Bi ikastarotan lekua bada oraindik Lazkaon »

Lazkaoko Udalak antolatu duen ikastaro eskaintzaren barruan bi gaitan izena emateko aukera badago oraindik. Argazkigintza digitaleko gutxieneko taldea oraindik ez da osatu. Yoga ikastaroan ere has liteke; astearte arratsaldeetan dira saioak, Orobionen….

Pazientzia, egiteko… eta ikustera iristeko »

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen Itsas Historia eta Modelismo Taldearen erakusketa ikusgai dago igandea arte. Pazientzia eta zaletasuna ez dira gauza ikusgarriak; hala ere, bi ezaugarri horien emaitzak maiz ikusteko modukoak izaten dira. Honen adibide dira hilaren 6a arte Bulebarreko Kutxaren erakusketa aretoan ikusgai dauden ontzien maketak; izan ere, horiek osatzeko goiko tasunak ezinbestekoak baitira. Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen Itsas Historia eta Modelismo Taldeak landu dituen ontzi  maketen erakusketa jarri du; eta bertako kide den Juan Palmer jarduera hau nola gauzatzen duen erakusten aritu da bi egunetik behin; horrela jarraituko du erakusketa amaitu arte. Baina, Kutxa Boulevard aretoko bilduma ez da modelismo hutsa. Itsas historiari emandako errepaso zehatza ere bada. Izan ere, Elkarteko Jose Ramon de Miguelek azaltzen duenez, “ontziak osatzeko benetako planoak” erabiltzen baitituzte. Juan Palmerrek orain esku artean duen proiektua telebista sail famatu bateko –Vacaciones en el mar, The Love Boat– transatlantikoa egitea da: Pacific Princes. Bizpahiru urterako lana izango du, maketa hauen osatzeak, bataz beste, denbora hori eskatzen duelako. Lan horrek eta elkarteak dituen kide aktiboen gutxitzeak ekarri dute lehen bi urtetan behin egiten zen erakustaldia hiru urtetik hiru urtera egitea. Igandea arte, beraz, datozen bi urteetan ikusiko ez dena gozatu ahal izango da.

Gurutzeko emakumeak, batera »

Bazkaria egin zuten joan den larunbatean Oiartzungo Gurutze auzoko emakumeek bertako hotelean. Lehen aldiz elkartu ziren, eta antolatzaileen arabera, “tonto-tontoan” sortutako ideia izan zen. Deialdia, ordea, arrakastatsua izan zen, 60 inguru emakumek bat egin zutelako mahaiaren inguruan. Bazkaria aurrera ateratzeko lanean ibili direnak pozik daude topaketak emandako emaitzarekin. “Esan beharrik ez dago otorduan sortu zen giroa polita izan zela, batzuk elkarren artean aspaldi ikusi gabeak ginelako, beste batzuk auzoan berriak zirelako edo auzo bizitzan gutxi integratuta zeudelako… Gauza da guztiok izan genuela harremanetan jartzeko eta elkar ezagutzeko bidea”, esan dute antolatzaileek. Bazkaldu ondoren, kantatzeko aukera izan zuten emakumeek, “eta kontu zaharrik ez zen faltatu”. Arratsaldea bukatu zenean eman zuten amaitutzat eguna, eta izena ere jarri zioten datari: Emakumeen Jaia. Aurrerantzean, urtero biltzeko erabakia hartu zuten Gurutzeko emakumeek. Antolatzaileek jakinarazi dute urriko azken larunbatero egingo dituztela “bazkari-bilkurak”.

Aupa Romero Lagunarteak irteera eta bazkaria antolatu ditu azaroaren 19rako »

Aupa Romero Lagunarteko kideek egin dute hitzordua. Azaroaren 19an, lehen aldiz, bazkaritan batuko dira txirrinduzaleak. Jatekoaren inguruan, hainbat ekimen prestatu dituzte, gainera.
Goiko geltokian batuta, bizikleta irteera izango dute 09:30ean. Egue…

Kirruren eguna ospatzeko ekimenak antolatu ditu bere koadrilak »

Koadrilakoek antolatuta, eta Ein Daigun Bidi ekimenaren laguntzagaz, Juan Angel Otxoantesana Kirruren urtebetetze eguna ospatuko da zapatuan.
Alamedan, 11:30ean hasita, turutak eta paperezko txapelak egiteko tailerrak egingo dira. Horiek egiteko plasti…

Osasun Sailaren Lurralde zuzendariarekin bilduko da bihar eguerdian TOPA »

TOPA (Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde) koordinakundeko ordezkariak Osasun eta Kontsumo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendariarekin, Jose Maria Begiristainekin bilduko dira bihar, asteazkena, 12:00etatik 13:00etara. Ordu horretarako, bilera burutuko…

PSE-EEk Voith-Gorostidi proiektua errespeta dezan eskatu dio Bilduri »

