Ormazabal: “Oraindik ez dugu erabaki errautsak nora eramango ditugun” »

Carlos Ormazabal Gipuzkoako Ingurumen diputuari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak, eta bihar argitaratuko dute. Errauste plantaren inguruan hitz egin dute eta erabaki guztiak “berme juridiko handienarekin” hartu dituztela dio. Elkar…

Herrien garapen urbanistikoa oztopatzen duela leporatu diote hainbat alkatek Jaurlaritzari »

Gipuzkoako hamalau alkatek, tartean Goierriko bost herrietakoek, Eusko Jaurlaritzak egin duen Babes Bereziko Guneen (BBG) banaketa berria salatu dute, herrien garapen urbanistikoa eta industriala oztopatzen dituelako. Gainera, Lakuak herritarrei eta ud…

Ikasleek 60 ezpel landatu dituzte Zuhaitz Egunean »

Ordiziako Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleek 60 zuhaitz landatu dituzte gaur, Oreja parkean. Denera, bi ikastetxeetako 112 umek parte hartu dute Zuhaitz Egunean eta ezpelak landatu dituzte, udal lorazainen laguntzarekin. Aurrena, Jakintza ikastolako LH 6ko ikasleen txanda izan da. 11:30ean berriz, Urdanetakoak hasi dira lanean (irudian).

Oiangu Bizirikek urteko batzarra egingo du etzi »

Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi, hilak 11, Barrena kultur etxean, 19:00etan. Oianguren parkearen egoeraz, etorkizunaz eta udalak elkarteari eskatutako epaitegi gastuei buruz ariko dira. Urteko ekintzak, balantze eko…

Carlos Ormazabalen dimisioa eskatu dute Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateek »

Berria.info · Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria. “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra eg…

Allende Salazar ikastetxean dago gaur egun Bizkaiko konpostagailurik handiena »

Bizkaiko konpostagailurik handiena du egun Allende Salazar ikastetxeak, eta horren barri eman dute gaur eguerdian. Jantokian bazkaltzen duten umeek sortzen duten materia organikoa prozesatzeko gai da makina hori, 39.000 litro urtean. Hala, 9.285 litro konpost sortuko ditzake, eta  CO2 isuria 20.428 kilogramotan murriztuko litzateke. Hilabete eta erdi daramatza makinak martxan, eta ikasleak dagoeneko kontzientzia hartuta daudela azaldu du ikastetxe horretan Agenda 21 garatzearen arduraduna den Goizalde Berasaluzek. Birziklatzearen garrantziaz jabetzeko balio baitu ikastetxean konposta egiteak. Ingurumen zinegotzi Aloña Arronategik be birziklapena eta heziketa izan ditu hizpide: «Proiektu hau oso garrantzitsua da, balio pedagogikoa izateaz gain, etorkizunerako bidea be badelako. Gu geu arduratzen garelako guk geuk sortzen ditugun hondakinekin». «Zaborrik ez» Hala, ikastetxeetan zotzen den zabor organiko guztia birziklatuko dute. «Zaborrik ez sortzea lortuko dugu horrela», eta hori ingurumenarentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du konpost teknikari Kepa Urionabarrenetxeak. Ikastetxeetan dauden konpostagailu ezberdinen azalpena be eman zuen teknikariak, eta denen esfortzua eskertu: «Makinaren ezaugarriak kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak bere erritmora sortuko du konposta. Halanda be, zeregin horretan aurrera egitea da garrantzitsuena». Sortzen den materia barriari erabilera ematea da orain Udalaren kezka. «Ikastetxeekin adostu beharko dugu sortzen duten konposta hori nora bideratu, eskualdeko lorategiekin akordioak egin ditzakegu, esate baterako. Aukerak aztertu beharko ditugu. […]

Allendekoek berretsi egin dute ingurumena zaintzeko konpromisoa »

Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeak Eskola iraunkorraren saria jaso du. Hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten joan den barikuan, eskolan bertan. Ekitaldian, besteak beste, eskolako zuzendaria, ikasketa burua eta ikasleak eta gurasoen ordezkariak …

Hondartzako lanak, bertan behera »

