PSE-EE atez ateko zabor bilketaren aurka azaldu da »

Villabonako eta Tolosako PSE-EE alderdiak gogor salatu du abendu hasieran Bilduko 50 bat alkatek Gipuzkoako Hondakinen Patzuergora bidalitako gutuna.  Ohar horretan, ordezkatzen duten udal gobernuek hondakinik ez sortzeko konpromisoa hartzen zutela adierazi zuten. «Gaikako bilketa-sistema eraginkorrak erabiliaz, frakzio bakoitzari dagokion tratamendua eman ahal izango diogu», azaldu zuten.   Horiek horrela, Tolosako PSE-EE alderdiak mozio bat idatzi du, eta hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko dutela diote. Izan ere, pasa den bilkuran ez zuten eztabadatu, ez zutelako mozioa garaiz sartu. Alderdi sozialistako kideek Bilduko alkateek gutuna bidali izana gaitzetsi dute. Beren ustez, alkateak udalbatzaren izenean hitz egiteko, honek aurretik gaia ezagutu behar du, eta atez ateko zabor bilketari dagokionez, honek «herriko hondakinak biltzeko modua» bakarrik hartzen duela kontutan esan dute. «Honek ez du zerikusirik hondakinek gerora izango duen trataerarekin. Batak ez du zerikusirik bestearekin», azaldu dute. Tolosako PSE-EE alderdiaren ustez atez ateko zabor bilketa «osasunaren kalterako» da. Arestian aipatu bezala, azken osoko bilkuran ere gaiaren inguruan hitz egin zuten, eta bertan, alkateak gutuna udal gobernuaren izenean bidali zuela, eta ez udalaren izenean argitu zuen. Era berean, bertan ez dela esaten atez ateko zabor bilketa martxan jarriko denik esan zuen, baizik eta hondakinak biltzeko sistemaren gaineko eztabaida martxan jartzeko apustua egiten dutela.  Ondorioz, sistema […]

‘Motxo’-k hondoa “zaintza faltagatik” jo zuela dio Sustapen Ministeritzak »

Urtebete eta gero, Motxo auzia-ren inguruko lehen ondorioak iritsi dira; Espainiako Sustapeneko Ministeritzaren txosten baten arabera, Bizkaiako arrantzontziak «seguruenik» patroiak «modu eraginkorrean zaindu ez zuelako» jo zuen hondoa Zumaia eta Deba arteko biotopo eremuan. Istripua gertatu zen egunean —2010eko azaroaren 4ko goizaldean— patroiak hamabi ordu zeramatzan zaintza egiten, txostena egin duen Itsas Istripu eta Gertaeren Ikerketen Batzorde Iraunkorraren arabera. Beraz, batzordeak jakinarazi duenez, istripua gertatu zen unean, patroia soilik zegoen ontziko zubian, eta «seguruenik nekatuta, aspertuta eta arretarik jarri gabe» zegoen. Kalteak, «nabariak» Bestetik, Motxo arrantzaontzia iraultzearen eta erregaia galtzearen arrazoia «gaizki definitu, antolatu eta gauzatutako erreskate plana» izan zela ondorioztatu du Mininisteritzak; erreskatatze operazioan, berriz, «antolakuntza, formazio, erabakiak hartzeko eta ardurak onartzeko gabeziak» nabaritu zirela gaineratu du. Istripua gertatu baino bi ordu lehenago, ontzia itsasertzetik paraleloan joan zen denbora luzez, baina pixkanaka lurrera gerturatzen joan zen, «zubitik ezer egin gabe». Txostenak jasotzen duenez, ordea, patroia ez zen jabetu ontziaren posizioaz instipua baino minutu batzuk lehenagora arte. Batzordeak, bere aldetik, patroiaren azalpenak «sinesgaitzak» direla uste du. Txostenean, Motxo iazko azaroaren 3an Bermeotik (Bizkaia) atera zenetik abenduaren 9an garabia altxatu zutenera arte izandako gertaerak aztertu ditu batzordeak; haien hitzetan, bitarte horretan ontzia 300 metro mugitu zen, eta ondorioz «ezin hobeto ikus […]

Jasangarriena, norberaren indarraz »

