Ingurune naturalak batuko ditu Txinbadiak »

Txingudiko padurak eta “Corniche Basque” batuko dituen proiektua aurkeztu dute gaur goizean Plaiaundiko parke ekologikoan. Txinbadia erabilera publikoko eta kontserbazioko ingurune naturalen herrialde mugakideen arteko sarea da, eta Txingudiko padurak eta “Corniche Basque” batzen dituen proiektua garatu dute. Jarraian, Plaiaundiko parkera bisita gidatua egin dute. Herrialde mugakideen arteko ingurune naturalak babesteko, herrialdeen arteko lankidetza azpimarratu dute. Txingudiko padurak eta “Corniche Basque” batzen dituen proiektua garatzeko 2,7 milioi euro jarri dituzte eta hiru urtetan bukatu nahi dute. Txinbadia Txingudiko eta Lapurdiko kostaldeko eremu naturalak batzeko eta babesteko akordioa 2011ko uztailean sinatu zuten dute Eusko Jaurlaritzak eta CPIE Euskal Kostaldeak. Akordio horren arabera, 4,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute bi erakundeek mugaren bi aldeetan. Hala, Irunen, Txingudi-Nekoetxean egingo dituzte inbertsioak, eta Hendaian, berriz, Larretxean, Nekatoenean eta Asporotstxipin.

200.000 euro bideratuko ditu BFAk Urdaibai Bird Centerren jardueretarako »

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak 200.000 euro bideratuko ditu Urdaibai Bird Center zentroan ingurumen arloko hezkuntza jarduerak egiteko; izan be, Ingurumen sailaren ustez, «estrategikoa» da ingurumen arloko hezkuntza programak ezartzea Urdai…

LPPren egoeraren analisia egingo dute hiru eskualdetako alkateek »

Oarsoaldea, Donostialdea eta Behe Bidasoko alkateak Errenteria-Oreretan bilduko dira bihar LPP Lurralde Plan Partzialaren egoeraren analisia egiteko. Duela urtebete amaitu zen plan horri alegazioak aurkezteko epea, eta hainbat udalek aurkeztu bazituzte…

Gutuna: “Sinatu gabeko eskuorria” »

“Postontzia ireki eta hara! Gutun anonimo bat! Kanpoaldean Atez ate ez!, Zikinkeriarik Ez, Tolosa Txukun! eta Birziklapena Bai! moduko mezuak datoz idatzita. Barruan, berriz, atez ateko sistemaren aurkako firma bilketa helburu duen ekimena azaltzen du, eta beherago nire izena, abizenak, NAN-a, eta sinadura idazteko tartea. Ez hori bakarrik, eskuorria postaz zigilurik gabeko gutun bezala auskalo nora bidaltzeko eskatzen dute. Asaldaturik nago! Nork bidali du hau! Sinatu gabeko eskuorria da, helbiderik gabekoa. Bidaliko al zenizkioke zure datu pertsonalak eskuorrian azaldutakoarekin ados egonda ere ezezagun bati? Norberarenak diren datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak babesten al gaitu honen aurrean? Eskuorrian datuak sinadura bilketarako baino ez direla erabiliko esaten da. Firmatu gabeko dokumentuak dioenaz fidatuko al naiz? Herri-ekimen lelegilea arautzen duen martxoaren 26ko 3/1984 Lege Organikoa betetzen al du ekimen honek? Orain arte ezagututako firma bilketa serioek notario baten presentzia eskatu dute, eta noski, firmatu nahi izanez gero, pertsonak hara bertaratu behar du. Bestela lortutako sinadura guztiak ondoren notario bati egiaztatzeko erakutsi. Baina ze asmo dago atzean? Eskuorrian bertan azaldutako zenbait gauza komentatu nahi nituzke. Hasteko, atez atekoa inposaketa dela dio, %24-a birziklatzetik %80-ra pasatzea denon aurkako neurria balitz bezala, errauste planta erabat demokratikoa da noski, kontutan hartuta alderdi guztiak presente egon […]

