Hondakinen berreskuratzea eta birziklatzeari buruz ariko dira asteartean »

Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, eta Retorna tour kanpainaren barruan, hondakinen berreskuratzea eta birziklatzeari buruz ariko dira asteartean, 19:30ean, Reina aretoan. Zehazki, Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborr…

2025erako plan estrategikoa osatu nahi du udalak, herritarren parte hartzearekin »

Gaur eguerdian Errenteriako Udal Gobernu Taldeak datozen lau urtetarako ildo estrategikoak aurkeztu ditu Merkatuzarren. Aretoa jendez lepo bete da; guztira 300 lagunetik gora azaldu dira, eta batzuek zutik jarraitu behar izan dute ekitaldia. Udalak Errenteria-Oreretak izan duen lehenengo plan estrategikoa osatu nahi du, 2025erako, Errenteria 2025 izenekoa. Horretarako, herritarren parte hartzea “ezinbestekoa” izango dela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Prozesu parte hartzailea datorren urtean hasiko da, eta 2013an bukatuko dela esan du. Plan estrategiko hori aurrera eramateko, baina, sektoreka landu behar da, eta arlo bakoitzaren azalpenak eman dituzte Udal Gobernu Taldeko zinegotziek. Hitza hartzen lehena Luisma Diez Hirigintza eta Obra zinegotzia izan da. Nabarmendu duenez, gaur egun hartzen diren erabakiek geroan izango dute eragina, eta horretarako Errenteria-Orereta 2025ean nolakoa izango den imajinatu behar da. “Herri honek dituen puntu sendoak, ahulak, abantailak eta desabantailak identifikatu behar dira”. Horregatik, orain dela zortzi urte martxan jarri zuten Hirigintza Plan Orokorra “zaharkitua” gelditu dela esan du, “eta garai berrietara egokitu behar da”. Horrez gain, Mugikortasun Plan Orokor berria martxan jartzea ere beharrezko ikusten du gobernu taldeak: trafiko antolamendu berria arautuko dute, eta aparkalekuei, garraio publikoari, bidegorriei eta oinezkoentzako lekuei garrantzia emago diete.   Biziberritze ekonomikoa Segidan Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak hartu du hitza, […]

Neguan itsasoko belarrak hondarrean uztea adostu dute Mutrikuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak »

Mutrikuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak itsasoko belarra hondarretan uztea adostu dute batzarrean. Plastikoak eta organikoak ez diren gaiak bildu eta ohiko zakarguneetara eramango dira, eta itsasoak –Deba ibaiak ere bai– ekarritako egurra ho…

Eguraldi aldaketa nabarmena dator »

Orain arte azaroa nahiko bare eta epel joan da lehenengo asteburu hura kenduta (uholdeak izan ziren asteburua), baina bihar udazken itxura hartuko du eguraldiak. Hemen irakur dezakezue astebururako Joseba Egañak egin duen iragarpena:

Ingurumen Aholku Kontseiluari buruzko bilkura izango da gaur »

Ingurumen Aholku Kontseilua sortzeko azken urratsak ematen ari dira, eta gaur, hain zuzen, horri buruzko bilera antolatu dute, 19:30ean, Reina aretoan. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, bilkura horretan kontseiluaren lan ild…

Sasiolako egitasmoa aurrera ateratzeko urratsak emango ditu Udalak Aldundiarekin »

Mutriku-Sasiola saihesbidearen aldeko konpromisoari lotuta jarraituko duela berretsi nahi izan du Mutrikuko Udalak. Horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egitasmo hori aurrera atera dadin urratsak emango direla adierazi du.     “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak Departamentuko Azpiegituretako zuzendariarekin izandako harremanetan Udal honi jakinarazi zitzaion 2012 urtean, arrazoi ekonomikoak direla eta, ez zela hasiko Mutriku-Sasiola saiehsbidea, Gipuzkoako beste hainbat errepide proiektu bezala, baina astia izango zela aurrera begirako urratsei buruz hitz egiteko”. Hartu-eman horietan “ez zen ingurumenaren gaineko inolako arrazoirik eman, besteak beste, dagoeneko egina delako ingurumenaren gaineko azterketa”. Azken egunetako albisteen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aipatutako departamentuarekin harremanetan jarri da Mutrikuko Udala, eta Aldundiko ordezkariek adierazi dute Mutrikuko Udalarekin izandako elkarrizketari eusten diotela, eta etorkizunean izango dutela proiektu horri buruz hitz egiteko astia. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, Sasiolako egitasmoaren gainean daukan planteamendua zein den argi utzi nahi izan du ohar baten bitartez. Azaldu duenez, Bildu Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi bezain laster ohartu zen erakundearen egoera ekonomikoa uste baino askoz larriagoa zela eta, horrez gain, aurreko agintariek ehunka milioiko gastua zekarten proiektuak hitzeman zituztela. “Zehazki bide azpiegituren kasuan ikusi genuen hamarnaka proiektu hitz eman zituztela, eta proiektu horien kostua 700 milioi euro baino gehiagokoa zela”. Foru Aldundiaren iritziz, […]

