Haurrek erabakiko dute zer nolako aisia nahi duten »

Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin hiru saioko parte-hartzea prozesua antolatu dute, Oiartzungo haurrek zer nolako aisia nahi duten jakiteko.
Jolasen, dantza eta kantuen bidez, eskalatuz… herria nola ikusten duten adieraziko dute bost eta 12 urte ar…

Aiako Harria Parke Naturalean bisita gidatua, larunbatean »

Aiako Harria Parke Naturalean zehar bisita gidatu berezia antolatu dute larunbaterako: Aiako Harriko Altxori Historikoak: meatzaritza, basogintza eta abeltzaintza. Alvaro Aragon historia irakasleak gidatuko du, eta 10:00etan aterako da Arditurriko park…

Arrandegietan erabiltzeko tupperrak banatuko dituzte gaur eta ostiralean plazan »

“Ontziratu zaitez” kanpainaren barruan plastikozko tupperrak banatuko ditu Urola Kostako Mankomunitateak, arrandegietako paper eta plastikozko poltsak murrizteko. Banaketa bi egunetan egingo dute plazan: gaur, asteazkena, 16:30etik 19:30era, eta ostiral honetan, 09:00etatik 12:00etara.

ATEA elkarteak Amasako Oilasko Jokoa debekatzeko eskatu du »

Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkarteak, ATEAk, Amasa-Villabonako alkateari gutun bat bidali dio Amasako jaietako Oilasko Jokoa debekatzeko eskatuz. ATEAren ustez, jaietako ekitaldia “basakeria” bat da, eta ekintza “egoista …

AHTa propaganda hutsa egiteko erabiltzen ari direla salatu dute »

Krisi egoeran dirua xahutzeari uzteko eskatu du AHT Gelditu plataformak, ez delako gelditzeko berandu Elkarretaratzea egin zuten atzo, AHT Gelditu plataformak deituta, Kursaal aurrean. Eusko Jaurlaritzak antolatu dituen Abiadura Handiko Trena Gipuzkoan. Aukera eta Garapen ekonomikoa izeneko jardunaldien izaera propagandistikoa salatu nahi izan zuten bertaratutakoek. Antolatzaileen arabera, 40 bat lagun bildu ziren, 9:00etan deituta zegoen elkarretaratzera, eta hasiera batean Kursaalen sarrera inguruan jarri nahi bazuten ere, Ertzaintzak errepidearen beste aldean jartzeko esan zien. Bertan, Informazioa ala propaganda? AHT gelditu! leloa zeraman pankartari eutsi zioten, beste batzuk informazio orriak banatzen zituzten artean. «Hiritarrei burla egitea da» AHT Gelditu Elkarlaneko Mila Elortzak azaldu zuen, jardunaldiak AHTearekin xahututako diru guztia justifikatzeko propaganda kanpaina bat direla; «Patxi Lopezen gobernuaren agintaldiaren amaieran antolatu dituen jardunaldi hauekin, garraio sailak AHTaren eraikuntzara bideratu dituen gastu publiko itzelak zuritu nahi ditu», adierazi zuen. Gainera, egungo krisi garaian, horrelako gauzekin, gastuekin, aurrera jarraitzea, onartezina dela esan zuen; «hiritarrei burla egitea da», adierazi zuen; «berriro ere Europak mailegu bat eman du proiektuarekin jarraitzeko, eta guk esan nahi dugu ez dugula honen beharrik», esan zuen. Bukatzeko, egungo arazoei begira diezaioten eskatu zien politikariei; «gelditzeko ordua da, eta behingoz benetan ditugun arazoei begiratzen hasteko; behar handia baitago», eskatu zuen. Azkenik, AHT Gelditu […]

Gaur, asteartea, eta ostegunean jaso behar dira ‘Ontziratu zaitez’ kanpainako tuperrak »

Arraina tuperra erabiliz erosten duenari zozketa batean parte hartzeko txartela emango diote.
Ontziratu zaitez! kanpaina jarri dute abian  Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta 23 arrandegik –eskualdeko guz…

