Portuko txatarra deskargak mugatzeko eskatu du udalak »

Errenteriako Udalak Pasaiako portuan egiten diren txatarra deskargak mugatzea nahi du. Izan ere, arazoak eragiten dizkie Kaputxinoak auzoko bizilagunei. Hala nola, hautsa eta isuriak jasan behar dituzte. Errenteriako udaltzainek salaketa ere jaso dutel…

Txatarra hautsa dela eta, deskargak mugatzeko eskatu du udalak »

Kaputxinoetako bizilagunek Pasaiako portutik datorren txatarra hautsak eta beste isuri batzuk jasan behar izan dituzte, eta horixe pasatu zen lehengo asteartean, hain zuzen. Hala, Errenteriako Udalak portuko deskargak konfinatzeko eskatu dio Portu Agin…

Bilduko Iratxe Arriolak hartu du Ur Partzuergoaren presidentetza »

Eskualdeko hamabost herritako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta URA agentziako ordezkariek osatzen duten Busturialdeko Ur Partzuergoko asanbleako bozken gehiengoa lortuta, EAJko Igor Duñabeitia ordezkatuko du Iratxe Arriola Eako Bilduko zinegotziak erakund…

Mugikortasun Astearen barruko argazki lehiaketa bukatzear da »

Irungo Mugikortasun Astearen barruan argazki lehiaketa antolatu zuen udalak. Bihar da lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna. Lehiaketaren oinarriak zeintzuk diren ezagutzeko eta argazkiak nora bidali behar diren jakiteko Irungo Udalaren webgunea…

Jaizkibeleko putzuetaz hitz egiteko bilera egin dute »

Herriko lau eragilek deituta, Jaizkibelen egiiten ari diren lanen gaineko bilera egin zuten ostegun arratsaldean Kultura Aretoan. Servicios Txingudi enpresa Jaizkibeleko lur azpitik ura ponpatzeko sistema eraikitzen ari da, eta horrek sortzen duen kez…

“Errausketarentzat moratoria aplikatzeko unea iritsi da” »

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren administrazio kontseiluak kargua utzi aurreko azken bilera egin zuen herenegun. Partzuergoan orain arte agindu dutenek kargu uzteko ekintza bere-berea duten estiloan egin nahi izan dute, diru publikoa, hau da herritar guztiona, enpresa pribatuen esku jarriaz. Azken bilera horretan hartutako erabakien larritasunak, eta hori burutzeko erabili duten moduak, bultzatzen gaituzten gure kezka eta haserrea jendaurrean adieraztera. Horren inguruan hauek salatu nahi ditugu: Hartutako erabakia. Errauste plantaren Oinarrizko proiektua une honetan onartzea oso erabaki larria da. Carlos Ormazabalek zuzentzen duen administrazio kontseilua jakitun da, administrazio kontseilua astebete barru berritzekoa dela eta oso ondo daki administrazio kontseilu berria – 2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeen emaitzek ekarri dutena- ez dela hondakinen errausketa bultzatzearen aldekoa. Era berean jakitun da, indarrean sartzen diren kontratuak bertan behera uzteak miloika euroko kalteordainak eragingo dizkietela Gipuzkoako herritarrei. Egun gutxi barru bere karguak utzi behar dituen zuzendaritza batek oinarrizko proiektua, baina are larriagoa ondorrengoak kontutan izanda: Erabakia hartu duen administrazio kontseilua funtziotan dago, hau da, maiatzeko hauteskundeetatik ateratako ordezkariek kargua hartu bitartean oinarrizko betebeharrak tramitatzeko eginkizunean. Funtzioan dagoen administrazio kontseilu batek ez dauka inolako zilegitasunik garrantzi handiko erabakiak hartzeko, eta gutxiago hurrengo administrazio kontseiluaren lana baldintzatzeko. Oinarrizko proiektua onartu ahal izateko, ezohiko bilera deitu dute. Kontseilu […]

Astean zehar bildutako perretxikoak sailkatu dituzte Berdura Plazan »

Arkamurka taldeak antolatu duen Natur Astearen barruan, astean zehar bildu dituzten perretxiko eta onddoak sailkatzen ari dira Berdura Plazan; Aranzadi eta Arkamurka taldeko kideek bihar jarriko dituzte perretxiko guztiak erakusgai, plazan bertan. Mom…

Porlan eta gasolio isuria Antxoko Marealtan »

