Hondarribiak irabazi du Bermeo Hiriko 35. Bandera »

Bihar Portugaleten erabakiko da zein den aurtengo Eusko Label Ligaren txapelduna. Bi puntuko aldea baino ez dago Urdaibairen eta Hondarribiaren artean; 189 puntu ditu Bermeoko taldeak (Orio hirugarrenak 170 puntu ditu). Gaur ere estropada bikaina burutu dute denboraldi osoan liga irabazteko faborito izan direnek. Azkenean hondarribitarrek denboraldiko euren seigarren bandera lortu dute; Bermeoko taldeak ere […]

[ARGAZKI GALERIA] Bermeo Hiriko 35. Bandera »

Hondarribiak irabazi du Bermeo Hiriko 35. Bandera. Urdaibai sailkatu da bigarren, 7 segundo eta 52 ehunenera.

[Bideoa eta galeria] Aita Manuel, betirako »

Aita Manuel, gaur nagusi. 1917ko irailaren 16an irabazi zuen haren lehen Kontxa patroi bezala. Gaur, egun hori gogoratu dute sanpedrotarrek.

Hondarribia, liga irabazteko aukera garbiekin »

Hondarribia Eusko Label Ligaren bila joango da asteburuan. Horretarako, oso fin ibili behar da, eta ahal balitz, bi estropadak irabazi.

Gorka Aranberri: “Ez dut inoiz igandekoa bezain olatu handia hartu” »

Talentua duenari aukerak eman egin behar zaizkiola esaten da. Baliatzea bere esku egoten da gero. Badu berezkotik patroi lanean Gorka Aranberrik (Donostia, 1987), eta antzematen zitzaion ume-umetatik bazekarrela zerbait. Haurra zela egin zuen debuta Zarautzekin, 14 urterekin, eta bera zuen patroi Enbata traineruak 2003an, TKE ligaren lehen aldian, taldeak azken estropadan maila galdu zuenean. Amari besarkatuta, negar […]

91 urte bete dira Ondarroak bere azken Kontxako bandera irabazi zuenetik »

Ondarroako arrauna azken urteetako unerik gozoenak bizitzen ari da. Iaz TKE ligara igotzea lortu ostean, zortzigarren postuan finkatu da Antiguako Ama, eta zeresan handia eman du Iriondoren mutilek egindako denboraldiak. Aurtengo helburua erraz beteta, herrian bazegoen halako itxaropen bat mutilek Kontxako estropadetarako sailkapena lortzeko. Baina ezin izan da, ez mutiletan, ez nesketan, baina iritsiko da […]

Larunbatean, Aita Manuel eta San Pedro bat izango dira »

Aita Manuel ezinbesteko pertsona da San Pedroko arrauna ulertzeko. Haren patroi bezalako lehen Kontxaren mendeurrenean, omenaldia egingo diote.

Igor Makazaga: “Oso momentu onean gaude, eta gogotsu” »

Denboraldiko estropadarik garrantzitsuenak jokatuko ditu Donostiarrak, datorren asteburuan. Sekulako denboraldia egin dute Igor Makazagaren mutilek, eta KAE-1 mailako txapeldunak izateaz gain, txapelketetan eta Kontxako Banderan ere sekula baino hobeto aritu dira. Orain, ez dute erronka makala, igoera lortzea hainbeste desiratutako TKE mailarako, gizonezkoen maila gorenerako. Bi jardunalditan jokatuko dute play offa; larunbatean, Portugaleten, eta, igandean, […]

Argazkiak eta bideoa: Orio Kontxan txapeldun »

Emozio handiko eguna izan zen atzokoa oriotarrentzat. Hamar urte eta gero, Kontxako Bandera irabazi zuen Orioko gizonezkoen traineruak, itsaso zakarrari aurre eginez. Emozioa pil-pilean egon zen azken unera arte, eta, bandera eskuratuta, poza lehertu zen zaleen eta arraunlarien artean. Hona hemen Hirutxuloko Hitzak Orioko arraunlariei Donostiako portuan grabatutako bideoa: Karkarak, berriz, Donostian hartutako irudiekin argazki galeria osatu du:    

Herriak ongi-etorri beroa egin die Orioko arraunlariei »

Orioko traineruak Kontxako Bandera irabazi zuen atzo, hogeita hamabigarren aldiz. Arraunlarien lorpena ospatzeko, ongi-etorri beroa egin zien herritarrek iluntzean traineruko kideei. 20:00etarako aurreikusita zegoen errezibimendua, eta ordu bete lehenagotik plaza horiz jantzi zen. Txu-txu trenaren gainean iritsi ziren traineruko kideak herriko plazara Talai Mendi txarangak lagunduta, eta zaleen artetik igo ziren udaletxera txalo zaparradaren artean. […]