Alegazioak aurkeztu ditu Errenteriako Udalak »

Julen Mendoza alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari, eta horrekin batera, bi agiriak atzera botatzeko eskaera ere egin  du. Horren ordez, egungo portuan ingurumen alorreko ha…

La Herrera Herrira: “Portuko ingurumen txostena ez dute hirigintza errealitatea kontuan hartuta sortu” »

La Herrera Herrirak, beste hainbat taldek eta eragilek bezala, Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Txostenari alegazioak aurkeztu dizkio. Alegazio horien mamia da txosten hori egiterakoan Portuak ez dituela herritarren iritziak kontuan hart…

Ingurumena babesteko mozioa onartu du Udalak »

Zumaiako ingurumenaren babeserako mozioa aurkeztu zuen atzo Zumaiako Natur Taldeak Aralarren eskutik, eta Udalak onartu egin zuen, EAJren abstentzioarekin. Jeltzaleek bat egin dute helburuarekin, baina mozioan hartzen diren konpromisoak eta zehazten di…

Energia subiranotasuna helburu, kontsumoa aztertuko dute Urola Erdian »

Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, Urola Erdian, energiaren inpaktu ekonomikoa aztertuko dute, Energia adimentsua izenburua duen proiektuan. Ikerketarako 400 norbanako boluntario behar dituzte, inkesta egin dezaten, eta, horrez gain, Urola Erdiko 300 bat enpresetara ere joko dute ikertzaileek. Energiaren azterketaren proiektua bailarako erakundeen artean landu dute, elkarlanean. Azterketa egin ondoren, energiaren arloan eskualderako plangintza egin nahi dute. Epe luzerako plangintza baten bidez energia subiranotasunerantz bidea egiten hastea da egitasmoaren helburu orokorra, eta helburu zehatzetako bat, berriz, energia arloan eskualdeko ekonomia suspertzeko garapen teknologikoa eta berrikuntza. Baina ezer egiten hasi aurretik, hiru udalerrietako egoera zehatza ezagutu nahi dute, eta horretarako energiak duen inpaktu ekonomikoa aztertuko dute. Hala azaldu Leire Etxanizek, Azpeitiko Udaleko zinegotziak. Energiari lotutako berrikuntza lantzea «ezinbestekoa» dela esan du Loiola Berrikuntzako Begoña Beobidek. «Gizarteak ulertu behar du energia kontsumitzaile izatetik energia kudeatzailea izatera pasatu behar duela, eta enpresek energia erabiltzetik sortu eta kudeatzera pasatu behar dute». Energia ereduaren eraldaketak Urola Erdiari «aukerak» ekarriko lizkioke: «Teknologia berria sortzeko, gizartea eraldatzeko, ekonomia sustatzeko edota bizi kalitatea hobetzeko aukerak izan daitezke». Azterketa egiteko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da, Ingurugiro Etxea Fundazioko Orkatz Goenagaren esanetan. «Energiak duen inpaktu ekonomikoa aztertzeko familiekin hitz egitea beharrezkoa da». Familiek 30 minutuko inkesta bete beharko dute. Galdeketan, familiaren energia […]

Greenpeace erakundeak alegazioak aurkeztu ditu »

Greenpeacek alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari. Talde ekologistaren arabera, dokumentu berriak ez die “gai garrantzitsuei erantzunik ematen”, hala nola, zerbitzu eta eki…

Batzar Nagusien erabakia errespetatzeko eskatu dio Lucio Hernandok aldundiari »

Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakari Lucio Hernandok herenegun Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu Juan Carlos Alduntzinek egindako adierazpenak erantzun ditu, erakunde horrek Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren I…

EA: “Kanpoko portua behin betiko baztertu behar da” »

Pasaiako Portu Azpiegiturei buruzko Plan Zuzendariari eta Ingurumen Jasangarritasunari buruzko txostenari alegazioak aurkezteko epea dela eta, EAk “kanpoko portuaren proiektua behin betiko baztertu” behar dela adierazi du, “proiektu hori delako oztopo nagusia Pasaiako badiaren biziberritzeari heltzeko”. Kanpo kaiaren ordez, portu mistoa defendatu du EAk, “bideragarritasuna duen aukera bakarra” delako. Horrez gain, Bilbo eta Baionarekin elkarlanean aritzearen alde egin du: “Pasaia ezin da lehia batean sartu, kontrakoa baizik”. Ildo horretatik, Bilbok eta Pasaiak kudeaketa bateratua behar dutela iritzi dio, eta bi portuetarako agintaritza bakarra proposatu du. Horrenbestez, 2010ean egin bezala, oraingoan ere alegazioak aurkeztu ditu EAk. Lau ardatz dituzte. Lehenengoa, merkantzien trafikoak ez duela kanpo kaia justifikatzen. Hala, portuko trafikoa murriztuz joan dela jakinarazi du, eta beraz, egungo azpiegiturak eskariari erantzuteko nahikoa direla iritzi dio. Bestetik, inbertsio oso handia dela adierazi du, eta “zalantza asko” sorrarazten dituela. EAren arabera, Xixon eta Coruñako kanpoko portuak porrota izan dira: “Kanpoko portuen eredua ere bazterturik dago Europan”. Hirugarren ardatza proiektuak ingurumenean izango lukeen kaltea da, “ez bakarrik Jaizkibelen, baita Ulia eta Ipar Euskal Herriko kostaldean, eta Gipuzkoako hondartzetan ere”. Horiek sekulako balioa dutela gogorarazi du, eta Natura 2000 sarean daudela. Azkenik, Portuak badiaren biziberritzea kanpo kaiaren menpe utzi duela adierazi du: “Diru iturri bezala […]

Ekonomia, ingurumena eta etxebizitza, gaurko plenoko gai nagusi »

Hiru gai nagusi izango dira urtarrileko ohiko udalbatzarrean: ekonomia, ingurumena eta etxebizitza. Gaur izango da plenoa, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
Ekonomiari dagozkion gai hauek jorratuko dituzte zinegotziek, besteak beste: Kutx…

Zuberoako itzuliko hirugarren etapa egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak igandean »

Jaizkibel Mendizale Taldeak mendi irteera antolatu du heldu den iganderako, hilaren 29rako. Zuberoako itzuliaren hirugarren etapa izanen da, Ospitalepetik Eskiulara doana. Hamalau kilometroko ibilbidea izango da eta, mendi taldetik esan dutenez, “malda aipagarririk gabea”. Irteera 07:00etan izango da, Pasai Antxotik. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezake, asteazken edo ostiralean. Bestela, elkartearen webgunean aurki dezake informazioa.

Pasaiako kanpoko portuaren kontrako helegite bilketa egingo du asteburuan Zumaiako Natur Taldeak »

Urtarrilaren 28ra arte dago Pasaiako kanpoko portuko proiektuaren ingurumen txostenari helegiteak aurkezteko aukera. Jaizkibel Bizirik taldeak helegite eredu bat prestatu du, eta ahalik helegite sinatzaile gehien bildu nahi dute. Nahi izanez gero, Natu…