Zarauzko EH BIlduren arabera, udalaren egoera ekonomikoa “nabarmen hobetu” azken lau urtean »

“Erraza da hau, hura edo bestea defendatzea, baina gauzak ekintzekin frogatzen dira. Gaurko datuekin garbi ikusten da batzuek eta besteek defendatzen dugun eredu sozioekonomikoaren arteko desberdintasuna”, nabarmendu du Mikel Goenaga Zarauzko Herrilanetako zinegotziak eta EH Bilduko alkategaiak. Horrek, Juan Luis Illarramendi alkateak, Iñaki Eizagirre Ogasun zinegotziak eta Ane Eizmendi Gizarte Zerbitzuetakoak legegintzaldiko balantze ekonomikoa egin […]

The post Zarauzko EH BIlduren arabera, udalaren egoera ekonomikoa “nabarmen hobetu” azken lau urtean appeared first on Urola Kostako Hitza.

Berritasunekin dator aurten II. Udaberriko Azoka Bermeora »

Bigarren urtez, bertoko produktuak erosteko aukera izango dute Bermeora bertaratzen diren herritarrek, zapatuan 09:00etatik 15:00etara egingo duten Udaberriko Azokan. Aurten, gainera, berritasunak ekarriko dituela jakinarazi dute antolatzaileek. Izan ere, baserriko lehen mailako produktuak, taloak, gozoak edota kontserbak aukeran izateaz gain, berdelaren marmitakoa dastatu ere ahalko da aurten Bermeoko azokan; hain justu, 13:00etatik 15:00etara. Barikuan aurkeztu […]

The post Berritasunekin dator aurten II. Udaberriko Azoka Bermeora appeared first on Busturialdeko Hitza.

Getariak «inoiz izan duen gerakin handiena» lortu du EH Bilduk »

Getariako udal gobernuarentzat kudeaketa ekonomikoa izan da agintaldiko erronka nagusia, eta «kudeaketa eraginkorra eta gardena» egin dutela eta Getariako Udaleko egoera ekonomikoa “nabarmen” hobetu dela aitortu dute. Horretarako hainbat urrats eman ditu Getariako EH Bilduk. Alde batetik, Getariako Udalak zuen «karga finantzieroa murriztu» du; bestetik, gastu arrunta jaitsi du, «liberatu bakarra izanez eta alkatearen soldata […]

The post Getariak «inoiz izan duen gerakin handiena» lortu du EH Bilduk appeared first on Urola Kostako Hitza.

TTIPen aurkako kalejira egingo dute arratsaldean »

Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren (TTIP siglekin ezagunagoa) kontrako kalejira egingo dute arratsaldean, Oarso Taldeak deituta.

On Julian Olazabalaga omendu dute lagunarteko ekitaldian »

Lea-Artibai eskualdeko kooperatiben sorreran ezinbesteko eragilea izan zen On Julian Olazabalaga omendu zuten eguaztenean, apirilak 15, Lea Artibai Ikastetxean. Bere garaian parrokia-eskola  izan zenaren lehen zuzendaria ere izan zen On Julian, eta egindako guztiaren aitorpena egin nahi izan zioten ikastetxean batutako senide, lagun eta eskolako lehen ikasleek ere. Jose Luis Olasolo Mondragon taldeko presidenteorde ohiak […]

The post On Julian Olazabalaga omendu dute lagunarteko ekitaldian appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

500 mila euro zertan inbertitu daitekeen proposatuko dute herritarrek »

Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratuta, gaur izango da lehenengo tailerra; eskualde ikuspegia duten proiektuak gauzatzeko bideratuko da diru kopuru hori.

Urola Gustagarriren azoka berezia egingo dute larunbatean, Zestoan »

Urola Gustagarri ekimenaren barruan, bailarako produktuak dastatzeko azoka berezia jarriko dute larunbatean, Zestoan. Urola Erdiko ekoizleek euren postuak jarriko dituzte, 11:30etik aurrera, Laranjadi Plazan. 12:00etatik aurrera, Urkaiko kooperatibak euskal okelarekin egindako pintxoak prestatuko ditu, eta Ekain sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, sukaldaritza tailerra eskainiko die Beizamako Aterpetxea-Ingurumen Zentroak umeei. Hirugarren aldiz ari dira […]

The post Urola Gustagarriren azoka berezia egingo dute larunbatean, Zestoan appeared first on Urola Kostako Hitza.

‘Hemen’ aldizkariak Arizmendiarrietari eskainitako zenbakia aurkeztu dute »

Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, atzo, apirilak 15, arratsaldean egin zen Lea Artibai Ikastetxean Markina-Xemeinen ospatuko diren ekitaldietako lehena. ‘Hemen’ aldizkariak, Jose Maria Arizmendiarrieta eta kooperatiba mundua izenburupean, euskal kooperatibismoaren sortzaileari eskaini dion zenbakia aurkeztu zuen Joxemari Arzalluz aldizkariko zuzendariak Xabier Retegi eta Pako Garmendia idazleen laguntzagaz. Biek egindako gogoetak irakur daitezke Arizmendiarrietari eskainitako […]

The post ‘Hemen’ aldizkariak Arizmendiarrietari eskainitako zenbakia aurkeztu dute appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Altzako merkataritza suspertzeko hainbat jarduera aurreikusi dituzte »

Donostiako Sustapenak eta Auzoa Altza auzoko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Altzan enplegua eta merkataritzaren lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin. Azken hiru urtetan hainbat hitzarmen sinatu dituzte bi aldeek, eta balantze baikorra egin dute Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek, Sustapeneko zuzendari Euken Sesek eta Auzoaelkarteko ordezkari Maria Dolores Garrotek. Hiruek agerraldi bat […]

The post Altzako merkataritza suspertzeko hainbat jarduera aurreikusi dituzte appeared first on Irutxuloko Hitza.

Antxoa barra-barra lehorreratu dute arrantzaleek »

Antxoa sasoian bete-betean sartuta jarraitzen dute baxurako arrantzaleek. Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek igorritako datuen arabera, astelehenetik [apirilak 13] eguaztenera [apirilak 15], 476.000 kilo antxoa lehorraratu dituzte arrantzaleek. Bataz beste, 1,49 eurotan saldu da bentan. Aste hasiera arraina hurre harrapatzen hasi bazuten ere, Teilagorri parean (Landak) tamaina handiagoko antxoa aurkitu dute, eta hara joaten amaitu […]

The post Antxoa barra-barra lehorreratu dute arrantzaleek appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.