Tolosako sozialistek aurreko legealdian onartu zen Voith-Gorostidi eremuko etxebizitzen proiektua errespeta dezan eskatu dio Bildu koalizioari. Proiektuak Larramendi kaleko errepidearen zati bat lurperatzea aurreikusten zuen, eta PSE-EEren ustez, proie…

LAB eta Bilgune Feminista «gustura» curriculum bilketak utzitako emaitzekin »

Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak elkarlanean maiatzean jarri zuten martxan curriculum bilketa. Bada, hilabete hauetan egindako lanaren ondorioz, «argi» ikusi dute «Leitzako emakumeek herrian bertan egin nahi dutela lan». Curriculum bilketa honetan, 50 curriculum inguru jaso dituzte, eta horiek Leitzako Sarriopapel SA lantegiko zuzendaritzari entregatu dizkiote. «Urtetako aldarrikapen eta lanak izan du emaitzarik. Eta bidean ekimen ugari, lana eta esfortzua daude: artean, eskubideen inguruko emakume batzarra, propaganda eta ideologizazio lana, herri eragileen, sindikatuaren eta herritarren arteko lankidetza, eta baita, sindikatuaren aldetik Sarriopapeleko zuzendaritzarekin negoziazio esfortzua, borondate politikoa eta denbora», adierazi dute. Euren arabera, «leitzarren arteko elkartasunak, antolakuntzak eta borrokak» eraman dituzte lorpen horietara. Hala, Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak eskerrak eman nahi dizkiete eskualdeko emakumeei, «beharrizan eta injustiziari aurre egiteko elkarlanerako erakutsitako gogoagatik eta antolatu eta bultzatu ditugun ekimenetan parte hartzeagatik». Udako kontratazioak Bestalde, azaldu dutenez, udan 20 izan dira egindako kontratuak eta horietatik, 7 emakumezkoei eginak izan dira. «Beraz, oso balantze baikorra egiten dugu, herrian urtetan emakumeak diskriminatu gaituen lantegian emakumeak kontratatu dituztelako». Baina, argi adierazi nahi dute, «hutsuneak daudela, kontratu erreleboetan, hain zuzen ere». Diotenez, orain arte zazpi kontratu errelebo egin dira eta horietatik bi baino ez dira izan emakumeenak. «Espero dugu urtea amaitzerako emakume gehiagori […]

Dastatze eta elkartze afariak etzi hasiko dituzte »

Etzi hasi eta azaroaren 25 arte dastatze eta elkartze afarien zortzigarren edizioa egingo dute Hondarribiko bederatzi jatetxetan. Hondarribiko Ostalari Elkarteak adierazi duenaren arabera, nobedade bat gehitu dute aurtengo ediziorako, eta 30 urte beherako herritarrentzako, 30 euroko bi afari egingo dituzte, azaroaren 16an eta 23an, Alameda eta Abarka jatetxetan. Gainera, Sebastian, Sugarri, Laia, Batzoki, Enbata, Jaizkibel Hotela, eta Arroka Berri jatetxek parte hartuko dute aurtengo programan. Bederatzi jatetxe Sebastian jatetxea izango da lehenengo urtez ekimenean, eta Sugarri eta Sebastian berak irekiko dute edizioa ostegunean eta ostiralean. Azaroaren 10ean eta 11n, Abarka eta Laian egingo dituzte hurrengo bi afariak eta hirugarren astean, hiru afari egingo dituzte Batzoki, Enbata eta Jaizkibel Hotelean. Jardunaldia Arroka Berri eta Alameda jatetxek itxiko dute laugarren astean. Jatetxeek prezio berezia eskainiko dute, 50 eurotan afaria hain zuzen ere.

Mobi Bike Egunean, elkartasun pedalkadak »

Goizean goizetik txirrindulariak izan dira nagusi Aritzbatalde inguruan; hirugarren aldiz ari dira ospatzen Mobi Bike Eguna, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak antolatuta. Ehundaka haur eta helduk hartu dute parte bertako ekintzetan, eta pedalkata pedalkata euren elkartasuna erakutsi dute; goizean goiz, BTT irteera egin dute dozenaka txirrindulariek inguruko mendietan, eta ondoren, Triatloi txikia egin dute haur eta gaztetxoek; aurten aurreko urteetan baino arrakasta gehiago izan du triatloiak, 300 lagunek hartu baitute parte bertan; Aritzbatalde kiroldegian eta inguruan igerian, korrika eta bizikletan ibili dira horiek. Beste behin ere kirolak eta elkartasunak bat egin dute Mobi Bike Egunean; triatloiaren ondoren, ehundaka herritar kalera irten dira, eta bizikleta gainean herri martxa egin dute kaleetan zehar; Porrotx pailazoa ere batu da ekimenera. Arratsaldean Pirritx eta Porrotx pailazoek emanaldia eskainiko dute, kiroldegian.