‘Birziklapena bai, atez atekorik ez’ plataformak dio bere eskaera «diluitu nahian» dabiltzala »

Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformako kideak atzo bildu ziren Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagarekin eta Herritarren parte hartze zinegotzi Maitane Agirrerekin. Bi eskaera zuzen egin zizkioten herritarrek udal ordezkariei: batetik, zintzilikarioen bidezko atez ateko bilketa sistema ezartzeko prozesua bertan behera uzteko; eta bestetik, edukiontzien bidezko gaikako zabor bilketa sistema indartzeko. Horrez gain, plataformak dagoeneko bildu dituen 3.806 sinadura erakutsi zizkieten, eskaeraren «zilegitasunaren» adierazle gisa. Plataformako kideek jakinarazi dutenez, eskaeroi udazkenean erantzungo die alkateak. Horrek «desengainatu» egin ditu: «Gure eskaera diluitu nahian dabiltza. Ezin dugu udazkenera arte erantzunaren zain egon, atez ateko sistema jartzeko prozesua dagoeneko martxan baitago». Hori dela eta, «kalkulu politikotzat» jo dute Agirrezabalagak emandako erantzuna. Horrez gain, hondakinen %80eko  birziklapen tasa bermatzen duen sistema bat proposatzeko eskatu die alkateak. Errauste plantarik beharko ez duen sistema izan behar duela esan die alkateak, Birziklapena bai, atez atekorik ez taldekoen arabera.  «Herritar xumeak gara gu, ez politikoak. Ez daukagu, beraz,  horretarako ahalmenik», adierazi dute: «Gu Zumaiako hondakinen bilketa sistemaz ari gara; ez dugu, beraz, joko politikoan sartu nahi» . Herritarrok birziklapenaren alde daudela nabarmendu dute, eta egungo sistema indartu behar dela: «Orain arte ez da behar bezala sustatu. Bosgarren edukiontzia herritar guztien eskura jarri behar da eta kontzientziazio kanpainak abiatu». Plataformakoek […]

Bedaion eta Larraitzen kirolaz gozatzeko aukera izango da, igandean »

Abaltzisketak eta Bedaiok igandean kirola egiteko edota kirolaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Abaltzisketan III. Txindoki Bertikala proban lehiatuko dira 200 lasterkari inguru. Bedaion, aldiz, oinez edota bizikletaz egiteko ibilbideak prestatu dituzte. Larraitzeko langatik Txindokiren tontorreraino iristeko helburuarekin, 10:00etan aterako da lehen parte hartzailea. Erlojuaren aurkako proba da. 3.878 metroko luzera du korrika egin beharreko bideak, eta 931 metroko desnibelari egin beharko diote aurre. Antolatzaileek izena emateko epea luzatu egin dute, eta III. Txindoki Bertikalean parte hartu nahi duenak, gaur, hilak 14,  20:00ak bitartean izango du izena emateko aukera. Izena, txindoki-bertikala.blogspot.com   edo www.kirolprobak.com helbideetan eman daiteke. Euskal zirkuituan sartuta dago, eta puntuagarria izango da. Lehen hiru emakume eta gizon sailkatuek, 300, 200 eta 100 euroko sariak jasoko dituzte. Beterano eta gazte mailakoentzat ere izango da 100 euroko saria. Errekorra hausten duen gizon edo emakumearentzat ere sariak prest dituzte.   Bedaioz gozatzeko aukera Kirola egin nahi duenak, oinez ala bizikletaz, aukera paregabea izango du, Bedaion. Naturaz gozatzeko aukera ederra izango da, egin beharreko ibilbidea, Aralarko parke natureletik barrena pasako baita. Pilotalekutik aterako dira, eta oinezkoek 07:30ean dute abiatzeko ordua, eta bizikletaz egin nahi dutenek 08:30ean. Oinez eginez gero, 6-8 orduko bidea izango da, eta BTT ibilbidea, berriz, 4-5 orduan amaitzeko modukoa da. […]

Urdaibaiko lau gune eta Gaztelugatxe ingurua babestu ditu Jaurlaritzak »

1997an Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 Sarea proiektuan sartzeko lehenengo pausoak emon zituenetik urte asko pasa dira, baina gaur egun be, sarearen helburuak bardinak dira: lekuan lekuko biodibertsitatea babestea, ingurugiaren alde bultzada bat emonez. Ildo horretatik, Natura 2000 sarearen barruan dauden Busturialdeko bost gune babestu ditu Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen be, 7430 hektarea inguru zainduko dituzte harreta bereziagaz. Hala eskualdearen azaleraren ia %25 babestu dute, Busturialdeak 23.000 hektareako azalera duela kontuan hartuz gero. Alde batetik, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dituzte, bertoko lau gune: Urdaibaiko ibai sarea, Urdaibaiko itsasertza eta padura, Urdaibaiko Artadi kantauriarrak, eta Gaztelugatxe ingurua. Bestalde, Urdaibaiko itsasadarra Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu dute. Natura 2000 Sarea Europa mailako sare ekologikoa da, eta balio handiko gune naturalez osatuta dago. Sarearen helburua Europako habitat ezberdinen galera ekiditea da, eta horretarako, landaredia eta fauna espezieak babesten ditu. Jurlaritzatik jakinarazi dutenez, Europako bioaniztasunaren galera progresiboa gelditzen laguntzeko “tresnarik garrantzitsuena” da Natura 2000 Sarea.

