Teusa enpresak egingo ditu meatzeko gordailua berritzeko lanak, Zerainen »

Espainiako Sustapen Ministerioaren %1 Cultural programatik 459.000 euroko diru-laguntza jaso zuen Zeraingo Udalak meategiko gordailua zaharberritzeko. Obra horiek zeinek egin erabakitzeko lehiaketa publikoa egin zuen udalak. Bertan parte hartu ahal izateko zahaberritze lanetan adituak izatea zen bete beharreko baldintzetako bat. Bederatzi enpresek agertu zuten interesa, eta beraiek aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, udalak Teusa eraikuntza enpresa aukeratu du aipatutako lanak egiteko. Obrek 557.909,80 euroko aurrekontua izango dute guztira. Falta den diru kantitatea Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker ordainduko du Zeraingo Udalak. Ikerketa arkeologikoak Mineral kiskalien gordailua leku batzuetan pitzatuta dago, eta berau konponduko dute. Minerala ere badu barruan, eta Aitziber Makazaga Zeraingo Udaleko ordezkariak jakitera eman duenez lehendabizi ustu egin beharko dute. Gordailua alemanen garaikoa da (1930tik 1942ra bitartean meategia beraiek kudeatu zuten), baina behin minerala ateratakoan arkeologoek ikerketak egin beharko dituzte bertan, posible baita ingelesen garaiko (1900-1930) aztarnaren bat edo beste egotea. Gordailuaz gain, beheran duten kargalekua ere berrituko dute. Kargaleku horrek zortzi tolba edo leiho ditu, eta minerala gordailutik baldeetara pasatzeko erabiltzen zituzten. Kargaleku horren inguruan dagoen burdinezko egitura ere zaharberrituko dute. «Behin hori egindakoan helburua da aireko kablearen hasiera berreskuratzea», dio Makazagak. Meategiko langileek baldetan sartzen zuten minerala aireko kablearen bidez garraiatzen zuten Mutiloatik Ormaiztegira. Lan «garrantzitsua» […]

Komunikabideekin bildu da udala berdintasuna sustatzeko asmoz »

Berdintasunerako 4/2005 legearen 26. artikuluan komunikabideek berdintasunarekiko zein neurri hartu behar dituzten zehazten da, eta horren haritik, atzo Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak eta Maite Blanco Berdintasun teknikariak komunikabideekin bilera izan zuten, hedabideetan berdintasuna bermatzeko zenbait proposamen bideratzeko. Legearen arabera, hedabideetan zaindu egin behar da berdintasuna. Esate baterako, hedabideek ezingo dute adierazi pertsonek, sexu batekoak zein bestekoak izan, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutenik, ezta objektu sexual soilak direnik ere. “Oro har, ezingo zaie zabalkundea eman emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duten edukiei”, biltzen du legeak. Legean agertzen den beste puntuetako bat da komunikabideek ez dutela hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen parte hartze aktiboa, bi sexuen presentzia orekatua eta irudi anitza bermatu behar dituztela. “Edertasun kanonetik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen eginkizunei buruzko estereotipo sexistetatik kanpo”, zehazten du. Errenteriako Udalak 2008ko abenduan onartutako Berdintasun Planean (2008-2012) ere biltzen da alderdi hori. Horren arabera, hainbat ekintza egingo ditu udalak berdintasuna bultzatzeko. Hala nola, komunikabideekin akordioetara heltzea: “Berdintasuna lortzeko bidean paper erabakigarria dute hedabideek”. Proposamena Erabilera sexista baztertzera eta emakumearen presentzia bermatzera zuzenduta dago gehienbat udalaren proposamena. Zehazki, hizkuntza eta irudiaren erabilera sexistak alboratzea, eta irudien aukeraketan estereotipoak gainditzeko ahalegina egitea eskatu du. Emakume […]

Alemaniako eta Galeseko ikasleak datoz Ordiziara »

Elkartrukerako Comenius programaren barruan, Alemaniako eta Galeseko ikasleak etorriko dira datorren astean Ordiziara. Astelehenean, Oianguren institutuan egingo diete harrera, 08:30ean. Aste osoan hainbat ekintza egingo dituzte; asteazkenean, esat…

Bideo barria kaleratu du Ahaztuen Oroimena Elkarteak »

Ahaztuen Oroimena elkarteak frankisten irudiak jasotzen dituen bideo bat argitaratu du. Urkaregitik behera ageri dira Etxebarri eta Markine okupatzen, Iruzubietatik Bolibarrera. 1936ko Irailaren 25ean heldu ziren Elgoibartik San Migelera eta 1937ko api…

Mikel Baztarrika fisikariak hitzaldia eman du gaur UGLEn »

Gaur egun oraindik erantzunik aurkitu
ez zaien galdera zientifiko eta folosofikoak izan ditu mintzagai
fisikari urretxuarrak; ikasle eta irakasleak arretaz jarraitu…