Portuen zuzendaritzak eten egin du proiektua, hondartzaren mantenimenduaren ardurak argitu arte. Gaur batuko dira Donostian, Kostetako Zuzendaritzaren egoitzan,  Mutrikuko Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzakoak eta Estatuko Kosten Zuzendaritzakoak. Guztiz korapilatu den zeregina izango dute: Mutriku herriko hondartzaren berreskurapena eta ondorengo hondartzaren eta itsas-igerilekuaren kudeaketa eta mantenimendua zeinen ardura den argitzea. Izan ere, hondartza berreskuratzeko lanak eten egin ditu Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak. Entitate hori ez dago prest, antza, hondartzaren eta igerilekuaren geroko mantenimendua beregain hartzeko. Lanak etenda egongo dira, beraz, kudeaketaren ardura argitu arte. Ez bada gaia epe laburrean argitzen, 2011koa hondartzarik gabeko seigarren uda izango litzateke mutrikuarrentzat. Abenduan esleitu, orain eten Hondartza berreskuratzeko lanak pasa den abenduaren erdialdean esleitu zituen Eusko Jaurlaritzako Garraio, Herri-Lan eta Etxebizitza Sailak. Portuen Zuzendaritza sail horren baitakoa da. Urte eta erdiko atzerapenez esleitu ziren lanok, modu zuzenean eta premiazko prozedura erabilita, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Amenabar eta Moyua enpresen arteko aldi baterako UTEari esleitu zitzaizkion lanak. Orduko hartan Iñaki Arriolak «lanak berehala» hasiko zirela iragarri zuen, eta aurtengo udarako bukatuko zirela. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritzak berak eten ditu zereginok. Ardura elkarri pasatzen Portuen Zuzendaritzak lan horiek esleitu eta segituan idatzi zion Espainiako Ingurumen eta Landa zein Itsaso Gaietarako ministerioari, eskatuz argitu zezala hondartzaren […]

Fiskaltzak Udala salatu du Olatzeko harrobia baimentzearren »

Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak Mutrikuko Udala salatu du, ofizioz, Olatzeko harrobia ustiatzeko baimena luzatu izanagatik. Baimen hori ematerakoan EAEko Naturaren Babeserako Legea urratu dela deritzo Fiskaltzak, harrobia dagoen gunea Europa Mailako Garrantzia duen leku babestua jotzen dagoelako (LIC gunea). Mutrikuko Udalak oraindik ez du jaso salaketa bera. «Informazio eskaria egin zuten, baina salaketarik oraindik ez digute bidali», azaldu du alkate Josebe Astigarragak. Fiskaltzaren testua jasotakoan emango du jakitera gaiaren inguruko iritzia Udalak. Estatu mailan bigarren kasua Espainiako estatu mailan bigarren aldia da lurraldeko Ingurumen Fiskaltzak horrelako auzi administratiboa irekitzen duela udal baten kontra. Aurreko udan izan zen lehena, Tarragonan (Herrialde Katalanak). Euskal Herrian ez da orain arte horrelako kasurik egon. Ministerio Publikoak zehazki eskatu diona Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari izan da atzera bota dezala eta baliogabetzat jo dezala Olatzeko harrobiaren ustiapenerako emandako luzapen baimena. Baimen hori 2015era artekoa zen, eta dekretuz onartu zuen Mutrikuko Udalak, 2010era arteko ustiapen baimena luzatuz, beste bost urterako. Ingurumen Fiskaltzak Olatzeko harrobia ustiatzen duen enpresari, bestetik, agindu dio bertan dauzkan instalazioak kendu eta «gunea berreskuratzeko egoki diren errestaurazio proiektuak martxan jarri ditzala». Salaketan gogorarazi du Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak EAEko Naturaren Babeserako Legeak dioena: «Babestutako natur guneen inguruko lurretan, —eta Olatzeko harrobia horrela da—, ezin da […]

Inamari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren alde egin du EHANk »

Euskal Herriko Auzitegi NAggusiak ontzat eman du, beste behin ere, FINSA-Inama enpresak Muxikan duen lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Horren aurka helegitea jarri zuen enpresak iaz, eta Jaurlaritzaren alde…