Tximeletak ezagutzeko txangoa antolatu dute »

Katamarrua Zestoako Natur Taldeak irteera antolatu du igande honetarako. Tximeletak ikustea izango da txangoaren helburua, eta haiek harrapatzeko “tramankulu berezia” eramateko asmoa dute.  Marrazkidun liburuak ere eramango dituzte, hala …

«12 urte beranduago» hasi da Kanalako txaleta egokitzen Jose Antonio Ardanza »

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak agindutakoari jarraituz, Gautegiz Arteagako Kanala auzoan duen etxea Udaibaiko eraikuntza legeari egokitzen hasi da Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia. Sententzia irmoan, Bilboko Auzitegiak agindut…

Mosaiko jendetsura joateko deia »

«Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena»; horixe aldarrikatuko dute hilaren 17an Donostian egingo duten mosaiko erraldoian; hitzordu horren aitzakiarekin, Zarautz Zero Zabor taldeak deituta, mosaikoa egin zuten dozenaka herritarrek herenegun;  Saguesen egingo duten ekitaldirira joatera gonbidatu dituzte herritarrak, eta errauste plantaren proiektua bertan behera uzteko eskatuko dute, kolorezko haize errota irudikatuz; «osasuna kolorez jantziko dugu», adierazi dute, eta etorkizunak «konpromisoa» eskatzen dutela aipatu dute.

Donibaneko termika ixtea “Euskal Herriko ingurumenarentzako positiboa” da, Eguzkiren ustez »

Iberdrolak Donibaneko zentral termikoa ixteko eskaera egin zuen pasa den astean, eta horren harira Eguzki talde ekologistak balorazioa egin du. Erabaki hori begi onez ikusten dute, “albiste ona baita inguruko bizilagunentzat, ekologistentzat eta herritarrentzat orokorrean”. Horrela, erabaki horrekin Euskal Herria klima aldaketaren nazioarteko itunak betetzea “hurbilago” dagoela esan dute, Donibaneko termika”CO2 gehien sortzen duen Euskal Herriko enpresa baita”. Oarsoaldeko bizilagunei eragin izan diena gogorarazi du Eguzkik. Horrela, kutsadura atmosferikoa zein akustikoa nabarmendu dituzte. Airearen kutsadurari dagokionez, CO2az gain, azufrea, nitrogenoa eta airean geratzen diren partikulak aipatu dituzte: “Zentralaren isurien ondorio nagusiak bihotzeko eta arnasteko gaixotasunak izan dira, baita ingurumenean zein ekosisteman egin dituen kalteak ere. Begi bistan dagoen ondorioa, bestalde, Meipi inguruko etxeetan zabaldutako arropetan pilatutako kedarra da”. Horien desagerpenaz gain, termika ixteak ekar lezakeen beste ondorio positiboa portua berrantolatzeko geratuko diren 60.000 metro koadroak dira Eguzkirentzat.   Arrazoi ekonomikoak Talde ekologistak bi arrazoi ekonomiko ikusten ditu zentralaren itxiera eskaeraren atzean. Alde batetik, Pasaiako termika “beharrezkoa” ez dela uste dute, “gaur egun Euskal Herrian kontsumitzen den elektrizitate kopurua baino gehiago ekoizten da. Horrek argi uzten du zentral termikorik ez dela behar”. Horrez gain, Espainiako Industria Ministerioak elektrizitate tarifan egingo dituen aldaketengatik, diru laguntza gutxiago jasoko dute konpainia elektrikoek. Zentral termikoko […]

Ekobiraren azokak arratsaldean zabalik jarraituko du »

Tolosako Trianguloa plazan Ekobira ekimena antolatu dute. Goizean bezala, arratsaldean ere zabalik egongo da 19:30ak bitarte. Azoka ibiltari honen helburua kontsumo jasangarria sustatzea da. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatue…

Eguzki: “Albiste ona da termika ixtea, baina arrazoi ekonomikoengatik itxiko dute” »

Eguzki talde ekologistaren ustez, zentral termikoa ixtea albiste ona da bizilagunentzat, ekologistentzat, baina baita herritar guztientzat orokorrean: “Izan ere, Euskal Herri osoan CO2 gehien sortzen duen enpresa baita”.
Gainera, Eguzkik go…

Estanda errekara CESPA zabortegiko likidoa isuri da »

Gaur goizeko 8:00ak aldera CESPAko langileak zabortegira iritsi direnean hodi batetik likidoak ihes egiten zuela konturatu dira eta adireazi dutenez 8:10etarako konpondu dute arazoa. Euren esanetan “25 metro karratu” erori direla kalkulatze…