Zortzi hautagai, Santiagotarrak-en mende erdia ospatzeko arte lehiaketan »

Arte urbanoko zortzi proiektu aurkeztu dituzte. Gaur eguerdian aurrera egingo duten lauak aukeratu dituzte.

Deusto eta Tecnun izan dira azkarrenak Estropada Akademikoan »

Deusto eta Tecnun izan ziren irabazleak IV. Estropada Akademikoan, gizonezko eta emakumezko mailetan, hurrenez hurren. Joan den larunbat arratsaldean jokatu zuten aulki mugikorreko lehia, eta ilunpean bukatu zuten. Zortzikoetan parte hartu zuten gizonezkoek, aldiz,  emakumeek, laukoetan. Guztira, 90 arraunlari inguruk parte hartu zuten unibertsitate arteko estropada berezian. Bi zatitan jokatu zuten lehia. Lehenengo, 1’3 itsas […]

Maialen Arrazola Bateleren entrenatzailea izango da »

Ez du erronka erraza eskuartean Maialen Arrazolak (Erdialdea, 1985). Arrauna du aspalditik zaletasun handiena, eta horrela jarraituko du. Izan ere, San Juango emakumeen traineruko entrenatzailea izango da, datorren denboraldian. Klub arrosak gaur eman du albistearen berri; horrela, azken denboraldietan talde hori bera entrenatu duen Juan Mari Etxabe, gizonezkoen taldeko entrenatzailea izango da. 15 urte zituela […]

[Argazki galeria] Juan Mari Etxabe izango da Koxtapeko mutilen entrenatzailea »

Maialen Arrazolak eta Anartz Gereñok prestatuko dituzte Batelerak

Ibon Huegun: «Banderen lehian egon nahi dugu berriz» »

Aitor Manterola/2016-10-14/Berria egunkaria Futbolean urte asko egin eta gero sartu zen Orioko Arraun Elkarteko zuzendaritzan Ibon Huegun (Orio, Gipuzkoa, 1972). Presidente izan da ordutik. «Duela sei urte, zuzendaritzari laguntzen hasi ginen seikote bat, babesle bila, eta, 2011n, gu aurkeztu ginen hauteskundeetan. Hor jarraitzen dugu, eta beste hiru urte geratzen zaizkigu agintaldi bigarren agintaldi honetan». Futbolean, […]

Igor Makazaga: “Orain dagoen aukera erakargarriena da Donostiarra” »

Kaiarriba-Donostiarra Arraun Elkarteak Igor Makazaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1972) aukeratu du goiko taldearen entrenatzaile izateko. Ez da edozein. Gero, udan, emaitzak emaitza izango dira, baina aukeraketari patxadaz begiratzen jarriz gero, neurriko zapata dela esan daiteke Donostiako traineru bateratuaren egitasmoarentzat. Orioko bizilaguna gogotsu dago lanean hasteko, eta hartu duen erabakia ona izan dela ez dauka batere dudarik. […]

Jon Salsamendi izango da Orioko entrenatzailea »

Jon Salsamendi oriotarra izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian. Hala jakinarazi du gaur arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteak. “Azken asteetan hainbat aldiz bildu gara Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza eta Jon Salsamendi, eta entrenatzaile oriotarrak San Nikolas ontziaren ardura hartuko du datorren denboraldian”. Elkarteak esan duenez, aurrerago azalduko dituzte akordioaren eta proiektuaren nondik norakoak. Salsamendirekin batera, Iñaki […]

Hernaniko traineruaren entrenatzailea izango da Xabier Zabala »

Arraun klubetako mugimenduen berri zabaltzen ari da komunikabideetan, azken asteetan. Donostiarrak, esaterako, joan den ostiralean jakinarazi zuen zein izango duen datorren denboraldiko talde teknikoa; eta, gaur, Hernaniko Arraun Elkarteak eman du albistea: Xabier Zabala izango da emakumeen traineruko entrenatzailea. Ezin hobeto ezagutzen du Hernaniko kluba Xabier Zabalak (Loiola, 1974), bertako kidea baita, 2006tik; emakumeen traineru […]

Igor Makazagak entrenatuko du Donostiarra trainerua »

Igor Makazaga pasaitarra arraunera itzuliko da urtebetez utzita izan ondoren. Orioko bizilaguna den entrenatzaileak KaiarribaDonostiarra taldea zuzenduko du datorren denboraldian, Jose Ramon Mendizabalen ordez. Makazaga San Juanen eta Orion aritu da aurretik entrenatzaile lanetan. Aurreko arraun denboraldian Euskadi Irratian arraun esatari bezala aritu da Makazaga. Urola Kostako HITZAk elkarrizketa egin zion denboraldia bukatu berritan: – […]

Igor Makazaga eta Borja Mena izango dira Donostiarrako entrenatzaileak »

  Donostiarra Arraun Elkarteak eman du albistea, datorren urteko talde teknikoaren inguruan. Pasai Donibaneko Igor Makazaga izango da gizonezkoen lehen taldearen entrenatzailea, eta emakumeen taldea Borja Mena oriotarrak eramango du. Gizonezkoen bigarren taldean, Gari Azkue donostiarrak jarraituko du. Jose Ramon Mendizabalek, beraz, lehen taldearen gidaritza utziko du, eta kirol arloaren arduraduna izango da. Bihar goizean […]