Jaso du Mari Karmen Eizagirrek Arraun Elkartearen San Telmo zozketako saria »

The post Jaso du Mari Karmen Eizagirrek Arraun Elkartearen San Telmo zozketako saria appeared first on Urola Kostako Hitza.

Lidia Yarza, Ion Areitio, arraun elkartea eta Unai Emeryren gaua »

Txema Olazabal handiak irakasgaia eman zuen Hondarribiko kirol sarien bigarren galan. Euskarak, lehen ekitaldian baino presentzia handiagoa izan zuen atzo.

Arraun egutegia dela-eta aurten ez da Oriaren XXII. Jaitsiera jokatuko »

  Arraun taldeen egutegi gora-beherak direla-eta aurten ez da Oriaren XXII. Jaitsiera jokatuko Orion. Hasiera batean, pasa den larunbatean jokatzekoa zen arruan hitzordua, baina eguraldi txarra zela-eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren gomendioz Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak uretako kirol jarduerak bertan behera uzteko agindu zuen segurtasun arrazoiengatik; ondorioz, Orioko proba ere bertan behera geratu zen. […]

The post Arraun egutegia dela-eta aurten ez da Oriaren XXII. Jaitsiera jokatuko appeared first on Urola Kostako Hitza.

Ia maila guztietako podiumean sailkatu dira bertoko arraunlariak »

Traineru eta trainerilla denboraldiaren aurretik, urtero lehiatzen dute batel liga Bizkaiko arraunlariek. Joan den asteburuan, esaterako, denboraldiko hirugarren estropada lehiatu zuten Sestaoko uretan, eta Lea-Artibai zein Busturialdekoek maila ona erakutsi zuten, ia maila denetan podiumean sartuta. Bermeok, esaterako, estropada irabaztea lortu zuen gizonezkoetan, haurren kategorian eta baita kadeteenean ere. Emakumezkoetan, haur eta kadete kategorian, hirugarren […]

The post Ia maila guztietako podiumean sailkatu dira bertoko arraunlariak appeared first on Busturialdeko Hitza.

Bizikleta, arrauna, motoak eta trail proba, Goierriko 7 Orduetan »

Bi hilabete barru, apirilaren 16an egingo dute Goierriko 7 Orduak kirol ikuskizunaren bigarren edizioa. Ordiziako Beti Alai pilotalekuan izango da, 17:00etan hasi eta gauerdira arte. Emaneurre taldekoak buru belarri dabiltza antolaketa lanetan, eta oraindik egitarau osoa ixteko badago ere, dagoeneko egin dute prestatutako proben aurrerapen bat. Guztira, 120 kirolari inguruk parte hartuko dute, kirol eta […]

Datorren ostiralean ohiko batzarra egingo du Orioko Arraunketa Elkarteak »

Orioko Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du datorren ostiralean, hilaren 19an. Lehen deialdia 18:30ean izango da; eta 19:00etan da bigarrena. Kultur Etxeko areto nagusian izango da batzarra. Joan den urteko emaitzak aztertuko dituzte, batetik, batzar horretan. Bestalde, honako gaiak iragarri dituzte: egoera ekonomikoa, 2015eko gastuak eta sarrerak; 2016ko aurrekontua; azken batzarreko aktaren irakurketa eta […]

Zumaiako arraunlari beteranoek Sestaoko estropada irabazi dute »

Arraunean egiteko ontzi berri bat aurkeztu dute Mundaizen »

Rowuhin aurkeztuko dute Mundaiz ikastetxean, larunbatean, 9:00etatik 17:00etara. Arraunean egiteko eta arrauna ulertzeko modu berri bat dela diote, eta Unai Elizasu altzatarra ari da produktuaren zabalpena egiten inguruotan. Gipuzkoako arraun elkarteei eta norbanakoei zuzendua dago aurkezpena, eta ontzi berria probatzeko aukera egongo da. Arduradunen esanetan, arraunean egiteko, ikasteko eta gozatzeko, dagoen modurik berriena, errealena eta […]

The post Arraunean egiteko ontzi berri bat aurkeztu dute Mundaizen appeared first on Irutxuloko Hitza.

Sestaon hasiko da arraun denboraldia zapatuan, batel ligarekin »

Arraun denboraldia hastera doa asteburuan, batelen ligagaz hasiko baitira Bizkaiko arraunlariak. Lehenengo hitzordua Sestaon dute zapatuan, 16:00etan, eta tartean Ondarroako, Lekeitioko, Mundakako, Elantxobeko eta Bermeoko arraun taldeek parte hartuko dute. Busturialdeko arraun taldeetako ordezkariak «pozik» agertu dira, hiru taldeetan neskenak eratu baitituzte, nahiz eta Bermeoko eta Elantxobeko neskek baino ez duten batel ligan parte hartuko. […]

The post Sestaon hasiko da arraun denboraldia zapatuan, batel ligarekin appeared first on Busturialdeko Hitza.

Eskualdeko arraun taldeek asteburuan abiatu dute Gipuzkoako Batel Liga »

Pasai Donibanen jokatu zen lehen jardunaldia larunbat arratsaldean, eta eskualdeko arraun elkarte guztiek aurkeztu dute ordezkaritza, Getariak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak. Emaitzeri dagokionean denetarik izan zen. Infantil mutilen mailan Orio A taldea izan zen azkarrena, eta Zumaia A batela sailkatu zen bigarren postuan. Nesketan berriz, Orio A, Getaria eta Zarautz A, laugarren, bosgarren eta seigarren […]