Joseba Azkarraga: “Gutxiagorekin bizitzea exijentzia fisiko bat izango da etorkizunean” »

Naturaldiaren barruan, Zarautzen nahiz Errenteria-Oreretan hitzaldia emango du Joseba Azkarraga Soziologian doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak (Abadiño, 1972), beste bi aditurekin batera: Jose Maria Hernandez eta Leo Argote. Bizi kalitatea mantenduz gutxiagorekin bizitzea posible den aztertuko dute. Zeri buruz hitz egingo duzu? Azaltzen saiatuko naiz zeintzuk diren gure ongizaterako iturri funtsezkoak. Hiru iturri daude. Batetik dago ekoizpen ekonomikoa, elkartruke ekonomiko bidez lortzen duguna, eta BPGk neurtzen duena. Bigarren iturriak dira elkartrukeak, baina diru oinarririk ez dutenak. Hirugarren bat ere badago, ekosistemak, eta hortik lortzen ditugun produktu eta zerbitzuak: ura, oxigenoa, petrolioa… Gure gizarteetan gertatu dena da gehiegi hedatu dela ekoizpen ekonomikoa, eta beste bi iturriak kaltetu dituela. Gizarteak heltzen dira puntu batera, zeinetatik aurrera materialki gauzak hobetzeak ez duen esan nahi ongizatea hobetzen denik. Krisi garai honetan bizi kalitatea okertu dela uler daiteke? Nabarmena da sektore zabal batentzat krisi honek pobretze masibo bat ekarri duela, eta estualdi eta beldur egoera bat. Orduan, bai ikuspegi materialetik zein psikikotik, halako agresio masibo bat ekarri du. Deshazkunde prozesu bat gertatzen ari da sektore zabal batean, baina oso modu desordenatuan: jende asko oso gaizki pasatzen ari den bitartean, luxuaren sektorea %20 hazi da. Hazkunde mugagabearen ideian erabat oinarritzen den gizarte bat deshazkunde prozesuan sartzean […]

Ordizia, Beasain eta Lazkaoko ikastetxeetako Agenda 21eko gazteak Goiekirekin bildu dira »

Goierriko ikastetxeek Agenda 21 lantzen duten zazpigarren urtea da aurtengoa. Tartean gai asko jorratu badituzte ere, biodibertsitatea landu dute gehienbat. Beasaingo Txindoki institutua, Ordiziako Jakintza ikastola eta Oianguren institutua eta Lazkaoko San Benito ikastolako ikasleek eskuade mailan egin dute biodibertsitatearen azterketa eta bakoitza bere udaletxeko ordezkariekin bilteaz gain, Goierriko Eskualdeko Garapen Agentziarekin ere batu dira. Biodibertsitatea teoria eta praktikan ere aztertu dituzte, baita Goierriko naturgune babestuak [Aralar eta Aizkorri-Aratz] eta hauen egoera ezagutu ere. Azterketa hauen bidez ondorioak atera eta zenbait proposamen planteatu zituzten. Ateratako emaitzen artean honakoak aipatu zituzten: babesgune hauetan biodibertsitte ertaina edo ona dagoela, nahiz eta zenbait animalia espeziek babesa behar dutela [muturluze piriniarra edo bisoi europarra adib.], landatutako baso askok bioaniztasunari kalte egiten diotela, AHTaren obrak direla eta ireki diren pisten ondorioz mendiko zenbait bide moztuta geratu direla, Oria ibaiaren egoera asko hobetu daitekeela… Eta ateratako ondorioei aurre egiteko, ikasleek eurek ere honako konpromisoak hartu dituzte: mendi ibilbideetatik ibiltzea, ingurumea errespetatzea, natur ingurunean zaborrik ez botatzea eta izatekotan jasotzea, boteiloia egitekotan hondakin eta botilarik ez uztea eta parkeko instalazioak zaintzea, arrantza eta ehiza arduratsua egitea, espezie inbaditzaileak ez landatzea, txikleak lurrera ez botatzea, babestutako naturguneetan motor ibilgailurik ez erabiltzea, paper birziklatua arduraz erabiltzea, etxeetako maskotaz libre […]