Zestoako auzoetan ere tupperrak banatuko dituzte »

Ontziratu zaitez kanpainaren baitan, arraindegietan eta harategietan erabiltzeko plastikozko ontziak edota tupperrak banatuko dituzte Zestoako auzoetan ere. Azaroaren 9an (ostirala), Aizarnan soziedadean banatuko dituzte 10:00etatik 11:30era bitartean …

AHTa gelditzeko eskatu dute Kursaal aurrean »

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Gipuzkoan AHTaren onuren inguruko jardunaldiak izango dira gaur eta bihar Kursaalen. Hainbat pertsona mobilizatu dira Kursaal aurrean “Informazioa ala propaganda? AHT Gelditu” lelopean, protesta egiteko. Elkarretaratzea, Kursaalen aurrean egin dute AHT Gelditu plataformak deituta. Hainbat ohiu entzun dira AHTea gelditzeko eskatzen zutenak, eta baita hura eraikitzea ahalbidetzen dutenen aurka ere. Jaurlaritzak AHTak Gipuzkoan izango dituen onura, aukera eta garapen ekonomikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Donostian. Mila Elortza plataformako kideak jardunaldien inguruan argi utzi du krisi garaian horrelako priektu batekin jarraitzea “burla” bat dela hiritarrentzat eta ez dagoela inongo beharrik aurrera jarraitzeko; “gainera, propaganda kanpaina besterik ez da”, gaineratu du. Bihar, azaroak 7,  Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduak, 11tan parodia bat egingo du Kursaal aurrean.

‘Ibaialde’ erakusketa irekiko dute asteartean, Zestoako udaletxean »

Zestoako udaletxeko pleno aretoan Ibaialde erakusketa egongo da ikusgai hurrengo asteartetik (azaraoren 6tik) aurrera; Ibaialde Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Hezkuntzako egitasmoa da, eta honen bidez Euskal Herriko kostaldearen ekosistema ezagutarazte…

Errenteriako Hondakinen Batzordea abian jarriko dute datorren asteartean »

Hondakinen Batzordea hilabete honetan bertan martxan jarriko duela jakinarazi du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak. Kontseilu horrek abian jarriko duen gaikako lehen batzordea izango da. Asteartean egingo dute lehenengo bilera, Merkatuzarren. 19:00etan hasiko du ibilbide berria Hondakinen Batzordeak, eta parte hartu nahi duen oro hurbiltzera gonbidatu dute kontseiluko kideek. Ingurumena lantzen duen kontseiluak, dagoeneko, hainbat saio antolatu ditu hiri hondakinen gainean eta adierazi duenez, “egindako bidea hutsean ez geratzeko”, egindako lanaren uzta jasoko du Hondakinen Batzorde berriak. Euren lanaren helburua, Errenteria-Oreretako hiri hondakin solidoen bilketa sistemak aztertu eta herriari onura handiena ekarriko dion eredua zein den ebaztea izango dela jakinarazi dute. Hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaidarako gunea izatea da batzordearen asmoa. Bertako emaitzak errenteriarrei zein udalari berari helaraziko dizkiete. Orain gutxi Gipuzkoan dauden hondakin bilketa ezberdinak aztertu zituzten: atez atekoa, bosgarren edukiontziarena eta mistoa (organikoa jasotzen da atez ate).   Esparru gehiago Ingurumen Aholku Kontseiluak gaikako beste batzorde batzuk eratu nahi ditu. Horrela, hiri hondakinenaz gain, energiarena, biodibertsitatearena, kutsadurarena, eta landa eremuarena eta elikadura garapenarena martxan jarri nahi ditu. Lan mahai horietan parte hartzeko deia egin du Ingurumen Kontseiluak. Izena emateko aitor[abildua]izadi21.net posta helbidera mezu bat bidali behar da, izena, abizenak, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia adieraziz. Telefonoz ere eman […]