Galiziako suteak direla eta, euskal mendietan neurriak hartu beharra dagoela dio Eguzkik »

Galiziako, Portugalgo eta Asturiaseko basoek euskal mendiekin antzekotasun ugari dituztenez, azken suteek hartu duten larritasuna hemengo kezka ere badela azaldu du talde ekologistak. Iberiar penintsulan gertzen ari diren suteek ez dute jatorri naturala. Eguzkikoek hainbat arrazoi eman dituzte: muturreko baldintza atmosferikoak, klima aldaketa, mendien utzikeria landa eremuen despopulazioaren ondorioz, lurraren birkalifikazioak, baso politika temerarioak, prebentzioan […]

Oka ibaiertzeko paisaia ezagutzeko txangoa egingo dute zapatuan »

Oka ibaiertzeko paisaia ezagutzeko txangoa antolatu du Gernika-Lumoko Udalak zapaturako. Familian egiteko irteera izango dela azaldu du, eta parte hartu nahi dutenek 10:00etan udaletxeko plazan egon beharko dutela jakinarazi du. Azken urteotan Gernika-Lumoko Udala Oka ibaiertza eta bere inguruko guneak berreskuratzen ari dela gogorazi du; izan ere, «errekak bizi eta ur iturri oso garrantzitsuak dira […]

Urdaibaiko hariztirik zabalena sortzeko kanpaina bat hasi du Lurgaia Fundazioak »

Gure basoak gure etorkizuna izenburupean crowdfunding kanpaina ipini du martxan Lurgaia Fundazioak. Urdaibaiko Biosfera Erreserban egongo den hariztirik zabalena sortzea da aipatu kanpainaren helburua. Muxikako Undabason 31 hektarea erosiko dituzte; 108.000 euroko kostua dauka. Baina, momentuz aurten bete behar duten lehenengo ordainketa egiteko hasi dute crowdfunding kanpaina. 80. 000 eurokoa da lehenengo ordainketa, eta horietatik […]

Urriaren 23tik 29ra izango da XXXVIII. Natura Astea Zarautzen »

Urtero legez, Arkamurka natur elkarteak Natura Astea antolatu du. Aurtengoa 38.a izango da eta, ohi bezala, hitzaldiek eta perretxiko erakusketak osatuko dute urriaren 23tik 29ra arteko egitaraua. Hona hemen antolatu dituzten ekitaldiak: Urriak 23, astelehena 20:15. Hitzaldia: Liquenes: misteriosos testigos silenciosos del tiempo y del espacio… Hizlaria: Felix Maria Garaikoetxea biologoa. Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan […]

EH Bildu: “Intxaurrandietak eta Errazkinek kudeaketa zuzen eta gardena egin zuten” »

GHK-k Ainhoa Intxaurrandieta lezoarra eta Iñaki Errazkin auzitara eramango ditu, aurreko legealdian errauste planta geldiarazteagatik.

Errazkin eta Intxaurrandieta auzitara eramatea “larria” dela esan du Azpeitiko EH Bilduk »

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak atzoko batzarrean erabaki zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia auzitara eramatea, 2013an Zubietako errauste plantaren proiektua geldiarazteagatik. GHK-k atzo hartutako erabakia salatzeko, agerraldia egin dute gaur arratsaldean Azpeitiko EH Bilduko hainbat kidek. Han izan ziren, besteak beste, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Estitxu Elduaien eta Josu Labaka […]

Lezon Ondo Ai Gea taldeak “herrian ikusten ari garena” salatuko du »

Lezon Ondo Ai Gea taldeak jarraipena egin dio hondakinak jasotzeko bost edukiontzien sistemari. Euren iritzia berretsi dute, ondorioei begiratura.

Iñaki Errazkin Igurumen diputatu ohia auzitara eramango du GHK-k, erraustegiaren lanak gelditzeagatik »

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) gaur, astelehena, erabaki du Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohi azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakaria auzitara eramatea. Hain zuzen ere, salaketa horren bitartez, 2013an Zubietako erraustegiaren lanak gelditzeak “eragindako kalte ekonomikoa” beren gain har dezaten nahi dute GHKren gaur egungo buruek. Gaur goizean egin du batzarra GHK-k, eta han Jose […]

Energia jariatuz, aldatu »

Oarsoaldeko Energia Planaren barruan, sentikortze prozesuan murgilduta daude. Herritarren zalantza eta ekarpenak jaso nahi dituzte, plana zehazteko.

Edukiontziak era egokian erabiltzeko deia egin du Lezoko Udalak »

Edukiontziak hainbat herritarrek ez dituztela egoki erabiltzen adierazi du udalak. Errespetuz eta gizalegez jokatzeko eskatu die lezoarrei.