Igandean Zuhaitz eguna ospatuko dute Lakiolan »

Igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dute Legazpin. Hamazazpigarren urtea du ekimenak, eta aurten ere Lakiolan ospatuko dute, berrogeitamar zuhaitz landatuz. Urteroko moduan, Legazpiko ikastetxeetako ikasleak izango dira parte hartzaileen arten nagusi, baina norbanakoei eta lkarteei ere luzatu diete parte hartzeklo gonbitea. Aurten Pagoak, Urkiak, Altzak eta Haritz Amerikarrak landatuko dituzte, 50 osotara. 10:00etan Lakiolako aterpean bilduko dira eta handik, Deskargarako bidean eta gas tuboak sartzeko altxatu zuten hegalean jada egindako zuloetara joko dute, zuhaitzak horietan landatzeko. Zehazkiago, 25 pago, 15 haritz amerikar, 5 urki eta 5 Altza jarriko dituzte, pasatako urteetan jarritako hamarnaka arbolei batuko zaizkienak. Lanak amaitutakoan, parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute, txorixoarekin eta saldarekin.

Jaizkibeldik Elordira ura eramango duten lanak hasi dituzte »

Txingudiko Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Adundiak gaur goizean hasi dituzte Jaizkibel-Elordi ur hornidura lanak. Lan hauei esker, gaur egun Endarako urtegiak eskaintzen duen hornikuntzari osagarri bezala arituko da Jaizkibelgo ura. Jaizkibelgo sei putzu berrietatik ateratako ura Elordiraino kanalizatuko da eta guztira 14,4 kilometro eroanbide izango dira. Lanak 16 hilabete eta erdian egingo dituzte eta guztira 8.110.000 euro kostatuko dute. Kopuru horren finantziazioa erdibana egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txingudiko Zerbitzuek, sinatutako hitzarmenaren bidez. Ekitaldian Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde bezala eta Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua izan dira. Bestetik, Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuen gerentea eta Felipe Alvarez, Garapen Iraunkorreko sailaren Plangintza, Proiektu eta Mantenimenduko zerbitzuburua izan dira. Aitor Kerejetak, azaldu duenez, “duela hamarkada batzuk arazoak izan ziren eskualdean eta lan hauekin, ur hornidura lehorte garaietan ere ziurtau nahi dugu”. Jose Antonio Santanok bestetik, instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu nahi izan du, “beste behin Irun eta Hondarribiak elkarrekin lan egingo dugu, eta etorkizunari begira prebisio lanetan murgildu gara”. Eta bukatzeko, Carlos Ormazabalek “lehorteen kontrako azpiegitura handia izango da, eta bailararako mesedegarri izango da”, gehitu du. Osagarri beharra Endararen edukiera eskualdea hornitzeko nahikoa bada ere, arazoak izan daitezke hilabete batzuen segidan euririk egiten ez badu. […]

Pediatren gabezia anbulatorioetan »

Sei lanpostu, eta bi pediatra jabedun. Busturialdeko errealitatea bat dator Euskal Autonomia Erkidegokoagaz. Euskal Herriko Pediatren Elkartearen esanetan, egoki dena baino %10-20 pediatra gutxiago daude gaur egun. Busturialdean pediatrentzako sei lanpostu daude, baina gaur egun lau baino ez dira eskualdean lanean ari diren pediatrak. Horietatik, gainera, bi baino ez dira plazaren jabe. Beste biak behin-behineko lanpostua ari dira betetzen. Sei lanpostu horietatik beste bi familia medikuek betetzen dituzte. Hiru pediatra lanpostu daude Gernika-Lumoko osasun zentroan. Gaur egun hiru horietan pediatrak ari dira lanean, «baina horitatik bakarra baino ez da plazaren jabe. Beste biak behin-behineko lanpostua ari dira betetzen», Gernika-Lumoko pediatra Txabi Txakartegik azaldu legez. Hori horrela dela azaldu eta behin-behineko plaza horiek hurrengo EPEan (Enplegu Publikorako Eskaintza) bete gura dituztela zehaztu du Osakidetzak. Kupoa, berez handiagoa Eskualdean plaza jabedun beste pediatra herri txikietakoa da. Bermeoko osasun zentroan, barriz, ez dago pediatrarik. «Bi plaza daude, eta bi horietan familia medikuak daude gaur egun». Mediku horiek, gainera, legez zehaztutakoa baino ume gehiago dituzte beraien kupoan. Hamar minutuko kontsulta egokitzat hartu eta pediatrako 800 umeko kupoa onartu zuten duela urte gutxi. Pediatra bakoitzaren kupoa 1.000 umera igo nahi duela jakinarazi du Osakidetzak duela gutxi, baina errealitatetik urrun dagoen proposamena da hori. Izan be, […]