Dozenaka haurrek bere egin zuten atzo goizean herriko plaza; taldetxoetan banatuta, bizikleta estatikoetan pedalkadaka aritu ziren, guztiak ere gora begira; ez zen ordea, txapelketa bat, eta ez zuten zerura begiratzen: sortzen zuten energiaren bidez, goian zituzten bi zuhaitzetako apaingarriak argiztatzen zituzten. Gabonetan zehar, hiru egunetan argiztatu dituzte zuhaitzak, horretarako jarri dituzten sei bizikleten bidez. Ekimenak kuriositatea piztu du herritarren artean, eta Udalak jakinarazi duenez, egun horietan zehar ume dezentek hartu du parte saioetan. Izan ere, Udalak neurri bereziak hartu ditu aurten, «kontsumo arduratsua» bultzatzeko eta «ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko» asmoz. Horretarako, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak 2011ko udal aurrekontuetan aurreikusita zegoen dirua erabili duela jakinarazi du Udalak; beraz, orain arte Txanka hondartzako biribilgunean apaingarriak jartzen zituzten Gabonetan, eta aurten ez jartzea erabaki dute; horren ordez, «aurreztutako diruarekin» apaingarri bereziak jarri dituzte. «Gabonetako argiak eta apaingarriak jartzea egokia da, batez ere herriko merkatarientzat, herritarrak erakartzen dituztelako horiek. Baina garapen jasangarriaren ikuspegitik aurten saiatu gara energia gastua murrizten», adierazi du Orioko alkate Beñat Solaberrietak. Bizikletekin energia sortzeak helburu sinbolikoa du oro har, jendea kontzientziatzea nahi baitu Orioko Udalak; izan ere, alkatearen esanetan, Gabonak iristen direnean herritarrek «argiak piztuta ikusten dituzte, baina benetan ez dira ohartzen zenbateko kostua duten horiek»; beraz, argi energiak duen […]

Bizilagunen eskabideek baldintzatuko dute Loiolan aparkalekua egitea ala ez »

Añarbek Loiolan zuen ponpatze estazioa hauts bilakatzen ari dira. Abenduaren 28an hasi ziren eraikina eraisteko lanak eta datorren astean dute arrasto guztiekin bukatzeko asmoa. Libre geratuko den 1.200 metro koadroko eremuan parke edo plaza bat egitea aurreikusi dute. Udalak aparkaleku bat egiteko aukera ere mahai gainean jarri du. Egitasmo hori, ordea, bizilagunen esku egongo da, jasotako eskabideen arabera egingo dutelako aparkalekua. Udalak gutuna bidali die bizilagunei proposamenaren berri emateko. Udaletxean lehen eskabideak jasotzen hasi dira jada. Aparkalekuko lanei, gainera, EuskoTrenek Loiolako geltoki berria bukatu baino lehen ekiteko aukera izango lukete. Izan ere, geltokia eraiki eta trenbideko zubia ordezkatu bitartean, ez dira parkea eraikitzen hasiko. Horretarako, urtebete beharko dela kalkulatu du Herri Lan eta Proiektu sailak. Halere, eraikitzen hasi baino lehen, 1.200 metro koadroko eremuan zer egin definitu eta diseinatu beharko dute. Horretarako, partaidetza prozesua jarriko dute abian.

Bularra emateari buruz, solasean »

Tolosako Aranburu jauregian dagoen Esna-bidean talde erakusketaren barruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Besteak beste, astero edoskitze saioak egiten ari dira. Bertan, bularra emateari buruzko iritziak, kezkak eta esperientziak partekatzen dira. …

Hemen dira errege magoak! »

Jarraitu irakurtzen argazkiak ikusteko Errege magoek adinekoen egoitzak bisitatu zituzten atzo arratsaldean ZumaianErrege magoak tranbian iritsi ziren AzpeitiraZumaian, adinekoei opariak partitzen Gogoz itxaron zieten errege magoei Azpeitiko haurrek

Urtearen hasiera mendian, eta saski eta guzti »

Euskal herritar askok bezala, Leaburu-Txaramako herritarrek urtea mendira joanez hasi zuten. Urtero bezala, zenbait herritar, aurten ere, Erroxpe mendira igo ziren. Bertan hamaiketakoa egin zuten, eta euskal presoak ere gogoan izan zituzten. Bestetik,…

‘Motxo’-k hondoa «zaintza faltagatik» jo zuela dio Sustapen Ministeritzak »

Urtebete eta gero, Motxo auzia-ren inguruko lehen ondorioak iritsi dira; Espainiako Sustapeneko Ministeritzaren txosten baten arabera, Bizkaiako arrantzontziak «seguruenik» patroiak «modu eraginkorrean zaindu ez zuelako» jo zuen hondoa Zumaia eta D…

Seigarren autobusaren bila doaz »

Dagoeneko bosgarren autobusa bete dute Irunen larunbat arratsaldean Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Zentzu horretan, atzo, Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat egiteko arrazoiak eman zituzten Eusko Alkartasunaren egoitzan egindako agerraldian …

KZguneak bederatzi ikastaro eskainiko ditu urtarrilean »

Ordiziako KZguneak kaleratu ditu dagoeneko urtarrilean zehar eskainiko dituen bederatzi ikastaroen informazioa. Interneteko oinarrizko ikastaroa eta Antvir-ena hasita daude, baina datorren astelehenetik hasiko dira beste zazpirak. Twitter-en bi ikastar…