Isunak eta sei hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete AHTren aurkako ekintzaileei »

Donostian, 2008ko abuztuaren 3an Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka gauzaturiko ekintza baketsu batengatik epaitu dituzte gaur goizean hamaika pertsona. Bertan akusazioarekin akordio batera iritsi direla jakinarazi dute ekintzaileek. Honen arabera, porlanez beteriko bidoietara kateatu ziren sei lagunek bete beharko ez duten seina hilabeteko espetxe zigorra onartu dute. Beste bost akusatuei falta egotzita isunak ezarri dizkiete. Epaiketa hasi baino lehen fiskaltzak eskatzen zuen hamaika pertsonetako bederatzirentzat bina urteko espetxe zigorra, beste batentzat bi urte eta bederatzi hilabetekoa, eta azkenekoarentzat isun ekonomikoa. Epaiketaren aurka eta epaituei elkartasuna adierazteko hamarnaka pertsona bildu dira Kalkutako Teresa plazan, epaitegiaren aurrean egin duten elkarretaratze batean. AHT Gelditu! Elkarlana AHTren Aurkako Asanblada eta Donostiako ezker abertzaleak deitutako protestan, AHTren aurkako leloak zabaldu dituzte, eta baita azpiegitura honen harira egin beharreko hainbat ekintzaren inguruko informazioa ere.

Beasaindarrei Oria ibaia garbitzeko deia egin die udalak larunbaterako »

Azken urteetan Agenda 21 egitasmoaren barruan hasitako bidea jarraituz, aurten ere Oria ibaia garbitzeko deialdia egin die Beasaingo Udalak herritarrei. Larunbat honetan elkartuko dira, 10:00etan. Bernedo eneko aparkalekutik hasi eta Urbietako zubira…

Hondakinak: Zumaiako Udal Gobernua «gustura» dago bilerek izandako erantzunarekin »

Zumaiako Udalak amaitu du herritarrekin hondakinen bilketaren inguruan egindako bilera erronda, eta honen arabera, 450 lagun baino gehiago bildu dira batzarretan. Hala, udal gobernua «gustura» dago deialdiak izan duen erantzunarekin. «Argi gelditu da guztion nahia eta puntu komuna bera dela: birziklatzea». Honen helburua hondakinak «murriztu, berraribili eta birziklatzea» izanik, «sistema aldatzea» beharrezkoa dela deritzote, eta hori lortzeko «lanean» ari direla diote. Larunbatean Usurbilera joango dira, atez atekoa bertatik bertara ezagutzera; 08:00etan irtengo dira, Txomin Agirre kaitik, eta izena 943 86 50 25 telefonoan eta turismo bulegoan eman daiteke. Autobusa doan da.   GUTUNA: Zumaia Zero Zabor Zumaiak aurrera darrai. Zorionak! Bi hilabete eskas dira Zumaiako Udalak hondakinak modu selektiboan bildu eta birziklatzea %80ra igotzeko konpromisoa hartu zuenetik. Denbora honetan herritarrak informatzen aritu dira alkatea eta zinegotziak: bilketa nola egiten den, helburuak zein diren… Lan handia eta zaila izan da, eta guk gure esker ona helarazi nahi diegu. Bilera horietan ehunka lagun izan gara, eta zuzen-zuzenean jaso dugu informazioa. Lehendik animatuta geundenok indar handiagoa dugu orain aurrera egiteko, eta beldurrez eta ezkor zeudenek, berriz, lasaitu ederra hartu dute, aurrez entzundako hainbat eta hainbat informazio okerrak zirela ohartu ondoren. Orain gu guztion lana da egia kontatzea. Kalean ahoz aho dabiltzan hainbat eta […]

Portua eta ingurumena hizpide, asteazkenean, Arizabalon »

Pasaiako Portuaren jarduerak ingurumenean eragiten dituen kalteak aztertu eta neurri zuzentzaileak adosteko lanean ibili den erakunde arteko mahaiak bukatu du bere lana. Asteazkenean aurkeztuko dute publikoki, 10:00etan, Arizabalon. Txostenean jasotako…

Kresala Zineklubak bere proiekzio aretotik gertu dauden bi zuhaitz babestuko ditu »

Cristina Enea Fundazioaren Zuhaiztatu Zaitez proiektuarekin bat egin du Kresala Zineklubak Arrasate kalean du egoitza, Kutxaren jarduera aretoan. Kanpoaldean dauden bi zuhaitz babesteko konpromisoa hartu. Izan ere, Kresala Zineklubak Cristina Enea Fundazioaren Zuhaiztatu Zaitez kanpainarekin bat egin berri du.

