Orioko Bandera hirira ekarri du Arraun Lagunakek »

Gipuzkoako Traineru Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zuten Orion, larunbat goizean. Arraun Lagunakek bere lehen bandera eskuratu zuen han, estropadako azkarrena izanda (11 minutu eta 36 segundo). Donostiako ontziaren atzetik geratu ziren Getaria-Zarautz eta Hernani, bederatzi segundora. Estropadatik bueltan, ongietorria egin zioten taldeari kaian, jaiak zirela aprobetxatuz. Sei taldek soilik parte hartu zuten estropadan, izan ere, […]

The post Orioko Bandera hirira ekarri du Arraun Lagunakek appeared first on Irutxuloko Hitza.

Getaria hirugarren Orioko KAE 1 ligako jardunaldian »

Irabazlearengandik, Ondarroako traineruarengandik (20:17,64) 12 segundutara heldu da Getariakoa, 20:29 denbora eginez. Zarauztarrak, berriz, zortzigarren egin dute, 20:56,44 denborarekin, eta oriotarrek 21:01,84 denborarekin, bederatzigarren. 20:19,84 denbora eginda, lekeitiarrak izan dira bigarrengoak. Jende ugari bildu da norgehiagoka bertatik bertara jarraitzeko. Gaurko jardunaldiaren ostean, Getaria bigarren postuan dago sailkapen orokorrean , 57 punturekin, Ondarroaren atzetik (70 puntu). […]

The post Getaria hirugarren Orioko KAE 1 ligako jardunaldian appeared first on Urola Kostako Hitza.

Ondarroa Arraun Elkarteak IX. Bixigu eguna ikurrina lortu du Orion »

Ondarroa Arraun Elkartea gaur [ uztailak 16] ere irabazle izan da Orioko estropadetan. Denboraldi honetako laugarren bandera eramango du Ondarroako taldeak herrira. 20:17,64 denbora egin du Ondarroa Arraun Elkarteak gaur eguerdian, Orion lehiatu den IX. Bixigu Eguna Ikurrinan. Bigarrena Lekittarra izan da 20:19,84 denboragaz. Bigarren tandan atera dira Lea-Artibaiko traineru biak. Estropada oso gogorra izan […]

The post Ondarroa Arraun Elkarteak IX. Bixigu eguna ikurrina lortu du Orion appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Getaria-Zarautz bigarren Gipuzkoako Ligako 7. jardunaldian »

Bisigua Orio Estilora jaialdiaren barruan jokatu dute gaur 12:30etik hasita Emakumezkoen Traineru Ligako 7. jardunaldia. Getaria-Zarautz bigarren sailkatu da, 11:25,98 denborarekin. Lehenbizikoak, Donostiako Berdintasunak 9 seg…

Jende ugari bildu da Bisigua Orio Estilora jaialdian »

Ostegunean irekiko zuten Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa, eta ordutik Orioko plaza jatetxe erraldoia da. Gaur, esaterako, sagardo eta talo dastaketa egin dute eta Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa jokatzen ari dira. Horrez gain, hegaluzea parrilan dastatzeko aukera dute herritarrek. Arraunak ere badu lekua jaialdian: orain Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatzen ari dira eta […]

The post Jende ugari bildu da Bisigua Orio Estilora jaialdian appeared first on Urola Kostako Hitza.

Jokatu diren bost banderatik lautan, Oarso Bidasoko traineruak garaile »

Oarso Bidasoko traineruak onenak izaten ari dira arraun ligen hasieran. Jokoan izan diren 23 banderetatik 18 irabazi dituzte.

Sentsazio gazi-gozoa »

Nagore Claramunt; arraunlaria Denboraldiko astebururik inportanteena genuen aurretik. Negu osoa bi egun horietan ahalik eta hoberen aritzeko lanean ibili gara buru-belarri. Astean sei egunetan entrenatzen, arratsaldero. Eguzkiaren argiarekin sartzen ginen entrenatzera eta, ilunpetan, buelta etxera: nekea, gosea, askotan dutxatu gabe, hurrengo goizeko seiak azkar iritsiko direla pentsatuz… Hala ere, tinko aritu gara, hobetu behar genuelakoan, […]

The post Sentsazio gazi-gozoa appeared first on Irutxuloko Hitza.

Emakume arraunlariak protagonista izango dira IRUTXULOKO HITZAren eskutik »

Gehigarri berezia argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk, uztailaren 29an. Emakumeak eta arrauna izango du izena, eta tostako arraunaren inguruko erreportaje zabalak eta elkarrizketak izango ditu, 32 orrialdetan barrena. Estitxu Zabala kazetaria eta arraunlaria arduratu da lana egiteaz, eta, horretarako, batean eta bestean informazioa jaso du, eta hainbat arraunlarirekin egon da, euren esperientzien berri izateko: Pasai Donibaneko […]

The post Emakume arraunlariak protagonista izango dira IRUTXULOKO HITZAren eskutik appeared first on Irutxuloko Hitza.

KAE1 Ligako estropada jokatuko da larunbat eguerdian Orion »

Traineru denboraldian pil-pilean dago, eta eskualdeko arraun taldeek hainbat estropada jokatuko dituzte asteburuan. Larunbatean 12:30ean Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatuko da Oria ibaian, eta gero, 13:00etatik aurrera Bixigu Eguna Bandera izango dute jokoan KAE 1 Ligako traineruek. Bestalde, TKE eta Euskotren ligetako traineruek bi jardunaldi jokatuko dituzte asteburuan. Larunbat arratsaldean Bilbon izango dute hitzordua, eta […]

The post KAE1 Ligako estropada jokatuko da larunbat eguerdian Orion appeared first on Urola Kostako Hitza.

Hirugarren urtez jarraian irabazi du Urdaibaik Bizkaiko Txapelketa »

Atzo arratsaldean Lekeition lehiatu zuten Bizkaiko Traineru Txapelketa hamar arraun talde bizkaitarrek. 20 minutu, 51 segundo eta 65 ehunenetan amaitu zuen estropada talde bermeotarrak (iaz 20 minutu, 6 segundo eta 25 ehuneneko marka lortu zuten). Iaz moduan, aurten ere Kaiku sailkatu da bigarren, eta Zierbena hirugarren. Urdaibairengandik bost segundo eta 65 ehunenera amaitu zuen lehia […]

The post Hirugarren urtez jarraian irabazi du Urdaibaik Bizkaiko Txapelketa appeared first on Busturialdeko Hitza.