Udalbatzak Zorrotzeko langileei kalte ordain «duinak» emateko eskatu du »

Atzoko Legazpiko Osoko Bilkuran Zorrotz enpresako langileen mozio bat onartu zuten. Mozio honetan, langileek euren egoeraren berri emateaz gain, enpresako jabeekin biltzeko eskatu zioten Udalari eta hauei langileei kalte ordain «duinak» emateko eskaria egin ziezaietela, udalbatzak aho batez onartu zuena. Zorrotz enpresako langileek adostutako testuan, kalte ordainen eskariaz gain, jabeei «proiektu berri baten alde egiten duten langileen esku behar dituzten baliabideak jar ditzatela» ere eskatzen diete. Udal ordezkariak atzo bildu ziren enpresako jabeekin, eta orain, langileekin bilduko dira berriro, bilera hartan hitz egindakoa azaltzeko. Mozioaren testuak enpresaren egoeraren berri ematen du. Langileen arabera, Zorrotz «likidazio prozesu batetan mugildu da, lau enplegu erregulazio txostenen atzetik». Martxoaren 31 eta apirilaren 15a bitartean 62 langile kaleratuko dituzte, «Fogasako kalte-saria jasota» eta dagokien langabezia prestakuntzarekin. Azken laguntza hau ordea, «gaizki bideratutako» lau Erregulazio Espedienteren ondoren, «batzuek dagoeneko agortuta» dutela jakinarazi dute. Diotenez, langile talde baten aldetik «proiektu berri baten alde apostu egiteko borondatea» dago, baina horretarako langabezia prestazioa eta kalte-ordaina kapitalizatzera eta jabeekin pabilioien alokairurako akordio batera iristera behartuta daude. Gora-beherak aspalditik Mozioak enpresaren ibilbidean historia apur bat ere egiten zuen. «1987an, Zorrotzek Fogasari instalakuntzak erosten dizkio. Gizarte Segurantzarekin zituen zorrak zirela-eta, erosketari aurre egin ezin ziotenez, Aldundiak bitartekari lanak egiten ditu, eraikinak erosiz […]

Negutegien inguruan sortutako arazoa, zarratuta »

Gizaburuagako Udalak negutegien inguruan sortutako aeazoa zarratutzat jo du. 2005etik ur isuriekin arazorik egon ez izana eta Artaza ingeniari taldearen txostena dira Udalaren bermeak.

80tik gora lagun, euskal dantzen ikastaroan »

Ostegunean hasiko da, 21:00etan, Mutrikuko frontoian eta maiatzaren 21ean izango da euskal  erromeria eguna. Arrakasta handia izan du aurten ere euskal dantza herrikoien ikastaro deialdiak. Izenak emateko zerrendak zabaldu zituztenerako, Gure Ametsa t…

Udala: “Informazio okerra eman du Etorlur enpresak industrialdeetan” »

Lezoko Udalak Etorlur enpresaren jokabidea salatu du, Itturrin eta 103 poligonoko enpresetako langileei “informazio okerra” eman dielako. Herenegun goizean Udalak hainbat dei jaso zituela azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Guztiek kezka berbera zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lanean ari diren Etorlur enpresako kide batzuk lantokietatik pasatu ziren goizean, “bost urtetan enpresa desjabetuko zutela esanez”. Enpresen datuak biltzen ari zirela esanez aurkeztu ziren lantokian, balorazioa egiteko. Datu horiekin, plataforma logistikoa egiteko desjabetzeak egiten hasiko zirela adierazi zieten, bost urteko epean. Lezoko Udalak informazio hori zuzena ez dela esan du eta Etorlurren jarrera eta horrek sortu duen “alarmismoa” salatu dituzte. “LZPan agertzen da bakarrik” Lezoko alkateak adierazi duenez, plataforma logistikoaren proiektua Lurraldeko Zatikako Planean (LZPn) bakarrik agertzen da. LZPa oraindik ez dute onartu. “Dakigunez, ez dute onartuko ez aurten ezta datorren urtean ere”, gaineratu du Salaberriak. Horregatik bertan lan egiten dutenei lasai egoteko eskatu die Udalak. Azaldu duenez, LZPak plataforma logistiko horren kokalekua zehazten du bakarrik, “ez ezaugarriak ezta nolakoa izango den”. Horren harira, Aldundia bideragarritasuna aztertzen ari dela esan du Salaberriak. Hala ere, foru erakundeak hartu duen bidea “arriskutsua” dela iritzi du Lezoko alkateak: “Kanpo kaira joango liratekeen tunelekin egin zutena errepikatzen ari dira. Lotsagarria da dirua oraindik onartuta ez dauden proiektuetan […]