Kresala Zineklubak bere proiekzio aretotik gertu dauden bi babestuko ditu »

Cristina Enea Fundazioaren Zuhaiztatu Zaitez proiektuarekin bat egin du Kresala Zineklubak Arrasate kalean du egoitza, Kutxaren jarduera aretoan. Kanpoaldean dauden bi zuhaitz babesteko konpromisoa hartu. Izan ere, Kresala Zineklubak Cristina Enea Fundazioaren Zuhaiztatu Zaitez kanpainarekin bat egin berri du.

Eskolako Agenda 21eko konpromisoak aurkeztu dituzte udaletxean Bera Kruz Ikastolako eta Bekobenta eskolako ikasleek »

Eskolako Agenda 21 programaren baitan hartutako konpromisoak aurkeztu eta Markina-Xemeingo Udalari proposamenak luzatu dizkiote Bera Kruz Ikastola eta Bekobenta eskolako ikasleek, gaur goizean, udaletxeko udalbatzar aretoan. Ikasturte honetan, Erosketa…

Hainbat aldaketa egin dituzte denboraldi berrirako Listorretan »

Gaur goizean Listorretan eman dituzte aurtengo denboraldirako egin dituzten aldaketen berri Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Luisma Diez Mantenu zinegotziak. Ekainaren 2an irekiko dute denboraldia, eta urriaren 14ra arte iraungo du. Zurea dena zaindu, Listorreta gune natural babestua lelopean inauguratu dute kanpaina berria, eta hori, hain zuzen, Listorretaren lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko “mugarri” bat izatea nahi dute, Ferradasen arabera. Urtero-urtero 30.000 lagunek bisitatzen dute ingurua, eta horrek hainbat arazo sorrarazten ditu, hondakinen aldetik, trafiko aldetik eta zarata aldetik. Horri buelta ematera hartu dituzte neurriak. Hala, aparkalekuak handituko dituzte hogei plaza inguruan. Horrenbestez, 130 plaza inguru izango direla jakinarazi du Txaskok. Mantenu arloan ere hainbat gauza konpondu, berritu eta jarri dituzte. Hondakinak biltzeko edukiontziak jarri dituzte, birziklatzeko: paperarentzat, plastikoarentzat eta beirarentzat. Areka guztiak garbitu dituzte ere, eta baita parkea inguratzen dituzten hesi guztiak konpondu ere. Horrez gain, parrilletan geratutako ikatzaren hondakinak ere kendu dituzte, eta mahaiak ere berritu dituzte. Batzuk falta direla zehaztu du Diezek, baina, ekainaren 1era prest izango dituztela. Zabor ahalik eta gutxien sortzeko, gainera, tabernan ere berrerabili daitezkeen edalontzi, plater eta mahai tresnak erabiliko dituztela gaineratu du. Batik bat hondakinen arloan zentratu dira, eta herritarrei edukiontzietan botatzeko eta banatzeko eskatu diete, Listorretak eduki […]

Herriz herriko «zabor turismoaz» ohartarazi du Eneko Goiak EAJko bozeramaileak »

Udal gobernuak «edukiontziei giltzarrapoa jartzeko iradokizun bitxia» egin duela dio jeltzaleak
Gipuzkoako 34 udalerrik erabakia dute zaborra biltzeko atez ateko sistema ezartzea. Horrek hiriko zabor bilketan eragin zuzena izango duela ohartara…

Unesco Etxearen beka irabazi du Jon Martinek »

Petrolioaren lioa post-bideoarekin, Unesco Etxea Rio+20 Blogger beka irabazi du Jon Martin oiartzuarrak. Peak oil-aren etorrerari bertsoak jarri dizkio.