Oihana Cereijo: “Denboraldia biribiltzeko balio izan du Kontxak” »

Bukatu da denboraldia. Eta San Juanek ezin hobeto bukatu du, Kontxa irabaziz. Bai, guztiz. Denboraldia primeran hasi genuen. Aulki mugikorrekoak oso ondo ibili ziren, Euskadiko Txapelketa irabazi zuten. Bateletan ere txukun aritu gara, Euskadikoa irabazi, Espainian bigarren. Trainerilletan Espainiakoa eskuratu genuen… Uste dut denboraldi guztia biribil joan dela. Traineruan Euskotren Liga, Euskadiko Txapelketa… Eta denboraldiari […]

“Batzuetan sufritu ere egiten dut, baina sufrimendu horrek plazera ematen dit” »

Hamahiru urte zituela hasi zen arraunean Oihana Cereijo. 26rekin bere bigarren Kontxa irabazi du.

Erroxape kaia zabalik egongo da zapatuan estropadak ikusteko »

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, herritarrek zein bisitariek Erroxape kaia (Xixili eskultura dagoen kaia) erabili ahal izango dute zapatuan, estropada ikusteko. Erroxape kaia zabalik izango bada ere, kai horrek jendea hartzeko duen gaitasuna ez dela olatu hormaren modukoa nabarmendu gura izan dute udaletik. Horregatik, kaia jendez betetzen baldin bada, sarrera itxi egingo dutela adierazi dute. Era […]

The post Erroxape kaia zabalik egongo da zapatuan estropadak ikusteko appeared first on Busturialdeko Hitza.

Bermeo Hiriko 34. estropada lehiatuko dute zapatuan »

Kontxako bandera herrira ekarri ostean, San Miguel ligaren bila doaz Bou Bizkaia-ko arraunlariak. Emozioak, oraindik, pil-pilean izango dira asteburuan, batez, ere, TKE ligako azkenaurreko jardunaldia Bermeoko uretan jokatzen delako. Liga amaiera, berriz, Portugaleten izango da, domekan. Gaur gaurkoz, 192 puntu dauzka Urdaibaik, eta bi puntu gutxiago dauzka Hondarribiak. Gaur goizean egin dute Arrantzaleen Museoan estropadaren […]

The post Bermeo Hiriko 34. estropada lehiatuko dute zapatuan appeared first on Busturialdeko Hitza.

Jon Unanue: “Oraindik liga jokoan dago, eta gero ospatuko ditugu ospatu beharrekoak” »

Bermeoko Urdaibai taldeak irabazi zuen igandeko Kontxako estropada, eta bailarako bat baino gehiago dira taldeko kide: Jon Salsamendi entrenatzailea Oriokoa da, eta zarauztarrak dira Gorka Aranberri patroia eta Bersaitz Azkue arraunlaria. Jon Unanue (Azkoitia, 1988) ez da kostakoa, baina haiekin aritzen da. Kontxako bandera irabazi berri duzu. Nola sentitzen zara? Ondo, ondo. Gainetik pisu handia […]

The post Jon Unanue: “Oraindik liga jokoan dago, eta gero ospatuko ditugu ospatu beharrekoak” appeared first on Urola Kostako Hitza.

Hirugarrena ere etxera ekarri dute »

Kontxako bandera hirugarren urtez jarraian irabazi dute sanjuango batelerek; herriak harrera beroa egin zien atzo arratsaldean.

Jendez lepo bete da Lamera Urdaibaikoei harrera beroa egiteko »

Ehunka bermeotarrek egin zieten harrera beroa Urdaibaiko arraunlariei, atzo Kontxako Bandera irabazi eta gero. Hirugarren urtez, Bou Bizkaiako arraunlariek nagusitasuna erakutsi zuten Donostiako uretan, eta egindako ekintza gogoangarria herriarekin ospatu nahi izan zuten. Berez egun berezia zen atzokoa, herriko jaietan Sukalki Eguna ospatzen ari zirelako, baina Kontxako Bandera irabazi izanak egun borobila eman zien bermeotarrei. […]

The post Jendez lepo bete da Lamera Urdaibaikoei harrera beroa egiteko appeared first on Busturialdeko Hitza.

Herria Hibaikarekin »

Irabazi edo galdu, herria Hibaikarekin dagoela argi utzi zuten Alabergako biribilgunean lehenik, eta Herrriko Plazan ondoren, arraunlariei harrera egin zieten hamarnaka eta hamarnaka errenteriarrek.

Festa giro ederra izan da gaur Donostiako Estropadan »

Irutxuloko Hitza Donostiako Estropadan izan da, eta argazki bilduma bikaina egin du bertako giroa jasoz. Argazki gehiago eta kronika Irutxuloko Hitzan Argazkilaria Malen Aldalur

The post Festa giro ederra izan da gaur Donostiako Estropadan appeared first on Urola Kostako Hitza.

Eguzkia, umorea eta festarako gogoa nagusitu dira estropadetan »

Kontxako Bandera dela eta, goizeko lehen orduetarako jende andana bildu da kai inguruan. Kolore guztietako zapiak eta kamisetak ikusten ziren nonahi; ogitartekoak eskuetan eta euren taldea animatzeko prest. Musikaren erritmora dantzatu dute zenbaitek: trikitilariak, txistulariak, txarangak… Portuko ranpa eta inguruak jendez gainezka zeuden goizeko 11:00etarako. Ongietorri beroa egin diete neskei lehenengo, eta mutilei ondoren. Kantuak, […]

The post Eguzkia, umorea eta festarako gogoa nagusitu dira estropadetan appeared first on Irutxuloko Hitza.