Kale-argi sistema berritzailea kokatu dute Zaldibiako 13 farolatan »

Luix Argiztapen Adimenduna enpresa donostiarrak garatutako kale-argiteria sistema jarri du Zaldibiako Udalak herriko 13 farolatan. Led teknologia du, argi kutsadurarik ez du sortzen, eta %65eko energia aurrezpena damar, enpresaren eta udalaren arabera. Lardizabal eskolaren aurrean eta aldameneko aparkalekuan ipini dituzte farola bereziak. «Energia aurreztu, mantenu-lanen kostua murriztu eta ingurumena errespetatzen» direla azaldu du udalak teknologia berriko kale-argi sistemarekin. Horrez gain, «Gipuzkoan fabrikatutako produktuei bultzada» eman dakieke, neurri berean. Itxura batera, farolari begiratuta ez zaio aparteko aldaketarik nabaritzen, egiten duten argia zurizta izateaz aparte. «Argi zuria igortzen dute, eta hala koloreen eta formen erreprodukzio hobea lortzen da, objektuak hobeto bereizteko modua emanez eta argiztapen kalitatea hobetuz». Berrikuntza arlo teknologikoan dakarte. Mugimendu-sentsorea du farola bakoitzak —Zaldibian etorkizunean jartzeko aukera utzi dute—; inor gerturatzen bada, izan oinezkoa edo izan ibilgailua, potentzia handitu eta argikuntza gehitzen dute, automatikoki. Gero atzera jaisten du, mugimendurik sumatu ezean. Gauean ordu askotan argia alferrik ematea eragozten da horrela, baina behar denean ziurtatuta. Argiaren intentsitatea erregulatzeko sistema bat dute farolek. Zaldibian jarri dituzten farolek oraingoz gaueko ordu jakin batetik aurrera apaltzen dute. Energia aurrezpena Zaldibiakoa ez da Goierrin gauean kale-argien intentsitatea jaitsarazten den kasu bakarra. Udaleko iturriek adierazi dutenez, gauetan potentzia makalduta bakarrik, %65 aurrezten da energia kontsumoa, lehenagotik […]

Biotopoa: behin betiko pausoa »

2009an Zumaia eta Deba arteko  kostaldea biotopo izendatu zutenetik, urtean 40.000  bisitaritik gora gerturatzen da gune natural horrek eskaintzen duen aberastasuna bertatik bertara ezagutzera. Hori arautu eta bisitariei azpiegitura aproposak eskaintze aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Flysch biotopoa gidaliburua kaleratu berri du, informazio zientifikoaz gain, biotopoaren inguruko informazio praktikoa modu dibulgatiboan eskaintzeko. Liburuaren bitartez, higadura sahiestearekin batera, bisiten eragina gutxitu eta bisitaria interes gune nagusietara bideratu nahi da.  «Paisaiak bere horretan txunditu egiten du turista. Orain mezuak liluratu behar du. Bertako bioaniztasuna beste lekutan ez dela  aurkitzen jakinarazi behar da», nabarmendu zuen Asier Hilario geologoak, eta biotopoko zuzendari zientifikoak. Hain zuzen, Hilariok osatu du liburua, 12 zientzialariren eta beste hainbat arlotako profesionalen laguntzarekin. Atzo aurkeztu zuten Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan, eta Berrikuntza Landa Garapena eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguen, Zumaiako La Caixa bulegoko zuzendariorde Agirregomezkorta, Zumaiako alkate eta Geoparkeko zulehendakari Iñaki Agirrezabalaga, Debako alkateorde Maider Zubikarai eta Hilariok berak hartu zuten parte ekitaldian . Tolosarrak jakinarazi zuenez, biotopoan «behin betiko pausoa» eman da gidaliburu horrekin. «Flysch-ak ohiartzun handia izan du azken urteotan, arlo zientifikoan, gehienbat, nazioartean erreferente bihurtzeraino. Azken bi urtetan hainbat pauso eman dira geoparkea ezagutarazteko eta gidaliburu hau da behin betiko pausoa». Zentzu guztietan gozatu Biotopoa «zentzu guztietan […]

