Asteburuan hasiko da arraun denboraldia »

Asteburuan hasiko da ofizialki 2016ko traineru denboraldia. Igandean, eguerdian, San Miguel Ligako taldeek Sevillan Guadalquivirreko uretan izango dute hitzordua. Ligako lehen estropadak formato berezia izango du, izan ere, binakako erlojupekoa jokatu beharko dute arrauneko taldeek. Irteerako ordena aurreko urteko San Miguel Ligako sailkapenaren arabera zehaztuko dute. Sevillan IV. Euskadi Basque Country Bandera jokoan izateaz gain, […]

The post Asteburuan hasiko da arraun denboraldia appeared first on Urola Kostako Hitza.

“Xabierri zorte ona falta izan zaio, eta espero dut nik edukitzea” »

“Nire egungo egoera hitz batean definitzekotan, ilusioa aipatuko nuke; argi daukat beste edozein klubetatik deitu izan balidate, ezetz esango nukela. Xabierri zorte ona falta izan zaio, eta espero dut nik edukitzea” aipatu du Joserra Mendizabal Mendi-k gaurko agerraldian. Izan ere, Donostiarra arraun elkarteak lehen taldeko entrenatzaile gisa aurkeztu du gaur Mendi, Xabier Zabala postutik kentzea […]

The post “Xabierri zorte ona falta izan zaio, eta espero dut nik edukitzea” appeared first on Irutxuloko Hitza.

Hasteko, han behean »

San Miguel Liga igandean hasiko da Sevillan, Hondarribia,
San Juan eta San Pedrorekin; Emakumeen Gipuzkoako Ligaren lehen estropada Hondarribian egingo dute, etzi ere

Bihar hasiko dute KAE 1 ligako taldeek arraun denboraldia, Bilbon »

Bilbao 716 Aniversario Bandera lehiatuko dute, 17:00etan hasita. Isuntzagaz eta Ondarroagaz batera, arraun talde hauek parte hartuko dute: Castreña, Deusto-Bilbo, Donostiarra, Getaria, Hondarribi B, Orio B, Pedreña, San Pedro B, Santurtzi eta Zarautz. Sei traineruko bi txandatan banatuta, erlojupekoa lehiatuko dute. Bilboko udaletxearen parean hasi eta amaituko dute proba, eta lau luze egin beharko dituzte. […]

The post Bihar hasiko dute KAE 1 ligako taldeek arraun denboraldia, Bilbon appeared first on Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

TKE denboraldiko lehen estropada Sevillan, domekan »

Euskadi Basque Country IV. Bandera lehiatuko dute Guadalquivir ibaian, 12:00etan hasita. Hamabi arraun talde hauek ariko dira nor baino nor gehiago: Urdaibai, Astillero, Cabo, Hondarribia, Kaiku, Orio, Portugalete, San Juan, San Pedro, Tiran, Zumaia eta Zierbena. Binakako erlojupekoan lehiatuko dira, eta horixe da aurtengo berrikuntza nagusia. Tanda bakoitzeko bi traineru minutu bateko aldeagaz aterako dira. […]

The post TKE denboraldiko lehen estropada Sevillan, domekan appeared first on Busturialdeko Hitza.

Joserra Mendizabalek hartuko du Donostiarraren gidaritza »

Donostiarra arraun elkarteak jakinarazi du entrenatzaile postutik kendu duela Xabier Zabala. Kirol emaitzak kontuan hartu dituzte erabakia hartzeko orduan, eta dagoeneko Joserra Mendizabal Mendik hartu zuen kuadrillaren gidaritza, atzoko entrenamenduan. Lau urtez izan zen Mendi Donostiarrako lehen taldearen entrenatzailea, eta, ondoren, Zabalari eman zion aginte makila. Erretiratu zenean, 2012an, hala adierazi zion IRUTXULOKO HITZAri Parte […]

The post Joserra Mendizabalek hartuko du Donostiarraren gidaritza appeared first on Irutxuloko Hitza.

Arraun Lagunak elkarteak aurkezpena egin du »

Igandean abiatuko da Emakumeen Gipuzkoako VII. Traineru Liga, eta dagoeneko Donostia Arraun Lagunakeko neskek aurkezpena egin dute. Izan ere, pasa den ostiralean, hogei emakume inguru bildu ziren Groseko Zurriola pasealekuan, elkarteko maila guztietako arraunlariekin batera, euren babeslea den BMW Lurauto dendan. Aurkezpenaz gain, izen berria ere estreinatu zuten; orain, Donostia Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna […]

The post Arraun Lagunak elkarteak aurkezpena egin du appeared first on Irutxuloko Hitza.

137 arraunlari denboraldi berrian »

The post 137 arraunlari denboraldi berrian appeared first on Urola Kostako Hitza.

Orio Arraunketa Elkarteak denboraldiko aurkezpena egin du »

Igandean Orioko plaza arraunlariz bete zen, eta Orio Arraunketa Elkarteak denboraldiko aurkezpena egin zuen. Traineru horiaren bueltan denera elkarteko 137 lagun bildu ziren, arraunlari gazteenetik hasi eta nagusienak arte; horretaz gain, entrenatzaileak, prestatzaileak, masajistak, medikoa, txoferrak, laguntzaileak eta zuzendaritza ere bertan izan ziren. Giro polita izan zen aurkezpen ekitaldian, eta herritar ugari bildu zen plazan […]

The post Orio Arraunketa Elkarteak denboraldiko aurkezpena egin du appeared first on Urola Kostako Hitza.

Gaur 19:00etan ongi-etorria egingo diete Orion Espainiako Batel Txapelketa irabazi duten arraunlariei »

Asteburuan Espainiako Batel Txapelketa jokatu da Vigon, eta Orioko emakumezkoen kadete mailako batelak txapelketa irabazi zuen lehia estua jokatuko ostean. Saioa Sayago patroiaren gidaritzapean June Arrutik, Ane Arrutik, Edith Urangak eta Niobe Ferreirak bandera irabazi dute; bateleko kide dira Luda Davidenko eta Arhane Azkue ere. Gaur ongi-etorria egingo diete Orioko udaletxean. Bestetik, kadete mailako gizonezkoek […]

The post Gaur 19:00etan ongi-etorria egingo diete Orion Espainiako Batel Txapelketa irabazi duten arraunlariei appeared first on Urola Kostako Hitza.