24 bildots erre dituzte Markina-Xemeingo Okela Egunean »

Giro ona izan da nagusi gaur [maiatzak 20] Markina-Xemeingo Okela Egunean. 11:15 aldera hasi da jaia, ardi txakur erakustaldiagaz. Eta ondoren jaiak Zelai eta frontoi inguruak hartu ditu. Gorka Muniozguren eta Leila izan dira eguneko lehen protagonistak. Zelaian kokatuta, ardi txakur erakustaldia egin dute Larruz baserriko kideek. Muniozgurenek Paston txakurragaz egin du erakustaldia, Leilak berriz […]

Geotalks: Denbora sakonetik kobazuloetako magiara »

Zientzialarien jakinduria eta artisten magia uztartu ziren atzo Donostiako Kataluniako plazako “zientziaren kupulan”, bakoitzak bere tanta jarrita, milioika urteko bidaia bat marrazteko. Interneten hain arrakastatsu bilakatu diren TED saioen formulari jarraituz –hamar bat minutuko hitzaldi labur eta didaktikoak– antolatu zuen Geoparkeak ekitaldia, Donostiako Olatu Talkarekin elkarlanean. Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Aniztasuna ospatu du Errenteriak »

Aniztasunaren Nazioarteko Eguna da bihar (hilak 21) eta ospakizunaren harira kulturartekotasunaren aldeko ekitaldiak antolatu dituzte egunotan.

Sua piztu da Azpeitiko kebabean »

Azpeitian, Artzubia etorbideko 47 zenbakian dagoen kebabean, sua piztu da 12:45ean. Frijigailuak su hartu du, eta suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira. Gaineko etxebizitza hustu dute badaezpada, baina ez da inor za…

GazteDitxa Goierriko Gazteen Topagunea, Zaldibian »

Lehenengo aldiz egiten ari dira gaur Zaldibian, GazteDitxa, Goierriko Gazteen Topagunea. Goierriko herri ezberdinetako Gazte Asanbladen eskutik antolatutako ekimena da gaurkoa, Zaldibiako Gazte Asanbladak bultzatuta. Goierriko herri guztietako gazteen komunikazioa indartu eta sortzaileei euren lanak plazaratzeko espazio bat eskaintzea dira, gaurko topaketaren helburu nagusiak. Horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean, herrien arteko herri kirolak […]

Azkoitian eta Errezilen istripu bana gertatu dira »

11:30 inguruan, auto bat irauli da Errezilen, Gi-2634 errepidean. Pertsona bat zauritu da, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.
Azkoitian, berriz, Altzibar etorbidean, moto batek oinezko bat zapaldu du, eta zauritua herr…

[Galeria] Carmen Kaleko Bandera Algararentzat »

Irrintzikoek gogor eutsi dioten arren, Algarakoak aurreratu egin dira hasieratik.

Kulturen azoka ospatzen ari dira Urretxun »

Egun osoan zehar egingo dute gaur Kulturen Azoka Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Ekitaldia Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatu du, bosgarren urtez. Mahai honetan jatorri ezberdinetako urretxuarrek parte hartzen

Danbor hotsak Santa Marinan »

Ohiturari jarraituz, santamarinetako danborrada egin zuten atzo gauean. Astean zehar hainbat entsegu egin ondoren, jai giroan eta lagunartean ospatu zuten ekitaldia, Santa Marina kaletik abiatuz eta herriguneari itzulia emanez, Musika Bandaren laguntzarekin. Ohiko karroza ikusgarriak ere ez zuen hutsik egin, jaiko erreginarekin eta bere laguntzaileekin. Jaiekin gaur jarraituko dute; besteak beste, pilota txapelketa, jubilatuentzako hamaiketakoa, […]

Esgrima erakustaldia egiten ari dira Zumarragan »

Zumarragako Armetxea Kultur Elkarteak antolatuta esgrima historiko erakustaldia egin dute gaur goizean Zelai Arizti parkean. Jarduera honen zaletuek ezpatak defentsarako erabiltzen ziren garaia (XIII. mendetik XIX. Mendera) aztertzen dute eta