Berastegiarrek irabazi dute herri kirol desafioa »

Giro polita izan da Berastegi eta Zizurkilen arteko herri kirola deman, Euriagatik pilotalekuan egin dute azkenean, eta 200 lagun inguru gerturatu dira ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Azkenean, doi-doi izan bada ere, etxekoentzat izan da gar…

Kirol giro herrikoia dute gaur Idiazabalen »

Kirolaren Astea ospatzen ari dira Idiazabalen, astearteaz geroztik. Asteburuan egitarau aberatsa izango dute, gaur-biharretan. Gaur, adibidez, herriko lehiaketak jokatzen ari dira, egun osoan, kirol mota desberdinetan. Goizean, euri zaparrada mardularen pean, txirrindulari lasterketa izan da. Lehendabizi herrigunean barrena lasterketa egin dute. Plazatik abiatu, Benta Txikiraino igo, atzera kaskotik pasatu, Ampoko errotondaraino joan, eta plazatik igarota […]

Ander Elosegi bosgarren geratu da Europako Txapelketan »

Ander Elosegi piraguista irundarra podiotik kanpo geratu da Krakovian (Polonian) egiten ari diren Europako Slalom Txapelketan. Eguraldiak baldintzatu du txapelketa eta, hala, sailkapen probak itzuli bakarrera egin behar izan z¡dituzte eta finalerdirik ez da egin, eta sailkapenetako hamabost onenak finalean lehiatzera pasatu dira —ohikoa da 20 onenek jokatzea finalerdia eta finalera hamar pasatzea—. Irungo Santiagotarrak […]

Euskadiko Trialsin Txapelketa jokatuko dute gaur »

Euskadiko Trialsin Txapelketako bigarren proba jokoan izango da gaur arratsaldean Oiartzungo Arditurriko eremuan. 16:30etik 19:30era ibiliko dira trialsin txirrindulariak orekarekin lehian Aiako Harriaren inguruan. Euskaltrial Txirrindulari Klubak antolatu du proba, eta Oiartzungo Udalaren babesa eta laguntza du. Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileen artean Oarsoaldeko eta Bidasoko hainbat kirolari izango direla, baina Euskal Herriko beste hainbat […]

Afizionatuen Gipuzkoako txapelketa, euripean »

Goizeko 09:30ean hasi da, Urretxun, eliteko eta 23 urtez azpiko txirrindulari amateurren Gipuzkoako txapelketa, Kutxabank Sari Nagusia. Eguraldi narratsa dute ziklistek. 107,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Helmugaratzea 12:10 inguruan da, Urretxuko Labeaga kalean. Azkoitiaraino joan-etorria egin dute lehendabizi, eta jarraian lasterketako zati gogorrenari ekin diote. Atagoiti mendatea bi aldiz igoko dute, Legazpiko Motxorro aldetik. […]

Scoot erakustaldiarekin abiatuko da 11:00etan Bikingo Egunaren bigarren jardunaldia »

Europako SUP (Surf Up Paddle) Txapelketako zirkuituko proba bat egingo dute bihar Hondarribian, HS2 klubak antolatutako III. Bikingo Egunaren harira. Egitarau benetan potoloa dakar aurtengo Bikingo Egunak, hiru jardunaldiko kultur eta kirol ospakizuna izango baita. Atzo hasi zen Itsas Etxea Auditoriumean Axi Muniain surflariak eta Espainiako surf selekzioko gidari eta Aritz Aranbururen entrenatzaile Aitor Frantzesena Gallo-ren […]

Jokin Aperribai: “Jendeak espero baino gehiago eman dezute” »

Udaletxeko balkoitik hainbat jokalari igaro dira, baina gutxi batzuek hitz egin dute. Xabi Prieto kapitainak agurtu ditu zaleak, eta datorren denboraldian Europaz gozatzea “sari bat” izango dela nabarmendu du. Lehenago, udaletxeko eraikinaren barruan, kapitaina berak, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Realeko presidente Jokin Aperribaik hartu dute hitza. Azken honek jokalariak zoriondu ditu. “Jendeak espero baino […]

Txapeldunen Ligaren tamainako zaleak ditu Realak »

Euriak ere egin dio ohore Realari udalak, Alderdi Ederren, prestatutako harreran, talde donostiarrak Txapeldunen Ligako atariko kanporaketarako txartela eskuratu duelako. Autobusetik jaitsi ondoren, jokalariak zalez betetako korridore batetik igaro dira udaletxeko ataritik sartu aurretik. Behin eraikinaren barruan, txistularien doinuek lagunduta, eskaileretatik igo eta lehen solairuko harrera aretoa hartu dute. Komunikabideak bertan zeuden, heroien zain, baita […]

TAKEk antolatutako 4×4 Saski Gaua atzeratu egin dute »

Ekainaren 8an Euskal Herria Plazan jokatzekoa zen 4×4 Saski Gaua txapelketa atzeratzea erabaki du TAKEko batzorde antolatzaileak. “Erabaki hori hartzearen arrazoia eguraldi aurreikuspen kaxkarretan oinarritzen da, euria egingo duela baitirudi”, azaldu dute antolatzaileek. “Txapelketaren ezaugarriak kontutan harturik, arrisku handia litzateke parte hartuko zuketen jokalarientzat eta segurtasun hori bermatu nahi izan da”. Txapelketa ez da, ordea, […]

Galtzarabordako kiroldegian judoaren festa egingo dute bihar »

Bihar, larunbata, 10:00etatik aurrera eta Galtzarabordako kiroldegian, Judoko Haur Jaialdia egingo dute. Oarsoaldeko hainbat ikastetxetako 4 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute bertan, 400 baino gehiago orotara. Bertan, kirol alorra eta alor ludikoa uztartuko dituzte, eta ez da ez irabazlerik ezta galtzailerik ere izango. Proba bukatzean kirolari guztiak podiumera igoko dira, eta diploma […]