‘Pakea Bizkaia’ Pasaian porturatuko da bihar »

Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Trintxerpera iritsiko da bihar (hilak 23) eta bertan izango da ostegunera bitartean. Goizetan eskoletako haurrek bisitatuko dute belaontzia eta arratsaldean, aldiz, edonork izango du bisitatzeko aukera.
Ekimen h…

Artibai erreka garbituko dute zapatu goizean, auzolanean »

Uraren hilabetea martxan dago. Udal ingurumen batzordeak antolatuta, zapatuan, erreka garbituko dute auzolanean, 12:00etan, Gaztelekuaren atzean.
Ekimenean parte hartuko dute ingurumen batzordeko kideek, Eskilantxarri Ur Kirol Elkartekoek, Eguzki talde…

Atez atekoaren aurkako plataformak sinadura bilketa hasi du Zumaian »

Zumaiako herritar talde batek atez ateko ereduaren aurkako plataforma sortu du, birziklapena bai, atez atekorik ez izenpean, eta sinadura bilketa jarri du abian. Taldearen ustez, eredu hori «osasungaitza, antiestetikoa eta deserosoa» da, eta herritarren «eredu pribatua urratzen du». Atzo aurkeztu zuten egitasmoa, eta Alondegiko Oxford aretoa txiki geratu zen. Herritar ugari inguratu zen taldearen nondik-norakoak entzutera, eta sinadurak egiteko ilara luzeak ere sortu ziren. Taldeak egun martxan dagoen bost edukiontzien sistema defendatu du. “Badakigu beharrezkoa dela herritar guztiok sortzen ditugun hondakinak sailkatzen saiatzea, Zumaiako Udalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak ere beharrezkoa dute bidezko hondakin organikoen bilketari bultzada ematea”. Horrez gain, herritarrei zuzendutako informazioa eta kontzientziazio kanpainak behar direla azpimarratu du taldeak: “Ziur gaude, modu horretan, birziklatze maila handituko dela”. Zumaiako Udalak “inposatu” nahi duen atez ateko ereduaren aurka dauden herritarren “iritzia” helarazteko asmoz sortu dute taldea. Beraz, sinadurak biltzeko prestatu dituzten orrietan honakoa adieraziko diote alkateari: Zumaia bezala, nire sinaduraz atxikimendua adierazten diet ondoren zehazten diren puntuei: 1. Udalari eskatzen diot gure hondakinen gaikako bilketa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko edukiontzien bitartez. 2. Sortzen ditudan hondakinak birziklatzeko konpromisoa hartzen dut, eta udalari eskatzen diot egitasmo eta neurri berriak martxan jartzeko, herritarren heziketa eta kontzientziazioa hobetzeko, perebentzioaren eta birziklapenaren inguruan. 3. Zumaian […]

Mutriku Zero Zabor taldeak lanerako prest dagoela esan du »

Luardo Etxean egin du aurkezpena Mutriku Zero Zabor taldeak, «Gipuzkoan eta nolabait Mutrikun, hondakinekin dagoen arazoaren berri eman eta konponbideak daudela erakustea» helburu.
Lehenengo eta behin, Zero Zabor mugimendua Europan eta mundu mailan l…

Jon Martinek Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du »

Petrolioaren lioa post-bideoarekin, Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du Jon Martin oiartzuarrak. Peak oil-aren etorrerari bertsoak jarri dizkio. Hona bere lana:

Pasaia Zero Zabor: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu» »

Taldeak zero zabor bidean jarri nahi du Pasaia, eta horretarako atez ateko sistema hobetsi du Zero Zabor taldea aurkeztu zuten herenegun arratsean, San Pedroko dorrean. Helburu garbiarekin sortu dute taldea Pasaiako hainbat herritarrek: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu». Taldeak nabarmendu duenez, zaborra ez sortzeko erronkari heldu behar diote herritarrek, «eta ez lehengaiak neurririk gabe ustiatu, kontsumitu eta erretzeari». Zaborra ahalik eta gutxien sortu ondorengo urratsa berrerabiltzea dela gogorarazi du taldeak, eta azkenekoa birziklatzea. Pasaia Zero Zaborrek adierazi duenez, «birziklatze maila altuena atez ateko sistemak bermatzen du», eta eredu horren alde egin du. Erraustegiaren kontrako eta atez atekoaren aldeko norabidea batzuek gogoko ez dutela salatu du Pasaia Zero Zaborrek: «Errauste planta aurrera atera nahi dute sektore politiko eta enpresarial batzuek, kosta ahala kosta, eta atez atekoa Gipuzkoan zabaltzeak kolokan jarriko luke horren zilegitasuna». Kontzientzia garbia Pasaian zero zabor norabidean lan egingo dutela iragarri dute: «Inposatu nahi diguten eredu kutsakor, garesti, ez jasangarri eta interesatuaren aldean, bestelako eredua hobesten dugu. Izan ere, saldu nahi digutenaren aurka, atez atekoa egiten dutenak ez dira askatasun gutxiagorekin bizi, bai, ordea, kontzientzia lasaiagoarekin».

Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean »

Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide elektronikoa eta Tuenti eta Facebook sare sozialetan kontuak sortu dituzte; zirtedozart@gmail.com helbidearen bidez jarri daiteke harremanetan taldearekin.  

Hondakinak eta olioa birziklatzeko kanpaina hasi du Urola Erdiko Mankomunitateak »

Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina jarri du abian, paperezko, kartoizko, plastikozko, metalezko, beirazko eta brik ontzi hondakinen eta erabilitako olioaren birziklatzea sustatzeko asmoz. Ecoembes, Ecovidrio eta Ekogras erakundeekin batera sortu du ekimena, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen baitan dauden udalerrietako —Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa­— etxeetan hondakinak eta olioa gaika biltzeko liburuxkak banatuko dituzte. Bertan, 12 itsasgarri izango dituzte, eta herritarrek euren datuak bete beharko dituzte; hala, birziklatzerakoan, eranskailua ontzian itsatsiko dute, eta modu horretan eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzeko bazkari edo afari baterako zozketan hartuko dute parte. Zozketak hilero egingo dituzte, 2013ko maiatzaren 31ra bitartean. Birziklapenari buruzko informazio guneak ere jarriko dituzte; Azpeitian, plaza nagusian izango dira bihar, 16:00etatik 20:00etara bitartean; Zestoan, larunbatean izango dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Laranjadi Plazan. Azkoitian, igandean jarriko dute informazio gunea, plazan, 10:00etatik 14:00etara artean. Gaiaren inguruan informatzeaz gain, Birziklatzearen magoa ikuskizuna eskainiko dute hiru herrietan. Mankomunitatearen arabera, hondakinak birziklatzeko garaian «funtsezkoa» da ontzia «erabilgarri izateari uzten dion unean» bereiztea: «Handiagoa izango da gaika jasotako hondakinen eta eratorritako lehengaiekin fabrikatuko diren produktu berrien kalitatea». Olioaren kasuan, biodiesela sortzeko baliabide bat «alferrik galtzea» saiesten dela gogoratu du erakundeak. Bigarren eskuko azoka, gaur Azpeitiko informazio gunea bidezko merkataritzaren eta bigarren eskuko azokaren […]

Pasaia Zero Zabor taldea aurkeztu dute »

Atzo egin zuten aurkezpen publikoa San Pedroko dorrean.

10 hektarea baso berritu dituzte Añarben »

Albistea, hemen.