Hondakinak kudeatzeko sistema egokiena zein den aztertuko du Orioko Udalak »

Hondakinak kudeatzeko sistemen inguruko eztabaida «bolo-bolo» darabilte herritarrek ahotan. Hori hala, Oriorako sistema onena zein den erabaki behar dela azaldu du Beñat Solaberrieta alkateak, «birziklatzeari dagokionean herri eredugarria» izan dadin. Alkateak jakinarazi duenez, Orion hondakinen %28,13 birziklatzen da egun, Gipuzkoako bataz bestekoa baino lau puntu gutxiago. Ez dela nahikoa uste du Solaberrietak, eta «epe motzean» gehiago birziklatzea lortu behar dela adierazi: «Ingurumenari, gure osasunari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu». Herriko hondakinen inguruko datuak biltzeko, beraz, Garbitania enpresak ikerketa bat abiatu du herrian, eta ondorioak ekainean jakinaraziko dituztelakoan da Orioko Udala. «Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugun bost udalerrietan hondakinak nola kudea litezkeen aztertuko du, beti ere eredua aldatuko balitz». Hondakinen kudeaketaren gaia «mahai-gainean» jarri nahi du udalak, eta «bilketa sistemarik egokiena» zein den aztertuko dute aurrerantzean. Hala ere, Solaberrietak atez atekoaren helburuak bete nahi dituela nabarmendu du. «Atez ateko sistemarekin hondakinen %80 birziklatzen dute, eta guk kopuru horretara iritsi nahi dugu, baina hori lortzeko moduak eztabaidatu egingo ditugu», adierazi du alkateak. Hori hala, atez ateko sistema ezartzeko proposamena «eztabaitu ostean» aurkeztuko da plenoan. Zentzu horretan, Orioko Udala osatzen duten hiru alderdi—Bildu, EAJ eta Orain— hondakinen inguruan hitz egiteko «prest» direla jakinarazi du alkateak. «Helburuak ezarriko ditugu, eta ondoren eztabaidatuko dugu […]

LZParen erabakian herriari parte hartzen uzteko eskatu diote BFAri »

Gaur goizean Busturialdeko eta Lea-Artibaiko Bilduko ordezkariek LZParen inguruko prentsaurrekoa emon dute Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bertan, herriari parte hartzen utz diezaiola eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari, eta, era berean, eskualde bietako…

Orioko Udalak “atez atekoaren eztabaida mahai-gainean” jarriko du »

Hondakinak kudeatzeko sistema “bolo-bolo” dabilen gaia izanik, Beñat Solaberrieta Orioko alkateak adierazi du bilketa sistema “onena” bilatu behar duela Oriok, birziklatzearen gaiaren inguruan “eredugarri” izan dadin. Alkateak jakinarazi duenez, Orion %28,13 birziklatzen da egun. Datu horiek “nahikoa” ez direla uste du Solaberrietak, eta “epe motzean” birziklatze maila altuagoak lortu behar direla azpimarratu du: “Ingurumenari, gure osasunari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu”. Herriko hondakinen inguruko datuak biltzeko, beraz, Garbitania enpresak ikerketa bat abiatu du herrian, eta horren ondorioak ekainean izatea aurreikusten du Orioko Udalak. “Urola Kostako Udal Elkartea osatu dugun bost udalerrietan hondakinen kudeaketa nola ezarri ahal izango litzateken aztertuko du honek, beti ere eredu aldaketa egongo balitz”. Hondakinen kudeaketaren gaia “mahai-gainean” jarri nahi du udalak, birziklatzea “heziketa kontua” baiteritzo udalak. Solaberrietak adierazi duenez, “bilketa sistemarik egokiena” zein den aztertu behar dute. Hala ere, Solaberrietak atez atekoaren helburuak bete nahi dituela azpimarratu du. “Atez atekoko sistemarekin %80 birziklatzen dute, eta guk datu horretara iritsi nahi dugu, baina hori lortzeko moduak eztabaidatu egingo ditugu”, adierazi du alkateak. Hori hala, atez ateko sistema ezartzeko proposamena “eztabaida egon ondoren” pasako da. Zentzu horretan, Orioko Udala osatzen duten hiru alderdi—Bildu, EAJ eta Orain— hondakinen inguruan hitz egiteko “prest” direla jakinarazi du. “Helburu berdinak ezarriko ditugu, […]

Hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia, Trintxerpen »

Pasaiako Ezker Anitza-EBk hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia antolatu du hilaren 20rako (asteartea), 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Gipuzkoako errauste plantaren kontrako plataformako bi kidek emango dituzte azalpenak, Mikel Izagirrek et…

Surfrider Fundazioak itsasbazterrak zaintzeko mugiarazi nahi ditu herritarrak »

Hilaren 22etik 25era Surfrider Fundazioak hondartza garbiketak egingo ditu munduko hainbat herrialdetan, baita Euskal Herrian ere. Iaz  1.400 garbiketa ekintza egin zituzten, 50.000 lagun baino gehiagok. Donostian, hurrengo osteguna eta ostirala txiki…

GOIENA TB-Hiri hondakinen kudeaketa egokia orain eta hemen »

