kaleratzeen kontrako elkarretaratzea babestuko du »

LAB sindikatua ere batuko da hondakin biltzaileen mobilizaziora, eta 12:00etarako batzarrera deitu ditu udal langileak

Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko prestakuntza programan izena eman daiteke »

Urola Kostako Udal Elkarteak Mikropreben prestakuntza programa antolatu du 10 langile arte dituzten enpresei zuzendua. Bertan enpresaburuei lan arriskuen prebentzioa kudeatzeko eta  beregain hartzeko laguntza emango diete; prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko dute, gainera enpresa txikiei egokituta dokumentazioa garatzen lagunduko zaie parte-hartzaileei. Eskualdeko enpresek bertan parte hartzeagatik ez dute ordaindu beharrik izango. Orain arte programan […]

The post Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko prestakuntza programan izena eman daiteke appeared first on Urola Kostako Hitza.

BBBk Basque taberna bisitatuko du gaur, Garagardo Artisauaren Astea-ren barruan »

Danontzatek eta Etxeberriak ere bat egin dute Garagardo Artisauaren Astea jardunaldi sortarekin.

Turistek Bidasoa okupatu dute udan »

Iaz baino 5.600 bisitari gehiago jaso dituzte uztaila eta abuztuan eskualdeko turismo bulegoek. Hotelen okupazioa ia %95ekoa izan da. Bidasoko Hitza.

Atez ateko langileek herritarrei babesa eskatu diete »

Pasai Antxoko Gure Zumardia izango da elkarretaratzea, 19:30ean; herritarrei bertaratzeko eskatu diete.

Uda sasoian %6 igo da Debabarreneko bisitarien kopurua »

Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) agertu duenez, Mutrikuko eta Debako Turismo Bulegoetan jasotako bisitari kopurua hazi egin da. “Aurtengoa urte ona izaten ari da Debabarrenean turismoari dagokionean. Urtarrila eta abuztua artean, 30.185 lagunek jo dute bi turismo bulegoetara informazio eske, 2014an baino %14 gehiago”. Datu horiei erreparatuz, emaitzarik onenak udan jaso direla ere nabarmendu dute. […]

The post Uda sasoian %6 igo da Debabarreneko bisitarien kopurua appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.