Olioa birziklatuta bi urtetan 20 milioi litro ur kutsatzea ekidin du Bermeok »

Azken bi urteetan erabilitako 18.000 kilo landare-olio birziklatu ditu Bermeok. Hori dela eta, herrian 20 milioi litro ur kutsatzea saihestu dela adierazi dute Bermeoko Udaleko Ingurumen saileko arduradunek. Hondakina bioerregai bihurtzen denez, 11,4 tona CO2 atmosferara bidaltzea ekiditzen da. Horregatik, Ingurumen sailetik erabilitako olioa birziklatzen jarraitzea «garrantzitsua» dela adierazi dute eta hori herritarrei helarazi asmoz, kanpaina barri bat abiarazi dute. Herritarrek etxeko buzoietan jasoko dute egunetan Bermeoko Udalak bidalitako diptiko bat, izan be, 7.000 egin dituztela jakinarazi dute. Gainera, udal erakundeetan be eskuratu ahalko dira: Berh@z bulegoan, Gizarte eta Kultura Etxean eta Turismo Bulegoan. Birziklatzeko arrazoiak Hainbat dira erabilitako olioa birziklatzeko emoten dituzten arrazoiak. Horietako bat, litro bat oliok 1.000 litro kutsatzen dituela. Azaldutakoaren arabera, harritik behera botatzen den olioak kutsatzen du, batez be, ura. Gainera, hodiak trabatu egiten direla esan dute eta hondakin horiek arratoiek jaten dutela. Bestalde, Ingurumen sailetik nabarmendu legez, «herritar bakoitzak 20 litro olio inguru kontsumitzen ditu urtean eta horretatik %10-%20 bota egiten dira. Hortaz, agerian uzten da hondaki hori gaika batu beharra dagoela». Ur-araztegiak tratatzeko kostuak be handiagoak direla azaltzen dute erabibilitako olioaren ondorioz. Era berean, olioa birziklatzean biodiesela lortzen dela adierazi dute eta energia barriztatzaile hori ez dela inoiz agortzen gogorarazten die herritarrei diptikoen […]

Sukalde ekologikoak sortzeko tailerra Lege Zaharren enparantzan »

Hirugarren Adina Hirugarren Mundua Elkarteak eguzki energia erabiltzen duten sukaldeak eraikitzeko tailerra jarri du abian gaur goizean, 14:00ak bitartean, Lege Zaharren enparantzan. Horretarako energia aurrezten duten hainbat sukalde eredu jarri ditu…

Intxaurrandieta: «Itxasok ez du udal bat bera ere ordezkatzen» »

Denis Itxaso: «Atez atekoaren kontrako 60.000 sinadurak dira gehiengo berriaren bermerik handiena» Aginte aldaketa izan da San Marko Mankomunitatean, Denis Itxasok (PSE-EE) Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) ordezkatu baitu presidentetzan. Itxasok errauste planta babesten duten beste alderdien botoei esker hartu du kargua, EAJri eta PPri esker. Intxaurrandieta kritiko agertu da herenegungo bileraren ondoren, eta honakoa esan du: «Itxasok ez du udal bat ere ordezkatzen. Mankomunitateko hamar udalerrietatik bederatzitan Bildu dago agintean, eta hamargarrenean, EAJ (Urnietan). Zein zentzu du horrek?», gaineratu du. Bilera horren aurretik atez atekoa arbuiatu zuen Itxasok, baina Intxaurrandietak gogorarazi du hondakinak nola bildu erabakitzeko ardura udalena dela, eta ez Mankomunitatearena. Era berean, errauste plantaren gaineko erabakiak ere ezin direla San Markotik hartu azaldu du. Kargu hartzea, irainen artean Denis Itxasok erraustearen kontrako taldeen iranen artean hartu zuen kargua herenegun. «Liskarrik sortzen ez duen gehiengo bat ordezkatzen dut. Atez atekoaren eta zabortegiaren eredu zaharkituaren kontrako 60.000 sinadurak dira gehiengo horren bermerik handiena», esan zuen. Atez atekoa ere kritikatu zuen beste behin: «Ezin duzue egin Mankomunitatearen eta batzar nagusien borondatearen kontra». Bilera irekia izan zen eta Gipuzkoako Erraustearen Aurkako Plataformako Koordinakundeko ordezkaritza bat bertan izan zen. Azpiegitura hori «dirua xahutzea» dela adierazi zuen. EAJk bestalde, «orain arte Bilduk Mankomunitatetik kobratu dituen soldata […]