Hiri hondakinen gainean eztabaidatu dute politikariek jendearen aurrean. Bergarako Zabalotegi aretoa bete egin zen hiri hondakinen gainean eztabaidatzeko. Bertan izan ziren bost alderdi politikotako ordezkariak: Juan Carlos Alduntzin (Bildu), Maria Eug…

Lehenengo bisitariak hartu ditu Urdaibai Bird Centerrek »

Orain arte ikerlariek eta erakundeetako ordezkariek izan dute Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center bisitatzeko aukera, baina orain, horrelako zentro baten dinamika eta lan egiteko era ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei zabaldu dizkie ateak. Gaur bertan herriko ikasle talde bat eta Gernika-Lumoko nagusi talde bat joan dira zentroa bisitatzera. Haiekin batera,  Iosu Madariaga Ingurumen diputatua eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Josetxo Agirre Mauleon izan dira zentroan. Urte osoan egongo da zabalik zentroa, baina astegunetan bisita egin ahal izateko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Asteburu eta jaiegunetan, aldiz, aurretik deitu barik be sartu ahal izango da, 20 laguneko gehieneko taldea osatu arte, ezarritako ordutegietan. 2011ko udaberrian inauguratu zuten Urdaibai Bird Center, eta ikerketa bideratzeko oinarriak ezartzen joan da ordutik. Ondorengoak  dira Aranzadiko teknikariek zentroan egiten dituzten ikerketak: Stop over Ecology: Urdaibaiko estuarioak atsedenleku moduan duen garrantziaren nondik norakoak azaldu nahi dituzte, hainbat faktore kontuan izanik; hala nola, elikagaien ugaritasuna, meteorologia, habitataren ezaugarriak… Populazio dinamikak edo Urdaibaiko hegazti populazioen bilakaera; arlo horretan ikertzen ari dira espezieen kontserbazio egoera ezagutzeko, haien populazioen jaitsierak edo gorakadak detektatu ondoren. Eremu geografikoen arteko konektibitatea, alegia, hegaztiek euren migrazioetako ibilbideetan zeharkatzen dituzten eskualdeen artean egiten dituzten loturak. Global change. Ikerketa lerro horren helburua da aldaketa orokorrak hegaztien fenologiari, […]

Askoz gutxiago sortu, ahal duguna berrerabili eta beste guztia birziklatu »

Zumaian eta Gipuzkoan oro har hondakinekin dugun arazoa ez da berria. Azken asteotan, hilabeteotan eta urteotan asko hitz egin da hondakinen kudeaketaren inguruan, eta azken asteotan pil-pilean dagoen gaia da. Hori dela eta, Zumaiako Udal Gobernuak, he…

Atez ate: alkate ohien iritzia »

Atez atekoa martxan jarri nahi dutela iragarri dute Gipukoako 34 udalerrik. Tartean, Lezok eta Pasaiak.
Horren harira, gaur, Usurbil, Hernani, Antzuola eta Oiartzungo alkate ohiek euren iritzia jakinaraziko dute. Agerraldia egingo dute, 12:00etan Donos…

Astronomia izango da hizpide astelehenetik aurrera »

Urtero legez, Arkamurka Natur Elkarteak Astronomia Astea antolatu du, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Datorren astelehenetik ostirala bitartean, espazio zabalaren inguruko hainbat hitzaldi eskainiko dute gaian adituek, elkartearen egoitzan 20:15etik aurrera. Ekimenari hasiera ezinhobea emate aldera, Ander Souza izango da asteleheneko gonbidatua. Astronomia, ¿Y eso que es? hitzaldia eskainiko du Arkamurka taldeko kideak. Hala, unibertsoan zehar ibilaldia egingo du, «ulertzen ez dena ulertarazteko» asmoarekin. Zerua gauez behatzen hasi nahi duten herritarrei zuzenduta egongo da saioa, batik bat. Asteartean, berriz, Fisikan lizentzitu eta Ilatargi Astronomia taldeko Manu Arregik Armstrong ilargian? Espazioko lehiaren abentura hitzaldia emango du. Bertan, ilargira heltzeko estatubatuarren eta errusiarren artean sortu zen lehiaz ariko da Arregi eta, Armstrong eta Aldrinez gain, beste hamar gizonek ere ilargia zapaldu zutela gogoratuko du. Neutroniaren abiadura, Einsteinen porrota? hitzaldia eskainiko du asteazkenean Arkamurkako kide Iñigo Elorzak. Ginebran egindako esperimentu baten bidez ondorioztatu da neutronioaren abiadura argiarena baino azkarragoa dela, eta  horrek fisikan izan ditzakeen ondorioak azalduko ditu Elorzak. Energiaz ariko da, berriz, Iruñako Planetorioko astrofisikari Fernando Jauregi, Astronomia Astearen baitako azken aurreko saioan, ostegunean. Gizakiak erabiltzen dituen askotariko energien inguruan azalpenak emango ditu, horien jatorriaz eta beste hainbat kontuez. Azken saioan, ostiralean, hitzordu berezia izango dute herritarrek; izan ere, gaueko behaketa egiteko aukera izango […]