Udako solstizioa ospatu dute Markina-Xemeinen »

Argi zuziak eskuan eta Akerbeltz bidelagun, gaztetxetik kalejiran jaitsi ziren zapatu gabean  Markina-Xemeingo Gazte Asanblada, Zerutxu, eta Izarbidean taldeetako kideak. Irrintzi, kantu eta antzezpenak egin zituzten Goiko Portalerako bidean, kalez ka…

Suzko kalejira Lekeitioko San Joan gabean »

Lekittoko Deabruak taldeak suzko kalejira egin zuen San Joan gabean Lekeitioko kaleetan zehar. Sua, kea eta txinpartak ikusi ziren ikastolatik hondartzara egindako kalejira argitsuan. Argazki galeria ikusgai.

Pintxo 2.0 ekimena uztailaren 19a arte luzatuko dute »

“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin. “Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean, uztailaren 19a arte. “Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta”, azaldu zuen Bergarak. Zortzi parte hartzaile Uztailaren 19a arte Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.

136.000 euroko diru laguntza jasoko dute hainbat GKE eta elkarteek »

Gizarte Zerbitzuetako sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dizkiete laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete. 126.766 euro bideratuko dituzte eta hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteentzat 10.000 euro banatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute. Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Erakunde hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, munduan laguntza hau eta askoz gehiago behar duen jende asko dago eta. Oso garrantzitsua da ere azpimarratzea bolondresek egiten duten lana. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”. “Urtero laguntzak antzeko erakundeei ematen dizkiegu” esan du Pelaezek. “Behin laguntza bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dutenak eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontutan hartzen dugun beste […]

Legazpiko San Inazio auzoko bizilagunek elkarrekin bazkaldu dute auzoaren 65. urteurrena ospatzeko »

Legazpiko San Inazio auzoak 65 urte bete ditu eta bizilagunek bazkaria antolatu dute urteurrena ospatzeko. Aitxuri jatetxean izan da eta adin guztietako ehun lagunetik gora elkartu dira.

Dena prest Irungo jaiak hasteko »

Gaur arratsean hasiko dira ofizialki Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak. Dena prest dago jada Irunen, izan ere, goizetik daramatelako ekimenak egiten. Horien artean deigarriena Betti Gotti Euskara eta Kultura Elkarteak antolatu dituen koadrila art…

Herrera Herrira, Urarte-Mendiren kontra eta Zirizaren alde »

Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune kultural eta balioanitza izatea eskatuko dute, horretarako egin beharreko inbertsioak aldarrikatuz, “Kaiko Herrera ordenatzeko egin genuen agirian esan bezala”. Topoko bidean dagoen obra hondakin mendia kentzeko eta garbitzeko eskatuko dute, alegia, Urarte-Mendi ken dezatela, “herritarren aisia eremu bihur dadin, guk landutako Kaiko Herrera ordenatzeko proposamenean agertzen den bezala”. Hori egiteko, 30 bat metroko harri eta hondar mendira igoko dira batzordeko bi edo hiru kide, “eta bertan, mendietan egin ohi den bezala, buzoia jarriko dugu”. Buzoiaren barruan “mendiaren konkistaren” berri emateko agiria jarriko dute, Herrera Herriraren ikurrarekin batera. Urarte-Mendi izena jarri diote Urarte bertako toponimoa delako. Hondakin horiek Herrerako topo geltokiaren lanetatik atera dituzte, eta bertan hilabete asko daramate. Herrera Herriaren arabera Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eskumena da horiek bertatik kentzea, eta jakinarazi dute hondakin horiek bertan egoteagatik Portuak dirua jasotzen duela. Zirizan bazkaria egingo dute ondoren. Kulturarako gunea izatea nahi dute Herrera Herrirakoek […]

Proisa defendatzeko eguna San Pedron »

Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin dute gaurko ekimenekin eta Proisaren alde. Hartara, Pasaiako Udalari eskatu diote “herriko elkarte, talde eta herritarren borondatea” errespeta dezala: “Badakigu konponbidea ez dela erraza, baina indarrak eraikina mantendu eta kulturgunea sortzen ipintzeko eskatzen diegu. Gure laguntza osoa izango duzue lan horretan”. Proisa defendatzeko sortu duten lantaldeko kideen arabera, krisi garaia “aukeren garaia” da ere, “aukera bat herriaren bihotzean kokatua dagoen espazio aske bati, jendea elkartu eta hainbat jarduera egiteko espazio bati; umeak euria denean jolasteko espazio bati”. Hala, taldekoen arabera, Proisa beharrezkoa da, “gizartea krisian dagoelako, eta krisia eramangarria izateko kultura besterik ez zaigulako geratzen”. Bide horretan kokatu dituzte gaurko ekimenak. Goizean muralak, kalejirak eta bestelako ekimenak egin dituzte Proisa aurrean manifestua irakurri arte. Arratsaldean, kontzertuak (Imanol Carballo & Zudaire), 16:30), Tirri-Tarraren kalejira (17:30), triatloia (18:30) eta herri parrillada (21:00) egingo dituzte. Ondoren San Joan suaren txanda izango da (22:00etan).

Kaxerok merezitako omenaldia jaso du jaioterrian »

  Joxe Ramon Sistiaga Kaxero-ren eguna da gaur Donibanen. San Joan Jaiak gaur hasiko badira ere, Sistiagaren irudia da protagonista nagusia Donibanen. Karrakela Komandoa koadrilak antolatuta, eta Donibaneko hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin, merezitako aitortza jaso du Sistiagak jaioterrian. Lehenik, Meipitik plazara kalejira egin dute, bertan omenaldiaren ekimen hunkigarriena egiteko. Sanjuandarren berotasuna bertan jaso du Sistiagak, eta hunkituta, esker ona adierazi die bertan izan diren guztiei. Omemaldia bukatuta bazkaria egin dute, eta ondoren, antolatzaileen arabera “festa sorpresa” egingo dute. Jarraian, bi bideo: Kaxeroren adierazpenak, eta omenaldiaren une bat.

Abaltzisketam sanjoanak ospatzen ari dira »

Ume jolasekin hasi dira jaia girotzen abaltzisketarrak. Altxorraren bila ibili dira talde desberdinetan banatuta 30 haur inguru goizean zehar. Horretarako hamaika proba egin behar izan dituzte, gurasoen laguntzari esker.
Arratsaldean, 15:30ean, …