Nikolas Yurramendi: ‘Ia dena ondo’ »

Hasierak beti izaten dira urduri egoteko arrazoi. Arraunean ere, ligako lehenengo estropada, hala izaten da. Neguan egindako guztia mahai gainean jartzeko garaia da, eta gehienetan, neguan eta aurre denboraldiko estropadetan ikusitakoa errepikatzen da gutxi gorabehera. Lehen estropadaren bereizitasun handienetakoa, txanda zozketa, ez zen Donostiarraren ez aldeko eta ez kontrako suertatu: aurretik, aurreneko txanda zen hoberena, […]

Telmo Yurramendi: ‘Bermeo eta Portugaletetik bueltan’ »

Telmo Yurramendi, arraunlaria. Ezin izan dugu. Datorren urtean berriz ere KAE1 ligan arituko da Donostiarrako lehen ontzia. Ez gara Ondarroa eta Ares bezala moldatu lehendabizi Bermeoko itsaso zakarrarekin, eta gero Portugaleten Ibaizabalen itsasadarreko haizearekin. Zaleen animoak eta ilusioa lagun izan ditugu, baina hala ere, kale. Argi zegoen zein zen Ondarroako koadrilaren maila. Izan ere, aurten […]

Itziar Eguren: ‘Kontxa, Kontxa da’ »

Itziar Eguren, Arraun Lagunakeko delegatua. Beti entzuten den esana. Kontxa, Kontxa da eta edozer gerta daiteke: onerako edo txarrerako. Akatsak garestiegi ordaintzen dira eta guri tokatu behar. Gure estreinaldian. Ez da justua baina horrela da; a priori, inork kokatzen ez gintuen azken postuan gaude… oraingoz. Delegatu, entrenatzaile, arraunlari, zaletu askok harriduraz galdetzen ziguten zer gertatu […]

The post Itziar Eguren: ‘Kontxa, Kontxa da’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Telmo Yurramendi: ‘Kontxa 2016’ »

Telmo Yurramendi, Donostiarrako arraunlaria. Denboraldiaren erdialdean, Mendi entrenatzaileak gelditzen zena hiru zatitan banatzeko eskatu zigun: liga, Kontxako Bandera eta lehenaren araberako igoera kanporaketak. Lehenengo zatiaren helburua lortzea ederki kosta zitzaigun, baina zailtasunak zailtasun, lortu genuen play off -etan sartzea. Orain, Kontxako Bandera daukagu jokoan, lehian sartzeko helburuarekin. Guk ondo dakigu estropada gazi gozoa izaten dela. […]

The post Telmo Yurramendi: ‘Kontxa 2016’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Telmo Yurramendi: ‘Kantabriatik bueltan’ »

Telmo Yurramendi; arraunlaria. Pasa den asteburu honetan bi estropada izan ditugu, biak Pedreñan, Santanderreko badian. Larunbatean, arratsaldeko zazpietan izan zen eta igandean berriz, ordu erdi beranduago. Marea kontuak. Pedreñakoak, estropada eremu irregularra izateko fama du: sakonera gutxi, hondar-bankuak, itsaslasterrak, haizea… Adibide bat emateko, barruko balizak lehorrean botatzen dituzte traktore baten bidez. Horri guztiari, atzera eta […]

The post Telmo Yurramendi: ‘Kantabriatik bueltan’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Edurne Monero: ‘Harro’ »

Edurne Moreno; arraunlaria. Orioko itsasadarrean irabazi dugu lehen bandera, aurkari zuzenen aurretik, baina ez aurkari guztiekin. Gipuzkoako Ligako zazpigarren jardunaldia izan zen, eta Euskotren Ligako partaideak falta ziren. Hortaz, bandera bakarrik zegoen jokoan, ez punturik, ez sailkapenik: bandera etxeratu edo ez. Aurreko asteburuan Orion jokatutako estropadaren sentsazio txarra kentzeko, ezin hobeto etorri zitzaigun saria, baita […]

The post Edurne Monero: ‘Harro’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Sentsazio gazi-gozoa »

Nagore Claramunt; arraunlaria Denboraldiko astebururik inportanteena genuen aurretik. Negu osoa bi egun horietan ahalik eta hoberen aritzeko lanean ibili gara buru-belarri. Astean sei egunetan entrenatzen, arratsaldero. Eguzkiaren argiarekin sartzen ginen entrenatzera eta, ilunpetan, buelta etxera: nekea, gosea, askotan dutxatu gabe, hurrengo goizeko seiak azkar iritsiko direla pentsatuz… Hala ere, tinko aritu gara, hobetu behar genuelakoan, […]

The post Sentsazio gazi-gozoa appeared first on Irutxuloko Hitza.

Telmo Yurramendi: ‘Entrenamendua’ »

Astean zehar ohikoa dugun moduan, 19:30ean gelditu gara Donostiako kaian, Kaiarribako sotoetan. Aldagelan sartu orduko, arbela begiratu eta entrenamenduaren lehen zatian uretaratuko den taldearen barruan nagoela ikusi dut. Bigarren begirada batean, gaur egiteko dugun lana: biderkaketa eta batuketa konbinazio bat dira, zenbaki askorekin, baina taldekideekin eztabaidatu ondoren, serie motzak palada altuan direla ondorioztatu dugu. Aldatu […]

The post Telmo Yurramendi: ‘Entrenamendua’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Inge Ugarte: ‘Nire lehenengo eguna’ »

Inge Ugarte; patroia. Kontxako estropaden ondorengo iraileko egun bat zen. 17:50ak ziren, eta Hibaikan sartu nintzen 12 urte nituela. Dena berria zen niretzat: fosoa, ergometroa, batelak, arrauneko kideak, entrenatzaileak… Handik aurrera nire entrenatzaile izango zenak ergometroa gogor egiten jarri ninduen, nire taldekideekin batera. Ondoren, korrika egitera bidali gintuen bera gure atzean zihoala bizikletan. Korrika nindoanean, […]

The post Inge Ugarte: ‘Nire lehenengo eguna’ appeared first on Irutxuloko Hitza.

Nikolas Yurramendi: ‘Bizirik’ »

Bilboko udaletxe aurrealdea, larunbata. Lekittarra duela minutu bat eskas atera da. 5. Beroketa ona egin dugu, bihotzak eta izerdiak martxan daude dagoeneko. 4. Zortzi hilabete honetarako entrenatzen. Zortzi hilabete honetarako entrenatzen. 3. Arnasa. 2. Prest! 1. PREST! 0. EKIN! Hortzak estu eta oinetako behatzetarainoko esfortzuan lehen segundoak egin ditugu, eta kinka larrian ditut hankak. Birikak […]

The post Nikolas Yurramendi: ‘Bizirik’ appeared first on Irutxuloko Hitza.