Hondakinak gutxitzeari buruzko hitzaldiak hasiko dira gaur »

Gaur hasi eta hilaren azken egunera bitartean Hondakinen Prebentzio Programaren baitako jardunaldiak egingo dira Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteko udalerrietan: Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen, Zestoan eta Azkoitian. Hondakin edota zabor gutxiago sortzearekin lotutako gaiak landuko dituzte herriz herri antolatutako hitzaldietan. Gaur da aurreneko solasaldia Aizarnazabalgo Lauburun, 19:00-etan hasita. Gaurkoan elikagaien bankuari buruz ariko dira. Urola Erdiko Zerbitzuen Udal Elkarteak azaldu duenez, jardunaldi hauek Hondakinen Prebentzio Programako ekimena dira, eta aurrerako beste kanpaina batzuk egiteko asmoa du. «Urte osoan hainbat ekimen egiteko asmoa dugu, hondakinen inguruan gizartean dagoen kezka, larritasuna eta informazio falta asetze aldera». Aurrena lantzeko aukeratu duten gaia hondakinen prebentzioa da, «hondakinen kudeaketan lehentasun osoa duen lana delako kontzientzia zabaldu eta informazioa banatzea». Hondakinen kudeaketa egokiena «ahalik eta hondakin gutxien sortzea» dela azaldu du udal elkarteak. Horren harira antolatu dute gaur hasiko den hitzaldi sorta. Jardunaldien baitan inguruan martxan dauden hainbat esperientziaren berri emango zaie herritarrei. Besteak beste landuko dituzten gaiak dira: elikagaien soberakina ekiditea; hondakin organikoaren kudeaketa saretua; erosketetan hondakin gutxiago sortzeko aholku praktikoak; industriaguneetako hondakinak murriztea; arropa berrerabiltzea; edota, birziklatzeko ardura. Birziklatzea bultzatuz Hil honen 18an, 19an eta 20an, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan birziklapena bultzatzeko ekimenean parte hartuko du Urola Erdiko mankomunitateak. Azpeitian ekimena bigarren eskuko […]

Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen zozketarako onartuen zerrendak kaleratu dituzte »

Gernika-Lumoko Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartzeko onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak.
Maiatzaren 26ra b…

Bird Centerrek boluntarioak eskatu ditu ikerketa bat egiteko »

Bizkaian eta bereziki Urdaibaiko Biosfera Erreserban eta inguruan Antzandobi arruntaren (Lanius collurio) eraztunketa eta geolokalizadore bidezko markaketa kanpaina egingo du Urdaibai Bird Centerrek (Aranzadi Zientzia Elkarteak), espezie horren ugaltze-populazioaren dinamika jarraitzeko eta Europa ekialdeko beste lurralde batzuekin duen konektibitatea aztertzeko helburuagaz. Ikerketa horretarako, baina, boluntarioak behar ditu Gautegiz Arteagan dagoen zentroak. Alde batetik, espezie hori «Europan jasaten ari den gainbehera nabarmenaren jatorria» ezagutu gura du Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketaren bitartez, eta, bestetik, erabiltzen duen migrazio bidea zehaztu gura du, berriki Afrikan ingurumenari eragin dioten gertakariek Europako ugaltze-populazioetan izan dezaketen eragina aztertuz. Boluntarioak, detekziorako Ugaltze-lekuen prospekzioa egiteko behar ditu Gautegiz Arteagako zentroak boluntario horiek, batez be, bikote habiagileen detekziorako; baita «dagokionean zentroko ikerketa-taldeari laguntza emateko be», zehaztu dutenez. Proiektuan ornitologian jakituna izatea ez dela ezinbestekoa nabarmendu dute Urdaibai Bird Centerretik, edozeinek parte har dezakeelatik. Azaldu dutenez, hil honetan bertan hasi eta ekainera bitartean ariko dira beharrean ikerketa horretan. Izena emoteko aranzadi@birdcenter.org helbide elektronikora bidali beharko da mezu bat, izenburuan Lanius proiektua adierazita. Mezuan, gainera, izen-abizenak, bizilekua eta ornitologia arloko ezagutza maila zehaztu beharko da (ezer ez, baxua, ertaina, altua). Maiatzaren 14an amaituko da boluntario legez izena emoteko epea. Ondoren, maiatzaren 15ean Urdaibai Bird Centerren bertan batzar bat egingo dute, 19:00etan. Proiektuari […]