Marealta Eguna antolatzen duen antxotar taldeak salatu du gaur porlan eta gasolio isuria egin dutela Marealtan. Zehazki, Luzuriagako parke berriaren ondoan dagoen hodi batetik egin dutela isuri hori jakinarazi dute, 11:00ak aldera. Hala, antxotarren arabera, laugarren aldia da horrelako isuri bat izaten dela azken urtean, eta horregatik haserre daude: “Marealta Eguna bezalako ekimenekin gure barrutiko erreka garbi mantentzen saiatzen gara, eta gainera, urtean zehar Marealta biziberritzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Horrelako isuriek dena zapuzten dute”. Isuriaren berri izan eta berehala Pasaiako Udaltzaingori jakinarazi diete gertatutakoa. Aldi berean, 14:00ak inguruan, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikariak isuriaren gunean zeuden, azterketak egiten. Marealta Egunaren antolatzaileen arabera, berez gasolioa errekara botatzea “onartezina” bada, porlanak ere “oso modu basatian” eragiten dio Marealtako zoruari, “bertan dauden landaretza eta animaliak ito egiten dituelako, ez daukate arnasbiderik”.

Bioaniztasuna “hobetu” du udalak Bakarraiztegin, Jaizkibelen eta Altamiran »

Herriko hiru eremuetako bioaniztasuna «hobetzea» izan da Udalak egin duen ekintza planaren helburua. Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoaren baitan kokatu ditu doiketa lan horiek Ainhoa Zabalo alkateak: “Natura babesten dugula diogu, baina hitzek bakarrik ez dute balio. Hori praktikan jarri dugu”. Horrela, hirigintza plan orokorrak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa mugatzen dutela gogoratu zuen, eta hegoalderantz zabaldu zutela. Herri lurrak dira hiru eremu horiek: Altamiragain, Bakarraiztegi eta Jaizkibel. Azkeneko toki horretan atzo hasi zituzten lanak. Egindako lanaren azalpenak Altamiragaineko parkean eman dituzte Zabalok berak zein Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Javier Belza aholkulariak. Alde batetik, Iberdrolarekin tratua egin zuten, Altamiragaineko linea elektrikoa lur azpitik pasatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bi diru laguntza jaso dituzte, guztira 65.944,50 eurokoa. Zuhaitzak landatu dituzte Altamiragain parkean, zuhaitzak moztea ekiditeaz gain, 440 zuhaitz (gorostia, erramua, elorria…) eta zuhaixka landatu dituzte, berriro basotzeko. “Bioaniztasun eskasa” duen parkea dela adierazi du Betetak, eta “potentzial handia” duela. Gainera, banbu japoniarra landare inbaditzailea gerizpean uzteko (horrela ez baita hedatzen) beste hainbat zuhaitz landatu dituzte Institutuaren ondoan. Bakarraiztegiko errekaren bazterretan zegoen zaborrarekin bost edukiontzi bete zituzten pasa den udaberrian (hiru tona eta erdi pasatxo). Babestutako zonaldea da Bakarraiztegikoa, eta zabor gehiago ez botatzeko 460 metroko […]

«Ez da ohi baino zetazeo gehiago azaldu; hemen bizi dira» »

Azkenaldian hainbat zetazeo agertu da Zarauzko hondartzan eta inguruetan; pasa den abuztuaren 26an, esaterako, Zarauzko hondartzan agertu zen kaxaloteak ikusmin handia sortu zuen; duela bi aste, berriz, balea bat agertu zen hondartzatik gertu. Eta, duela gutxi, surflari batzuk hainbat izurde ikusi zituzten. Hala ere, Ilazki Goenaga (Azpeitia, 1982) biologoak eta Ambar Itsas Faunaren Kontserbazio eta Ikerketarako Elkarteko Gipuzkoako Lehorreratze Sareko koordinatzaileak nabarmendu du halako animalien lehorreratzeak ohikoak izan ohi direla urtez urte inguruotan. Zergatik azaldu da horrenbeste animalia azkenaldian? Ez da ohi baino gehiago azaldu; zetazeo hauek hemen bizi dira, edo migrazio garaian jatera etortzen dira. Gertatzen da urte pila bat pasatu ditugula itsasoari kasurik egin gabe; orain, gure lana ari da bere fruitua ematen, eta gero eta jende gehiagok itsasora begiratzen du. Kontua ez da aspaldian gero eta gehiago agertzen direla, baizik eta guk gehiago begiratzen dugula itsasora. Lehorreratze garrantzitsuak neguan gertatzen dira, eta orduan jende asko ez da egoten hondartzetan, eta oharkabean pasatzen dira ia gehienak. Surflariak edo garbitzaileak ohartzen dira, baina ez dute halako oihartzunik. Beraz, ohikoak dira azken hilabeteetako kasuak. Ez da arraroa. Urtero gerturatzen dira izurdeak; eragin asko izan ohi du jatekoaren presentziak. Izurdeen kasuan, urtero ikusten dira Getariako eta Zarauzko kostan. Kasualitadez, momentu horietan norbait […]