Jaietako su artifizialengatik hainbat bide moztuko dituzte Irunen »

Hilaren 28ko (00:15etik aurrera) eta 29ko (22:45etik aurrera) gauetan su artifizialen ikuskizunak prestatu dituzte jai egitarauaren barruan. Horregatik, Irungo Udalak jakinarazi du Santiago zubitik Artiako kanaleraino doan bidegorri bidea itxita egongo dela egun horietako 08:30etik, ikuskizunak bukatu eta dena jaso arte. Aldi berean, ikusleentzako hainbat gune prestatu dituztela jakinarazi du. Honakoak dira: Gal estadiotik enbarkaderoraino […]

Euskotrenek topo bereziak jarriko ditu Irungo festen harira »

Euskotrenek jakinarazi du topo bereziak jarriko dituela hilaren 29an Irunera joateko, eta bertatik bueltatzeko, gauez. Hala, Bidasoko hirira joateko topo berezien ordutegia honakoa da: Lasarte-Oriatik: 22:00, 22:30, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00, 05:00, 06:00 eta 07:00. Donostiatik (Amara): 23:45 eta 05:35. Irundik beste herrietara bueltatzeko ere topo bereziak jarriko dituzte. Honakoak dira: Hendaiatik irteerak […]

Ugarteko betizu jaterako txartelak erosteko azken eguna da gaurkoa »

Urtero bezala Ugarteko Elkarteak betizu jana antolatu du larunbatean. Ugarteko frontoian 14:00etan elkartuko dira bazkaldarrak.  Txartelak Goikoetxea-enean erosi behar dira, eta horretarako azken eguna gaurkoa da.

Atez ateko kuboen banaketa Amasa-Villabonan “oso ondo” doa »

http://youtu.be/CYV2t2DnBTI

Gaur hasi dira Amasa-Villabonan atez ateko hondakinen bilketa sistemaren kuboak banatzen. Udaleko kideak, Zero Zabor taldekoak eta beste zenbait herritar arduratzen ari dira banaketaz, eta “oso ondo” doala azaldu dute: “Gustura gaude herritarrak izaten ari diren erantzunarekin”.

Gure esku ekimenaren aurkezpena, gaur, Uhagon kulturgunean »

Gaur egingo dute Markina-Xemeinen Gure esku ekimenaren aurkezpena.
19:00etan izango da, Uhagon Kulturgunean.
Ekimenaren bideoklipa:

Gutuna: “Garbi joka dezagun!” »

Olatz Ausin, Olatz Peñagarikano eta beste 30 anoetar.

“Azkenaldian gure herrian nahasmen handi xamarra sortzen ari da hondakinen gaiaren inguruan. Eredu berri bat baino gehiago proposatu da, baina Anoetako Udalak herriko egoera aztertu eta gure herriarentzat eredurik onena atez ateko zabor-bilketa dela erabaki du. Dagoeneko sistema hau ezarritako herrietan emaitzak oro har onak izan dira: birziklatze-tasak asko igo dira, eta herri horietan zaborraren tasak jaitsi egin dira. Bestalde, entzun ditugu atez atekoaren kontrako arrazoiak ere, gehienak erosotasunari edo garbitasunari lotuak. Puntu honetan, atez atekoaz gure iritzi propioa egin nahi dugu eta, horretarako, bide bakarra daukagula uste dugu: probatu egin nahi dugu. Egunerokoan nola funtzionatzen duen ikusita, guk erabaki nahi dugu garbia den, erosoa den, eta ikusi nahi dugu ea emaitza onak lortzen diren herri mailan. Horregatik, zera adierazi nahi dugu:

‘#resistOndarru’ ekitaldia egingo da barikuan, Ondarroako Bide Oneran »

Ekitaldia 19:30ean hasiko da. #resistOndarru izenburupean, ekitaldian Ondarroako Aske Gunean (maiatzaren 10etik 15era) jasotako irudiak proiektatuko dira, besteak beste. Emanaldia doan izango da eta herritarrei bertara gerturatzeko deia egin diete antolatzaileek. Lau zatitan banatuta egingo da ekitaldia. Aske Gunean bizitakoa erakustea zaila izango dela esan dute antolatzaileek. «Zaila izango da bost egunetan bizitakoa gogora ekartzea […]

Zaloaren aldeko pala txapelketako izen emotea, zabalik »

Etxebariko Gazte Asanbladak antolatuta, Zaloaren aldeko pala txapelketa egingo da aurten be Etxebarrian. Aurtengoa, “azkena” izango da.Izen emotea zabalik dago, eta ekainaren 30a, domeka, izango da azken eguna. Etxebarrin gazte lokalean,  Otsolon eta Olaian emon daiteke izena; Markina-Xemeinen Erlatx eta Buztarri tabernetan. Txapelketan parte hartuko duten bikoteak mixtoak izan beharko dira. Teniseko pelotagaz jokatuko da.Txapelketako […]

Porrotxekin, zero zaborrerantz Ordizian »

Ordizia Zero Zabor taldaek antolatuta, bihar Porrotx pailazoa izango da Ordizian. Porrotx ere zero zaborrerantz! lelopean, haur zein gurasoak hondakinekin dagoen arazoaz kontzientziatzea dute helburu. “Ingurumenaren, osasunaren eta ekonomiaren alde” egiten ari diren lanketan kokatzen dute ekimena.

Karlos Zurutuzak, Andoni Lubakik eta Mikel Aiestaranek Siriako gerra izango dute hizpide »

Siriako gerra abiapuntu hartuta, hitzaldi bat egingo dute gaur asteazkena, udal liburutegiko San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan (19:00). Hiru aldeetako testigantza da mahai inguruaren izenburua, izan ere herrialdean bertan izan diren hiru euskal kazetarik hartuko dute parte ekitaldian: Mikel Aiestaran, Andoni Lubaki eta Karlos Zurutuza. Gerra kazetarien begietatik ikusteko aukera emango die entzuleei. Euren lan […]