Allendekoek berretsi egin dute ingurumena zaintzeko konpromisoa »

Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeak Eskola iraunkorraren saria jaso du. Hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten joan den barikuan, eskolan bertan. Ekitaldian, besteak beste, eskolako zuzendaria, ikasketa burua eta ikasleak eta gurasoen ordezkariak …

Hondartzako lanak, bertan behera »

Portuen zuzendaritzak eten egin du proiektua, hondartzaren mantenimenduaren ardurak argitu arte. Gaur batuko dira Donostian, Kostetako Zuzendaritzaren egoitzan,  Mutrikuko Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzakoak eta Estatuko Kosten Zuzendaritzakoak. Guztiz korapilatu den zeregina izango dute: Mutriku herriko hondartzaren berreskurapena eta ondorengo hondartzaren eta itsas-igerilekuaren kudeaketa eta mantenimendua zeinen ardura den argitzea. Izan ere, hondartza berreskuratzeko lanak eten egin ditu Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak. Entitate hori ez dago prest, antza, hondartzaren eta igerilekuaren geroko mantenimendua beregain hartzeko. Lanak etenda egongo dira, beraz, kudeaketaren ardura argitu arte. Ez bada gaia epe laburrean argitzen, 2011koa hondartzarik gabeko seigarren uda izango litzateke mutrikuarrentzat. Abenduan esleitu, orain eten Hondartza berreskuratzeko lanak pasa den abenduaren erdialdean esleitu zituen Eusko Jaurlaritzako Garraio, Herri-Lan eta Etxebizitza Sailak. Portuen Zuzendaritza sail horren baitakoa da. Urte eta erdiko atzerapenez esleitu ziren lanok, modu zuzenean eta premiazko prozedura erabilita, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Amenabar eta Moyua enpresen arteko aldi baterako UTEari esleitu zitzaizkion lanak. Orduko hartan Iñaki Arriolak «lanak berehala» hasiko zirela iragarri zuen, eta aurtengo udarako bukatuko zirela. Orain, ordea, Eusko Jaurlaritzak berak eten ditu zereginok. Ardura elkarri pasatzen Portuen Zuzendaritzak lan horiek esleitu eta segituan idatzi zion Espainiako Ingurumen eta Landa zein Itsaso Gaietarako ministerioari, eskatuz argitu zezala hondartzaren […]

Fiskaltzak Udala salatu du Olatzeko harrobia baimentzearren »

Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak Mutrikuko Udala salatu du, ofizioz, Olatzeko harrobia ustiatzeko baimena luzatu izanagatik. Baimen hori ematerakoan EAEko Naturaren Babeserako Legea urratu dela deritzo Fiskaltzak, harrobia dagoen gunea Europa Mailako Garrantzia duen leku babestua jotzen dagoelako (LIC gunea). Mutrikuko Udalak oraindik ez du jaso salaketa bera. «Informazio eskaria egin zuten, baina salaketarik oraindik ez digute bidali», azaldu du alkate Josebe Astigarragak. Fiskaltzaren testua jasotakoan emango du jakitera gaiaren inguruko iritzia Udalak. Estatu mailan bigarren kasua Espainiako estatu mailan bigarren aldia da lurraldeko Ingurumen Fiskaltzak horrelako auzi administratiboa irekitzen duela udal baten kontra. Aurreko udan izan zen lehena, Tarragonan (Herrialde Katalanak). Euskal Herrian ez da orain arte horrelako kasurik egon. Ministerio Publikoak zehazki eskatu diona Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari izan da atzera bota dezala eta baliogabetzat jo dezala Olatzeko harrobiaren ustiapenerako emandako luzapen baimena. Baimen hori 2015era artekoa zen, eta dekretuz onartu zuen Mutrikuko Udalak, 2010era arteko ustiapen baimena luzatuz, beste bost urterako. Ingurumen Fiskaltzak Olatzeko harrobia ustiatzen duen enpresari, bestetik, agindu dio bertan dauzkan instalazioak kendu eta «gunea berreskuratzeko egoki diren errestaurazio proiektuak martxan jarri ditzala». Salaketan gogorarazi du Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak EAEko Naturaren Babeserako Legeak dioena: «Babestutako natur guneen inguruko lurretan, —eta Olatzeko harrobia horrela da—, ezin da […]

Inamari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren alde egin du EHANk »

Euskal Herriko Auzitegi NAggusiak ontzat eman du, beste behin ere, FINSA-Inama enpresak Muxikan duen lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Horren aurka helegitea jarri zuen enpresak iaz, eta Jaurlaritzaren alde…

UNESCOk Urdaibai proposatu du EAEko geodibertsitate estrategia lantzeko »

UNESOk eta Biosfera Erreserben Espainiako Sareak Urdaibai proposatu du EAEko geodibertsitate estrategia lantzeko. MAB (The Man and the Biosphere) programaren baitan Urdaibaiko Biosfera Erreserban egin eta egingo dituzten jarduerak “leku berezia&#…