Kamioi batek artaziarena egin eta auto ilada luzeak eragin ditu N-1 errepidean »

Gaur arratsaldeko 14:45ean, kamioi batek artaziarena egin du N-1 errepidean, Legorreta parean. Aldenik alde, errepide osoa hartu du, eta trafikoa eten egin behar izan dute Irungo norabidean. Berehala erretentzioak sortu dira eta 15 kilometroko auto ila…

Hirugarren ‘aukeren azoka’ egingo dute asteburuan Urretxuko Ederrenan »

Asteburu honetan Stock azoka egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hirugarren urtez, herritarrek ohiko produktuak prezio baxuagoetan erosi ahal izango dituzte aukeren azoka gisa izendatu duten gunean. Bi-Tartean, Urretxuko eta Zumarragako merkatarien elkarteak antolatzen du azoka, bi herriotako udalen laguntzaz. 20 dendek hartuko dute aurten parte. Argigintza eta oparietarako dendak, haurren, helduen eta taila handietako moda lantzen dutenak, mertzeriak, kirol dendak, liburu eta paper dendak, oinetakoak saltzen dituztenak edo optikak izango dira pilotalekua beteko duten postuak jarriko dituztenak. Komertzio gehienak bi herriotakoak dira, baina Ordiziatik, Legazpitik eta Eibartik ere etorriko dira saltzaileak, besteak beste. Azoka honen helburua, «bezeroak eta dendariak gertuago egotea»  da, Urola Garaiko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoko teknikari den Aitziber Santa Kruzek dioenez. «Dendariei pasatako denboraldietan saldu ez dituzten eta biltegian dituzten produktuak ateratzeko balio die, eta bezeroei produktu hauek prezio baxuagoetan erosteko». Dendak ezagutara emateko aukera ere badela dio Santa Kruzek eta hirugarren urtea izanik, azoka jada «egonkortuta» dagoen zita dela. «Dendariak gustura gelditzen dira saldutakoarekin eta behin etortzen denak errepikatu egin ohi du. Eurentzako lan bat da hau dana prestatu eta asteburuan pilotalekuan egotea, baina konpentsatu egiten die». Azoka larunbatean eta igandean egongo da zabalik. Zapatuan 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Igandean berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. […]

Wi-Fia ez jartzeagatik “zigortuak” izan direla salatu du Herri Eskolak »

“Zigortuak, Wi-Fia ez jartzeagatik”. Hala daudela esan du Lezo Herri Eskolako Kontseiluak. Izan ere, orain dela egun gutxi eraman ditu ikastetxetik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako 45 ordenagailuak.  Herri Eskolako Eskola Kontseiluaren arabera, iazko otsailaren 4an hartu zuten erabakiaren harira ordenagailu horiek eraman ditu berriz ere Hezkuntza Sailak. Horrela, orain dela urtebete inguru Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 egitasmoa martxan jarri zuenean, horren berri, “prentsaren bidez” izan zutela gogorarazi dute Herri Eskolako kideek. Plan horren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ordenagailu bana edukiko zuten, eta irakasleek, arbela digitalak. Horietan Internet erabiltzeko Wi-Fia erabiliko zutela erabaki zuen Hezkuntza Sailak. “Hezkuntza Saila, entzungor” Hamarkada honen hasieran, Premia izeneko egitasmoa martxan jarri zutenean, ikasgela guztiak kable bidez konektatuta daudela adierazi du Herri Eskolako Eskola Kontseiluak, alegia, “konexioa bermatuta” dagoela. “Europan Wi-Fiaren kontrako neurriak hartzen ari direnean, Hezkuntza Sailak entzungor egin die hainbat adituren txostenei eta, are larriago, Europako Legebiltzarrak 2008ko iraileko eta 2009ko apirileko ebazpenetan jasotako irizpideei ere muzin egin die”. Hartutako erabaki horietan, Europako Legebiltzarrak gobernuei eskatzen die haurrak eta nerabeak hari gabeko erradiazioetatik babes neurriak hartzeko. “Gaur egun, ez dago erabateko ziurtasunik teknologia mota horrek osasunarekiko izan ditzakeen ondorioez, ezta kaltegarria ez dela frogatzen duen ikerketarik […]