Ekologistek diote onartezina dela gutxiago birziklatzea »

Ingurumen Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenaren harira, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkik onartezintzat jo dute birziklatzearen kopurua jaitsi izana, eta alderdi politikoak eta administrazioak egin dituzte horren erantzule. Izadi 21 enpresak egindako txosten horretan zehazten denez, azken hiru urtean gutxiago birziklatzen da Errenteria-Oreretan; zehazki, 6,5 puntu egin baitu behera. Gizartean hondakinen kudeaketaren eztabaida aspalditik dagoela iritzi diote ekologistek, eta horren arabera, kontzientziazioa handitu beharko litzatekeela eta birziklatzea areagotu. Haatik, “guztiz kontrakoa” gertatu dela esan du, eta jarrera horrek, gainera, zerbitzuaren gastuan eragiten duela, “alegia, gure poltsikoetan”. Urte horietan guztietan egungo politika “suizida” kentzeko eskatzen aritu direla azaldu dute. Politika horrek “hondakin kopuru izugarriak” sortzen dituela adierazi dute. Era berean, hondakinen kudeaketa politika jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatu dutela esan dute. “Horren aurrean behartuta gaude alderdi politikoen eta administrazioen arduragabeko jarrera salatzera”. Horri lotuta, hainbat galdera bota dituzte bi taldeek: “Zergatik azken urteotan ez da ezer egin birziklatze kopurua jaistea saihesteko? Zergatik ezkutatu zaie herritarrei joera negatibo hori? Zergatik alderdi politiko batzuentzat garrantzitsuago da gatazka artifizialak elikatzea hondakinak kudeatzeko alternatiben artean?”. “Erraustearen mesederako” Datu horiek, hondakinak kudeatzeko sistema gisa erraustea defendatzen dutenen mesederako direla iritzi diote Errenteria-Orereta Bizirik-ek zein Eguzkik: “Argi dago euren apustua ekonomikoki errentagarri izateko hondakin kopuru handiagoa eta birziklatze […]

Ainhoa Intxaurrandieta: “Itxasok ez du udal bat ere ordezkatzen” »

Aldaketa izan zen atzo San Marko Mankomunitateko zuzendaritzan. PSE-EEk eta EAJK egindako akordioari esker, eta PPren babesarekin, Ainhoa Intxaurrandieta (Bildu) presidenteari kargua kendu, eta haren ordez Denis Itxaso jarri da agintean. Intxaurrandiet…

77 sail alokatuko ditu Markina-Xemeingo Udalak ortu ekologikoetarako »

70 metro karratuko 77 sail jarriko ditu herritarren eskura Markina-Xemeingo Udalak. Barroeta dorrea eta futbol zelaiaren artean dauden 9.000 metro karratuetan ortu ekologikoak egiteko proposamena egin du herriko ingurumen batzordeak, eta datorren udaba…

Ikaztegietako lursail batean animaliek bizi duten egoera salatu dute »

Animalien aldeko alderdiak (PACMA) Gipuzkoako Ingurumenaren Fiskaltzaren aurrean salaketa jarri du Ikaztegietako lursail batean zenbait animaliek bizi duten egoeragatik. Salaketaren arabera, poney bat, behor bat, txerri bat eta asto bat egoera “t…

Mugikortasun astearen barruan, bigarren eskuko azoka egin dute Villabonan »

Mugikortasun astea bihar amaituko da bizikleta itzuli batekin. Gaur, Villabonan elkartu dira ekimen berri bat egiteko, hau da, bigarren eskuko azoka. Eskualdean bildutako materiala jarri dute Berdura plazan salgai. Bizikletak, patinak, jostailuak&…

Zizurkildarrek Asteasu erreka garbitu dute auzolanean »

Zizurkilgo Zero Zabor taldeak herritarrei auzolanerako deialdia egin zien aste honetan, Asteasu erreka garbitzeko. Gaur goizean dozena bat lagun elkartu eta lanean hasi dira, ibaira jaitsita. Bildutako hondakinak agerian utzi dituzte, herritarren…

Agenda 21-aren inguruko erakusketa ikusgai izan da eguerdian »

Zarauzko Udala aintzindaria izan zen Agenda 21 martxan jartzen. Hamar urte igaro dira ordutik eta urte guzti horietan Zarauzko milaka haur eta gaztetxok landu dute iraunkortasuna sustatzea helburu duen programa. “Ikasturte bakoitzean jasangarrit…