Moreak irabazi du Zaldibiako mondeju txapelketa, zazpigarren aldiz »

Zaldibian bizi den Maria Luisa Morea amezketarrak jantzi du, zazpigarren aldiz, mondeju onenaren egiletzat beste behin errekonozitu duen txapela. Ardiki Eguna atzo ospatu zuten Zaldibian, eta festaren barruan jokatu zen lehiaketa hori. Azken hiru urteetan jarraian irabazi du Moreak. Denera hamar sari atera ditu lehiaketaren 18. ekitaldietan: zazpi lehenengo postu, bi bigarren eta hirugarren bat. Bigarren Mari Jose Alkaiaga geratu zen, eta hirugarren Modesta Sukiak eta Josune Etxeberriak elkarrekin aurkeztutako sorta. Aralarko Gaztaren 15. Txapelketa ere izan zen. Ordiziako Joseba Intsaustiren gaztak irabazi du, Gipuzkoako txapelduna aurten. Haren aitak jaso zuen saria. Bigarren Bedaioko Karlos Otegi izan zen, eta hirugarren Migel Amiano altzotarra.

Kolore eta gustu guztientzako ontziak »

Zaborrak egoki bildu eta banatzeko sistema errazte aldera hainbat motatako edukiontziak aurki daitezke Donostian. Edukiontzi handien artean, borobila eta berdea beirarentzako da. Urdinean papera eta kartoia, horian plastikoak, marroiean zakar organikoak eta berdean bereiz ez daitekeen gainerako guztia bota behar da. Orain badirudi laranja kolorea gehituko zaiola zerrendari. Izan ere, udal ordezkariek sukaldeko olioa birziklatzeko edukiontzi bereziak jartzeko proposamena jarri berria baitute mahai gainean. Itxura zainduz Koloretako edukiontzi handiez gain, asko dira hirian barrena aurki daitezkeen zakarrontziak. Kale kantoi, pasealeku edo parke orotan daude zakarrontziak. Batzuk lurrazpikoak, itxuraz dotoreagoak, eta garbiagoak direnak. Beste batzuk, zigarrokinak botatzeko egokitutakoak, tabakoaren legearekin merkatalgune handien atarietan ugaritu direnak. Pilentzako edukiontzi horiak ere badude han hemenka, eta arropa edo oinetakoak jasotzeko edukiontzi bereziak ere bai. Parte Zaharreko merkatariek beren taberna eta saltoki atarietan zakarrontziak jartzeko aukera dute bilketa errazteko. Beraz, ez dago zakarrak lurrera botatzeko edo ez birziklatzeko aitzakiarik, bakoitzak badu eta bere lekua.

Garbigunean lapurretan egiteagatik bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak »

12:00ak inguruan izan da atxiloketa. Ertzaintzak Markina-Xemeingo garbigunearen atzeko aldean aparkatuta zegoen forgoneta bat ikusi dute eta garbigunean bi lagun. Ertzaintzaren esanetan atxilotuak edukiontziak zabaltzen eta objetuak biltzen zebiltzan. …

Aizpea gaztak hirugarren saria jaso du Gernikan »

Gernikan gaur egin dute urteko feria handiena, urriko azken astelehenekoa. Gazta lehiaketan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak aurkeztutako gaztak hirugarren saria lortu du. Txapeldun Zeanuriko Jon Etxeberria izan da, irailean Ordiziako lehiaketa irabazi …

Bihartik etzira tarteka itxita egongo da Muxikatik Zornotzarako errepidea »

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urriaren 30etik 31ra (martitzenetik eguaztenera) itxi egingo dute zenbait unetan BI-635 errepidea, noranzko bietan. Zornotzako Larrea auzoaren eta Muxikako Gorozika auzoaren artean zarratuko dute, hain zuzen b…

Getariako Herrirak prentsaurrekoa emango du ostiralean »

19:30ean frontoian emango du prentsaurrekoa Getariako Herrirak ostiral honetan, azaroaren 2an. Antolatzaileen esanetan, herriko hainbat taldek hartuko du parte ekitaldian, eta “azaroaren 10ean Baionara joatearen garrantzia” izango dute hiz…

Merkatari atseginena saritzeko ekitaldia, bikaina »

Tolosa&Co Tolosako merkatarien elkarteak ostiralean antolatu zuen gala berezia, atsegina eta alaia izan zen. Leidor aretoa bete egin zen, eta bertaratu zirenek primeran igaro zuten. Iker Galartzak bikain gidatu zuen ekimena, eta bere adiskideekin batera sketch dibertigarriak eskaini eta pailazo jantziarekin ikusleak jolasean eta txaloka jartzeaz gain, zuzenean abesten ere ausartu zen Elene Arandiarekin batera. Azken honek ederki erakutsi zuen ahots polita eta indartsua duela, eta baita Tolosako Otsoteak ere. Dantzan Udaberri taldekoak eta Tolosako kultur etxeko lantegikoak aritu ziren, eta hauek ere ikuskizun polita eskaini zuten. Eta honi guztiari doinua jartzeaz Juantxo Zeberio arduratu zen, ikuskizuna borobilduz. Ekitaldian merkatari atseginenari saria eman zioten Kiara bitxitegiko Pedro Tolosari. Merkatarien bezeroengandik jasotako ia 6.000 boto bildu zituzten, eta horien guztien artean, Mari Karmen Zubeldiak irabazi zuen bi lagunentzako afaria. i.t.

Helburuak bete ditu Astelehentxutxuk »

Espero legez, aurten be hainbat gazte batu ditu Astelehentxutxuk. Gazteen arteko harremanak eta komunikazioa sendotzeko sortutako egunak eguraldi kaxkarrari aurre egin eta plaza jendez betetzea lortu zuen zapatuan. 70 paella inguru eta 1.300 la…

Mobibike Eguna, biribila »

Beste behin, jendetsua izan da Mobibike Eguna. Minbizia duten haurren gurasoen elkartea da Aspanogi, eta elkarteari laguntzeko urtero hainbat ekimen antolatzen dute Zarautzen. Atzo eguzki gozoaren laguntzarekin bizikleta buelta eta hainbat joko egiteko aukera izan zuten egun osoan zehar.  Hemen eguneko irudi batzuk.    

Gazte Egun bereziagaz ospatu du hamargarren urteurrena MGAk »

Egun “biribila” izan zen zapatukoa Markina-Xemeingo gazte asanbladatik pasatu diren danentzat. Hamar urteei errepasoa egiteko ospakizuna antolatu zuten gazteek egun osoko egitarauagaz. Goizeko tailerren ostean, jende piloa batu zen bazkaltzen frontoi txikian. Iluntzeko ekitaldiak batu zuen lagun gehien frontoian. Hamar urteko ibilbidearen errepasoa egin zuten, besteak beste, bideo, antzerki, bertso eta testuen bidez. Gabeko kontzertuekin biribildu zuten eguna. Argazki galeria ikusi.