Kaleak garbitzeko bi makina berri izango ditu Bidasoak »

Espaloiak zarata txikiagorekin (%30 gutxiago zehazki) garbitzeko eta atmosferara CO2-rik ez bidaltzeko baliagarriak izango dira gailu elektriko berriak.

Herriko hainbat elkarte protestan aritu dira Arrain Azokaren inaugurazioan »

Bermeoko Arrain Azokaren inaugurazioa aprobetxatu dute beraien aldarrikapenak kalera ateratzeko. Alde batetik, portuan plastikoen lantegia egotearen aurkakoak izan dira Lameran; baita ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek antolatutako kontserbagileen hitzarmenaren aldeko protestak ere. Horiez gain, Sollubeko tunela egiteko proiektua martxan jartzea aldarrikatzen duten herritarrak batu dira Bermeo Tuna World Capitaleko gunearen aurrean; presoen amnistiaren alde […]

Arrantzaren iraunkortasunaren alde eginez hasi dute Arrain Azoka »

11:00etan zabaldu dituzte 24. Arrain azokako postuak, eta 13:00etan eman diote hasiera inaugurazio ekitaldi ofizialari, Bermeo Tuna World Capital proiektuari eskainitako karparen barruan, Xixili klubeko gimnasten ikuskizunarekin batera. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak, Bittor Agirre Arrain Azoka Elkarteko eta BTWCeko kideak eta […]

Energia kontsumoaren datuak ezagutzeko tailerra egingo dute »

Gipuzkoa Argitu egitasmoaren barruan, saioa egingo dute hilaren 31n; energia kontsumoa murriztea da tailerraren helburua.

Baratze parkeak bost urte bete ditu, uzta ona emanez »

Udaleko eta Kutxako Ekoguneko ordezkariek zein Baratze Parkearen erabiltzaileek bisita egin dute; martxa onean doala ziurtatu dute.

Birziklatze arduratsuaren kudeaketarako webgunea sortu du Gernika-Lumoko Udalak »

www.gernikalumonaturarekinbat.com webguneak hondakin kudeaketari buruzko informazioa eskuragarri jartzea, eta informazio garbia eta osoa ematea du helburu. Gernika-Lumoko Udaleko Ingurumenerako Sailak “herritarren hondakin kudeaketa arduratsua” sustatzeko webgune berria jarri du martxan. “Gernika-Lumo naturarekin bat” ekimenean sortutako webgunearen helburuak hiru direla jakinarazi du udalak. Ingurumenaren eta herritarren elkarbizitzaren gaineko kontzientziazioa lortzea da lehendabizikoa. Herritarrak udalerriko kudeaketa sailkatura […]

Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna, Urdaibai Bird Centerren »

Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen Urdaibai Bird Centerren Hegazti Migratzaileen Egunari lotutako ekintzak egiten ari dira. Domekan, esaterako, ate irekien eguna izan zuten. Hala, egun hori aprobetxatu zuten doako bisitak egiteko eta eranztunketa zientifikoaren saio bat egiteko. Ipar mendebaldetik iritsitako udaberriko ekaitzak egunaz gozatzea ahalbidetu zieten domekan  Bird Centerrera bertaratutakoei; izan ere, ekaitzak migrazioan zihoazen hegaztiak  […]

Erabilitako silo plastikoak jasoko dituzte hilaren 24an »

Hilaren 22 eta 23an utzi beharko da soberan dagoen plastikoa, Ergoienen, Gurutzen, Karrikan eta Ugaldetxon jarriko dituzten puntuetan.

Jaizkibel herriena eta herritarrena dela esan dute, ez militarrena »

Jaizkibel mendira martxa egin dute dozenaka herritarrek. Militarren eremuak herriena eta herritarrena izan behar duela aldarrikatu dute.

Jaizkibelgo eremu militarraren kontrako martxa babestu du Ahal Dugu-k »

Errenteriako eta Pasaiako Ahal Duguk bat egin du igandean Jaizkibelgo eremu militarraren kontra Oarsoaldeko 30 eragiletik gora deitu duten mendi martxarekin.