Eskoletan energia alferrik ez galtzeko neurriak hartuko dituzte udan »

213.000 euroko inbertsioa egingo du udalak; hamalau eraikinetan egingo dituzte lanak Behar dugun energia ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eginez lortzeko oraindik ere bide luzea dugu aurretik. Pixkanaka, ordea, ari dira pausoak ematen eta horien guztien berri ematen ari dira egunotan, Energiaren Astearen baitan antolatzen ari diren ekimenetan. Dena den, herritarrak sentsibilizatzeko ekintzez gain, udalak erakin publikoetako energia alferrik ez galtzeko neurriak ezarriko ditu ondorengo hilabeteetan. Udan 14 ikastetxeetan energia aurrezten lagunduko duten lanak (bonbilak eta leiho berriak jarri, eraikina isolatu…) egingo ditu udalak. Mendiola, Herrera, Biteri, Amassorrain, Ikasbide, Loiola, Martutene, Amara Berri, Ibai, Larratxo, Ategorrieta, Jakintza eta Aitor dira aukeratutako eraikinak eta, guztira, 213.000 euroko inbertsioa egingo dute. Ez da, ordea, iraunkortasunaren alde hirian hartzen den lehenengo neurria. Zuhaiztin, esaterako, hiriko kiroldegi gehientsuenetan bezala, ura eguzki energiaz berotzen dute. Suhiltzaile parkeko berotasuna, berriz, geotermia bidez –lurretik jasotako berotasuna– lortzen dute. Bi adibide horiek ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte gaur arratsalderako eta bihar goizerako. Bisitaldietan parte hartzeko Energiarenegunak.com web atarian edo 943-483390 telefonoan eman behar izen. Gaur gauean, gainera, 22:30ean, San Telmo museoko aurrealdea energia berriztagarriz sortutako energiarekin argituko dute. Gazteizen, udaletxeko aurrealdea eta, Bilbon, Arriaga antzokia argituko dute. Energiaren udal bulegoa Jardueraz beteriko astea amaituta, energia eraginkortasuna lortzea helburu […]

Argazki galeria: ibaiko zikina, plazara »

Azpeitiko hainbat ikastetxetako ikasleak eta Baigera erretiratuen elkarteko kideak Urola ibaia garbitzen aritu dira goizean. Herriko erdigunetik hasi eta Lasao arteainoko tartean aritu dira lanean, eta jasotako zaborra plazan jarri dute ikusgai. Besteak beste autoen gurpilak eta koltxoi bat bildu dituzte. Baita plastikoa eta alanbre zatiak ere. Lanaren ondoren, atsedena hartuz hamaiketakoa egin dute udaletxe azpian.

Abaroa jauregiko lorategia herriratuko dute »

Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiaren lorategia herritarrei zabalduko die aisialdirako eremu modura. Lorategia prestatzeko, lan talde bat jarriko da martxan, prozesu partehartzaile baten bidez parkearen zabaltze lana bultzatu, kordinatu eta dinamizatuko…

Baserri eta familia bakarreko etxeen lehiaketa antolatu du Markina-Xemeinen Ekozainek »

III. Baserri eta familia bakarreko etxeen lehiaketa antolatu du aurten Ekozain ekologia taldeak. Ingurune dotoreena duten baserri eta etxeak sarituko dituzte. Lorak, belarra, balkoiak eta inguru guztia bere osotasunean edukiko du kontuan epaimahaiak, eta lau sari nagusi egongo dira: 250 euro eta garaikurra lehenengoarentzat, 200 euro eta garaikurra bigarrenarentzat, 150 euro eta garaikurra hirugarrenarentzat, eta 100 euro eta garaikurra laugarrenarentzat. Lehiaketan parte hartzeko udaletxean emon behar da izena. Azken eguna astelehena izango da.