Bost langile behar ditu Udalak »

Azkoitiko Udalak, Lanbideren bidez, bost lagun kontratatu nahi dituela jakinarazi du. Bi administrari laguntzaile eta brigadarako hiru langile hain zuzen ere. Urtarrilaren 30ean hasiko liratezke lanean, eta aldi baterako kontratua izango lukete, sei hi…

Gipuzkoako arkeologiari buruz liburu bilduma argitaratu dute »

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 liburuko bilduma aurkeztu du gaur. Zestoako Idiakaitz aztarnategiari eta Debako Praileaitz kobazuloari buruzko lanak bildu dituzte bilduman, besteak beste. Liburu bakoitza 20 euro kostatzen da, eta bilduma osoa 80 eurotan e…

Ilbeltza, izenak berekin du izana »

Urteko lehenengoan festarik festako saltoan feriarako tarterik ez zuen hartu jendeak ezta saltzaile askok ere, eta bigarrenean eguraldi hotzari beldur hartuta edo, ez da betekadarik somatu. Hala ere urte hasierako kontuak dira hauek, okerrenak igarota hemendik aurrera denak hobeak izango direnaren esperantzarekin hasi da 2012a Ordiziako azokan. Sasoien joan etorriaren bi adierazle aurkitu genituen atzo: batetik, Idiazabalgo Amaia Alkorta Kalbariokoak hurrengo fruta garaira arte etortzeari utziko dio. Ia  azken sagarrak geratzen zaizkiola eta iaz baino hilabete lehenago bukatuko du aurtengoa. Guztira sagar, udare, irasagar, nahasi eta arana artean 35 bat mota izan ditu salgai. «Denak etxekoak, batzuk betitik gure lurretan egon direnak eta beste batzuk txerto bidez lortuak», argitu du. Zuhaitz landareak salgai Bestetik Juan Amezketa kalean tren geltokitik gora lerroan jarrita zuhaitz landare saltzaileek etortzen hasi dira. Han ikusi ditugu ohiko laurak, behetik gora hasita Zaldibarko Areitiko mintegiko Junkal, Zegamako Arakama anaiak, Albisturgo Lasa eta Ataungo Justo Dorronsoro. Azken horrek kontatu digunez, garaiak eta baso-ohiturak aldatu arren, «urte askoko ibilera berari eusten diogu honera etorriz, nik 30 urte gutxienez, aurretik gure aita eta baita aitajauna ere, auskalo noiztik! 300 urtetik gora izango dira gure familia hona etortzen dela». Umoretsu harrapatu ditugu, baina baita etsipen punttu batekin ere: «Basoa geldirik […]

Tolosaldea Garatzenek ekintzaile berrientzako ikastaroa antolatu du »

Eskualdeko ekintzaile berrientzako prestakuntza programa abian jarriko du Tolosaldea Garatzen-ek. Enpresak kudeatzeko jarraibideak irakatsiko dizkiete, besteak beste, urtarrilaren 30etik otsailaren 15a bitarte.   Ikastaro honen bidez, eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da Tolosaldea Garatzen-en helbururik behinena; enpresa hauek lanpostu berriak sortzea sustako beharko dute betiere. Modu honetara, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei begirako lehen enpresa kudeaketa ikastaroa izango da antolarutikoa. Prestakuntza programan parte hartzeko ezinbestekoa izango da jada enpresa egitasmo bat martxan izatea, edo gutxieneko ideia bat izatea. Izan ere, oinarri horretatik abiatuz, honako gaiak jorratuko dituzte prestakuntza programako ikasleek: ekintzailearen profila, jarduera eta merkatuaren analisia, marketing plana, ekonomia eta finantza arloa, egitura juridikoak, administrazio betebeharrak, diru laguntzak eta sare sozialak.   58 ordu lanean Ekintzaileentzako ikastaroa datorren urtarrilaren 30ean hasiko da, eta otsailaren 15an izango dute azken eguna. Guztira, 58 orduz jardungo dira lanean, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Gehienez ere 12 ikaslek parte hartu ahal izango dute ikastaroan. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, Tolosaldea Garatzeneko Autoenplegu Sailera jo beharko du. Era berean, 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu daiteke, edota zubeldia@tolosaldea.net helbide elektronikora idatzi. www.tolosaldeagaratzen.net webgunean ere informazioa izango da eskuragarri.

Herrigintza elkarteak batzarra egingo du, bihar »

Herrigintza Elkarteak urteko batzarra egingo du, bihar. 20:30ean da deialdia, eta honako gai zerrenda jorratuko dute: urteko diru kontuen balantzea, bazkide berriak eta bajak, zuzendaritzaren aldaketa eta bukatzeko galde eta erreguen txanda zabalduko d…