Azoka arduratsua, Saldise plazan »

Kontsumo Arduratsuaren Azoka egin dute goizean Lezoko Karlos Saldise plazan. Bertan, herriko norbanakoek eta taldeek euren postuak jarri dituzte (tartean udalak eta herriko ikastetxeak), eta bestelako eragileek ere egiten dutena azaltzeko aukera izan dute. Ikusmina sortu du azokak, eta gainera, herritarren artean plastikozko 2.000 poltsa berrerabilgarri banatu dituzte.

Iñaki Beobidek jasoko du Durangoko Azokaren Argizaiola saria »

Argazkia: Argazki press

Iñaki Beobide (Zumaia, 1934) Herri Gogoa disketxeko sortzaileari emango diote aurtengo Argizaiola saria Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da. Duela urtebete Euskal Herriko Antzerk…

Kontsumo Arduratsuaren Azokan izena emateko azken eguna da gaur »

Larunbatean Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta gaur arte eska dezakete bere txokoa. Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu dezakete: arropak, liburuak, jostailuak, etxeko tresnak… Horrela, herritarrek (edota elkarteek) erabiltzen ez dituzten objektuei irtenbidea eman nahi diete. Izan ere, azokaren helburua hondakinak murriztea eta berrerabiltzea da. Izena eman nahi duenak 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar du, edo info@izadi21.net helbide elektronikora bidal dezake mezua. Konfirmatutako postuak Karlos Saldise plazan jarriko dituzte erakusmahaiak, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat arlo jorratuko dituzte bertan. Bigarren eskuko objektuak salduko dituztenen artean euren presentzia ziurtatu dute Paleike elkarteak (paleak berrerabiltzen dituzte), Emausek eta Itsas Gelak. Hala ere, ez dira bakarrak izango. Herriko ikastetxeek ere postua jarriko dute, Eskola 21 Agendaren barrukoa. Bestalde, Lezoko Udalak ere bere txokoa izango du. Bertan, udala ingurumenaren arloan egiten ari den lana jakinaraziko diete herritarrei. Horrela, autokonpostajeari buruzko informazioa emango dute, baita legegintzaldi honetan martxan jarri nahi dituzten herri-lurretako baratzeen gainekoa ere. Horrez gain, bigarren eskuko liburuak salduko dizkiete herritarrei. Eguneroko erosketak egiterakoan berrerabilpena sustatzeko asmoz, udalak plastikozko 2.000 poltsa berrerabilgarri banatuko ditu, Zaborrik gabe, bizi baietz! leloarekin. Soberan baleude, herriko komertzioei emango dizkiete. Ez da banatuko duten bakarra izango. Izan ere, azoka […]

Azabaratza garbitzeko irteera deitu du Itsas Gelak »

Igandean Jaizkibelen eta larunbatean Ulian izango dira Itsas Gelakoak, itsasertza aztertzen. Jaizkibelgo Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, hondartzaren ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi. Uliara irteera, larunbatean Programa horren barruan, Jaizkibelgo kostaldea ez ezik, Uliako kostaldea ere aztertzen ari da Itsas Gela. Hala, etzidamu, Uliara egingo dute irteera, Murgita kalaren egoera aztertzeko. Interesdunek Herri Ametsa ikastolaren aparkalekuan agertu behar dute, 11:00etan. Hala ere, antolatzaileek telefonoz edo posta elektronikora idatzita aurrez abisatzeko eskatu dute.