Txakurrak lotu barik ezin direla ibili gogorarazi die Udalak herritarrei »

Txakurrekin sortutako arazoak tarteko, hainbat kexak egon dira. Hori dela eta, txakurren inguruan indarrean dagoen ordenantza gogorarazi die herritarrei Udalak kalean jarritako oharren bidez.

EAJren ustez, «onartezina» da EAk Udaleko aholkularien lana zalantzan ipintzea »

Bermeoko portuan amarratuta jarraitzen duen Aita Guria baleontziak polemika sortzen jarraitzen du. Izan be, Bermeoko Udaleko Gobernu Taldeak Eusko Alkartasunak (EA) asteon baleontziaren gainean egindako deklarazioen gaineko «harridura» agertu du. Hor…

Itsas korridorea aztertzeko eskatu du Legebiltzarrak »

Aralarreko, EAJko, Ezker Batuko, PSE-EEko eta PPko talde parlamentarioek Oceanak eta Biologoen Elkargo Ofizialak proposatutako Donostia eta Miarritze arteko itsas korridorea aurten aztertzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Ingurumen, Landagune et…

Sute txiki bat izan da San Juan kaleko atari baten »

Gaur 09:00ak aldera, sute txiki bat izan da San Juan Kaleko etxebizitza bloke bateko atarian. Bizilagunek ohartuta, suhiltzaleek bertaratu behar izan dute, baina ez da arazo larririk izan.
Jakinarazi duenez, “umeak eroateko gurpildun ahulki bi er…

Indarkeria hizpide hezkuntza eta heziketa jardunaldietan »

La Serrada elkarteak antolatu eta Tolosako Altzoan elkartea bideratzen ari den Hezkuntza eta Heziketaren inguruko Jardunaldien bigarren saioa izango da bihar haur liburutegian, 17:30ean hasita. Maite Sanchez Pinuagaren Indarkeriaren jatorria eta preben…

Hamalau etxebizitza eraiki nahi dituzte Madalengo eta Metxikako auzoetan »

Bizkaiko Foru Aldundiak Madalen eta Metxika auzoetako hirigintza plan berezia onartu ostean, Iñaki Madriaga Errigoitiko alkateak “hamalau etxebizitza” eraikiko dituztela jakinarazi du. Metxika auzoan, hamaika etxebizitza eraiki nahi dituzt…

Eleizalde auzoko elizaren dorretxea egokitzeko lanak hasi dituzte »

Errigoitiko Udalak, Eleizalde auzoan dagoen Santa María de Idoibaltzaga elizaren dorretxea egokitzeko lanak hasi ditu. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak jakinarazi duenez, “dorretxea egoera txarrean zegoen eta ezinbestekoa izan da egokitzape…

Txakurrak solte eroatea eta horreen gorotzak ez batzea zigortuko dute aurrerantzean »

Txakurrak kaletik solte daramatzaten horreei eta haren gorotzak batzen ez dituztenei isunak ipintzen hasiko da Bermeoko Udaltzaingoa. Herrian dagoen arazoa «gero eta larriagoa» dela azaldu du Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Hortaz, irtenbide bat emon asmoz Udala zenbait elkartegaz batu da kanpaina barri bat martxan ipintzeko. Haitz Nagusijegaz, Itsuki Irratiagaz, Berton txiki-erdi enpresen elkarteagaz eta Azokako Saltzaileen elkarteagaz batera ipini du martxan Udalak kanpaina barria. Izan be, alkateak azaldu legez, «areagotu egin dira txakurren gorotzak direla eta kexaz datozen herritarrak». Arazoa, gainera, herri osoan dagoela diote ez bakarrik Alde Zaharrean. Herritarrak kontzientziatu Kanpaina horren helburu nagusia herritarrak kontzientzia dela azaldu dute, «herri atseginagoa eta garbiagoa izan dezagun». Hainbat dira txakurrak dituzten herritarrak, eta horiek zenbait konpromiso dituztela gogorarazten dute. «Txakurren jabeen gehiengoa eredugarria bada be, beste batzuek hareen jarreragaz kalte handia eragiten die gainontzekoei». Horregatik, txakurra dutenei zera eskatu gura die kanpaina horren bitartez. Batetik, txakurrak beti lotuta eroatea, eta bestetik, harek egiten dituzten gorotzak batzea.Bi gauza horiek araututa daudela jakinarazi dute eta aurrerantzean indarrean dagoen araudi hori modu zorrotzean betearaziko dutela esan du Legarretak. Horretarako, Udaltzaingoak erronda bereziak egingo ditu herriko kaleetatik eta araudia betetzen ez duten horreei isunak ipiniko dizkie. Txakurrak solte eroatea arau-hauste larria da, hortaz, 300,51 euro […]

Morkaikora igoko dira gaztetxoak lehen irteeran »

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako gaztetxoen lehenengo mendi irteera egongo da domekan. Morkaiko mendia igoko dute ume eta gaztetxoek. Elgoibartik ordubete eta hamabost minutura dago Morkaiko mendiaren tontorra, 533 metrora. Alderik ezagunena, …

Herri batzarra deitu du ezker abertzaleak »

Kalare Deuna kofradiako areto nagusian herri batzarra egingo dute eguenean 19:30ean, ezker abertzaleak deituta. Sortu alderdiaren aurkezpenaren ondotik herrian egin beharrekoak azalduko dituzte bertan.