Landa eremuko hobekuntzei eta laguntzei buruz hitzaldia egingo dute Itsasondon, bihar »

Itsasondoko landa ingurunea eta naturguneak babesteko, zaintzeko eta hobetzeko ekimenarekin jarraituz, udalak hitzaldi bat antolatu du biharko, asteazkena. Baserritarrak: Itsasondoko naturaren zaintzaileak. Gaztelekuan (Goiko plaza, 2) 19:30ean hasiko …

Bihar inauguratuko dute garbigune berria »

Lanekin bukatu ondoren, bihar inauguratuko dute Talaia poligonoan egin duten garbigune berria, 12:00etan. Bertan izango dira San Marko Mankomunitatearen lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailaren zuzendari Ainhoa …

Zero Zabor-en aldeko apustua eginaz, bilerak egingo ditu udalak auzoz auzo »

Etorkizuneko hondakinen kudeaketa sistema gai hartuta, agerraldia egin du gaur, udaletxeko batzar aretoan, Mutrikuko Bilduk. Joxean Agirregomezkorta gobernazio batzordeburuak, Joseba Palenzuela alkateak eta Jaione Peña ingurumen batzordeburuak hartu d…

Asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko ditu udalak »

Bertako erleei erasotzen dieten asiar liztorrak harrapatzeko udalak tranpak jarriko dituela jakinarazi du Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotziak. Tranpa horiek herriko zenbait parke eta lorategietan jarriko dituzte. Diezek gogorarazi duenez, Frantziatik etorri den liztor mota hori “oso erasokor eta arriskutsua da” bertako erleentzat. Tranpa horien bidez ahalik eta erle erregin gehien harrapatzea espero dute, “etorkizunean ahalik eta kabi gutxien egin ditzaten”. Horrez gain, harrapatzen dituzten liztorren kopuruaren berri emango die Gipuzkoako erlezain elkarteari zein bestelako erakundeei “ondorioak atera eta behar diren neurriak azter daitezen”. Herritarrengana ere zuzendu da udala, eta liztorren kabirik ikusiz gero jakinarazteko eskatu die.  

Ibaia garbitzeko auzolanean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete »

Maiatzaren 6an Zestoa parean Urola ibaia garbituko dute auzolanean. Ekimen horretan parte hartu nahi duten herritarrek izena emateko epea zabaldu du Zestoako Udalak. Izena, Udalaren webgunearen bidez eman daiteke edota udaletxeko Ingurumen sailera joanda. Horretarako azkenengo eguna maiatzaren 4a izango da. 2011ko azaroko euriteen ondorioz ibai ertzean zikinkeria ugari gelditu zen pilatuta eta auzolanean hoiek garbitzea da orain antolatu duten ekimenaren helburua. Auzolana antolatzeko lehen bilera joan den apirilaren 18an egin zuten eta orduan auzolanaren eguna eta ordutegia zehaztu zituzten. Auzolana maiatzaren 6an (igandea) izango da, 09:00etatik 12:00etara bitartean. Ondoren, parte-hartzaile guztientzako hamaiketakoa izango da. Garbituko duten ibaiaren zatia, Arozena hotelaren atzetik Errotazar baserriaren artekoa izango da. Udalak garbiketarako materiala jarriko du herritarren eskura: lanerako tresnak, eskularruak, zabor poltsak eta ibilgailuak. Auzolana hobeto antolatzeko bigarren bilera bat egingo dute maiatzaren 4an (ostirala), 18:30ean, Kultur Etxean.