Eskola garaia gogoratuko dute igandean Gabirian bideo emanaldian »

Datorren igandean, otsailaren 20an,  Eskola garaia gogoratuz lelopean bideo emanaldia izango da Etxeberri kultur etxean arratsaldeko seietan. Eskolakoek jakitera eman dutenez, 1989-1990 ikasturtean grabatutako irudiak ikusi ahal izango dira bertan.

Makilari aldizkaria prestatzeko bilera egingo dute otsailaren 17an Gabirian »

Ostegunean, otsailaren 17an, Makilari herri aldizkaria prestatzeko bilera egingo dute arratsaldeko zazpietan udaletxean. Hurrengo aldizkarian atera beharreko lanak bertan entregatu beharko dituzte herritarrek.

Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute otsailaren 16an ‘Bixi-Bixi’ saioan »

Bihar, otsailaren 16an,  Bixi-Bixi irratsaioan Segurako Laiotz herri eskolako hainbat ikaslek parte hartuko dute, Mirentxu Cornadoren ardurapean. Ingeleseko barnetegi batean egon dira 6. mailako ikasle horiek eta bertako gora-beherak, inpresioak et…

Bihar odola aterako dute Idiazabalgo Jubilatuen Elkartean »

Odol Emaleen Elkarteak jakitera eman duenez, bihar (otsailak 16) odola aterako dute Jubilatuen Elkartean 18:00etatik 20:30era eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

AEK-k ‘Euskalaketa’ lehia jarri du abian eta parte hartzeko deia egin die goierritarrei »

Korrika 17 girotzeko helburuarekin Euskalaketa, euskarazko bakarrizketa lehiaketa jarri dute abian AEK-k eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak eta Goierriko AEK-k bertan parte hartzera animatu nahi ditu goierritarrak. Nekane Munduate Goierri beheko Korrika arduradunak esan duenez, lehiaketaren funtsa euskalakaririk onena aukeratzea da. Txapelketa Euskal Herri osoan jokatuko dute martxoan zehar eta herrialdekako kanporaketak ere egingo dituzte. Finala berriz, apirilaren 17an izango da Donostian, Korrika bukaerako festan. Lehiaketa horretan edonork parte hartu ahal izango du, baina kanporaketa bakoitzean, 6-7 parte-hartzaile onartuko dituzte eta horrek herrialderen batean kanporaketa bat baino gehiago egitea ekar lezake. Kanporaketa bakoitzean lehiakideek bi lan burutu beharko dituzte: lehendabizi bakoitzak aurretik prestatutako gai libreko bakarrizketa egin beharko du. Lan horrek gehienez zortzi minutuko iraupena izango du. Ondoren guztientzako berdina izango den gai bat garatu beharko du bakoitzak, euskalakari hitza eta bost minutu izango ditu, gehienez, bigarren lan hori aurkezteko. Munduatek jakitera eman duenez, norberak aukeratu ahal izango du antzezpena edo bakarrizketa egiteko erabiliko duen formatoa. Bakarrizketarik onena zein izango den erabakitzeko, Antzerkizale Elkarteak izendatuko ditu kanporaketetarako epaimahai kideak. Dena den, pubikoak ere bozkatzeko aukera izango du, saioetan bertan. Sariei dagokionean, lehiaketaren irabazleak bi pertsonarentzako Kariberako bidaia eskuratuko du eta bigarren egiten duenak berriz, bi pertsonarentzako astebukaerako egonaldiak hainbat landetxetan. […]

Haurrak euskaraz erregistratzeko arazoekin jarraitzen dute »

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, eskualdeko herri guztietan haurrak euskaraz erregistratzeko aukera izan dadin lanean ari da. Ahalegin horren zenbait erantzun jaso dituzte eta horien berri eman nahi dute. Era berean, gurasoek dituzten eskubideak ere aldarrikatu dituzte. Adunan, guraso batzuek beren borondatearen aurka, haurra gaztelaniaz erregistratu behar izan dutela adierazi dute. Eta beste guraso batzuek, eskaera egin dute alaba euskaraz erregistratzeko (apirilean jaioko da, ondo bidean), eta ez diote erantzunik eman.Bigarren eskaera egin dute, haurra jaiotzen denerako erregistroa euskaraz egiteko aukera egongo den itxaropenarekin, erantzunaren zain jarraitzen dute. Adunako Udala, Jaurlaritzarekin harremanetan jarri da ahalik eta lasterren haurrak euskaraz erregistratzeko aukera berma dezaten. Jaurlaritzaren erantzuna,  aurrena esperientzia pilotu bat Gipuzkoako sei herritan jarriko dutela izan da, bat, Ibarra izango da. Horren ondoren beste herrietara zabalkundea egingo lukete. Zizurkilen ere beste kasu batzuk daude: ama batek eskaera egin zuen haurra euskaraz erregistratzeko, eta ez du erantzunik jaso. Bigarren eskaera egin du. Eta beste guraso batzuek eskaera bideratu diote bake epaitegiari, haurra jaiotzen denerako erregistroa euskaraz egon dadin. Uemakoek, gogorarazi nahi dute, haurrak euskaraz erregistratzeko ez dagoela legezko mugarik. Bake epaitegietako eta erregistro zibiletako jarduna 1957ko lege batean dago oinarrituta, eta, 2005ean, lege horren 23. artikulua aldatu zen, haurrak euskaraz, katalanez eta galizieraz ere […]

Ezkiagako Asteburu Gaztea antolatu dute auzoko giroa berpizteko »

Beasaingo Ezkiaga auzoko hainbat bizilagunek gazteei zuzendutako ekintzak antolatu ditu asteburu honetarako. Helburua, auzoak garai batean zuen bizitasuna berreskuratzea da. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte kirola, kultura, gastronomia eta a…

Eskerrak, Legarreko Ama Birjinarengana hurbildu direnei »

Legarreko bizilagunek argitu dute aurten ez dutela meza antolatzea lortu, baina datorren urtean saiatuko direla

Kontratuak eteteko dosierra aurkeztu du Ramon Vizcainok »

Enplegua erregulatzeko espedientea «lehenbailehen» aurkezteko. Hori izan zen Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresako langileek zuzendaritzari egindako eskaera nagusia. Ostiralean jakinarazi zien zuzendaritzak langile guztiei kontratua eteteko baimena esk…

Zuzendaritza berria osatu dute Bareaken merkatari eta ostalariekin »

Bareak merkatari eta ostalari elkarteko kideek urteko batzarra egin dute eta zuzendaritza batzordeko kideak ere aukeratu dituzte. Zazpi kidek osatzen dute zuzendaritza eta horietatik hiru berriak dira aurten. Julki gozotegiko Iñaki Ibañez, Kux-Kux…