Aiako kronoigoera bertan behera geratu da »

Iganderako antolatu zuen Aiako Kirol Elkarteak zikloturistentzat Aiako kronoigoera, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez bertan behera geratu da ekimena. Izan ere, gutxieneko partaidetza kopurua ez da bete.

Txirrindularitza Egokituko Kriteriuma jokatuko dute igandean, Zarautzen »

Igandean  Txirrindularitza Egokituko VI. Kriterium-a izango da, eta aurten ere bertan jokatuko dira Gipuzkoako zein Euskadiko Txapelketak. Euskal Herriko zein Espainiako kirolariak hartuko dute parte bertan, eta maila askotan lehiatuko dira: triziklo, handbike edo esku-bizikleta, tandem eta bizikleta egokituan, besteak beste. Lege Zaharren Enparantzatik aterako dira 09:30ean, eta honakoa izango da egin beharreko ibilbidea: Zarauzko […]

Eskubaloiko kadete mailako Euskal selekzioko mutilak Espainiako Txapelketako final erdietan daude »

Astelehenetik martxan da Autonomia Erkidegoetako Espainiako Txapelketa Zamoran, eta mutilek osatzen duten euskal taldearentzat gauzak oso ongi doaz. Lehenengo fasea multzoko buruak izaten pasa ziren eta hurrengo fasea ere erraz igaro zuten.
Lehenbiziko…

Xake txapelketa jokatuko dute igandean Azkoitian »

Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatuta, XXXI. Azkoitiko Hiria txapelketa jokatuko dute asteburu honetan Azkoitian. Xakelariak igande  goizean ariko dira burmuinak astintzen Kontzejupean. Joxe Azkueren omenez egiten dute txapelketa.

Esku pilotako Herriarteko Txapelketako finaletik urrats batera dago Oiartzun »

Esku pilotako Herriarteko Txapelketako finalerako txartela lor dezake gaur arratsaldean Oiartzungo taldeak. Finalerdiko joaneko jardunaldia ostiralean jokatu zuen Oiartzunek Azkoitiako pilotalekuan, bertako taldearen kontra. Hiru partida jokatu zituzten eta 1-2 nagusitu ziren oiartzuarrak (10-22, 18-22 eta 22-19). Itzulekoa gaur jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Madalensoron. Aurrera egiteko, oiartzuarrek gaurko hiru partidetatik bi irabazi beharko dituzte. Bakarra irabazita […]

Jesus Goenaga: «Igandeko sega podiuma aurreneko lauron artean egongo dela uste dut» »

Sega autoko maletategian hartuta azaldu da Azpeitiko Ikastola Ikasberri ondoko zelaira Jesus Goenaga (Errezil, 1979) segalaria. Igandean han bertan jokatuko dute V. Euskal Herriko Sega Txapelketaren azken jardunaldia, 11:30ean hasita. «Segan entrenatzeko aukera sortuta ere, sega beti eskura izateko maletategian erabiltzen dut», dio. Igandean lehen hiru postuetan gelditutakoak Europako lehiaketarako sailkatuko dira. Irailean jokatuko da, […]

Joseba Otaegik ezin izan du Aitzol Atutxaren aurkako lehia gainditu »

Hernanin eguerdian jokatu duten Urrezko Aizkora txapelketaren bigarren jardunaldian Aitzol Atutxa izan da garailea. Egungo Bizkaiko txapeldunaren eta Joseba Otaegi Gipuzkoako txapeldunaren arteko lehia bizkaitarrak irabazi du. Zizurkilgoak, beraz, ezin izan ditu bere lehen puntuak batu. Atutxak bi minutuko aldea atera zion Otaegiri. Bestalde, igandean, Arabako Ondategi herrian jokatuko dute Urrezko Aizkolarien hurrengo jardunaldia, 12:30etik […]

San Pedro finalak jokatuko dira Munitibarko frontoian »

Lea-Ibarra Motrollo eskupelota taldeak antolatuta, San pedro finalak jokatuko dira bihar eta domekan Munitibarren.
Bihar,19:00etan, hurrengo partiduak jokatuko dira:
Arene-Iraiz/Ainhoa-Eider
Kortazar-Uriondo/Muniozguren-Ansotegi
Uriona-Gabiola/Albizu-M…

Zaldi probak jokatuko dira domekan Mendexan »

18:00etan hasiko dira Mendexako Udalak antolatutako probak. Parte hartzaileak Mendexako Taberna Barri, Aulestiko Koba eta Aulestiko Julen Martiartu izango dira. 30 minutuko saioa izango da, 900 kilogo hauspo harriagaz. Antolatzaileek esan dutenez, 400 kilotik gora kilo bakoitzeko kiloko gainzama eroan beharko dute parte hartzaileek. Bestetik, itzai bi egongo direla be zehaztu dute. Sariak be egongo […]

Triatloi bana izango dira larunbatean eta igandean »

Donostiako Atletikoren eskutik, aurten ere bi triatloi izango dira hirian, Gipuzkoako eta Donostiako triatloi federazioen laguntzarekin. Emakumeen artean kirola egiteko ohitura bultzatzeko helburuarekin, Emakumearen V. Triatloia egingo dute larunbatean, 15:00etan; Onditz Oroituz Nazioarteko XXVIII. Triatloia, berriz, emakume zein gizonentzako proba izango da, eta igandean jokatuko dute, hiru irteerekin: 9:15ean emakumeak, 9:30ean gizonezkoak, eta 9:35ean gizonezko ez […]