Zarauztarra Elkarteak Txirrindularitza Astea antolatu du »

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak, Zarauzko Kirol Patronatuaren eta Turismo Bulegoaren laguntzarekin, III. Txirrindularitza Astea antolatu du. Ildo horretatik, hainbat jardunaldi antolatu ditu elkarteak atzotik datorren ostirala bitartean. …

“Joxean Aldalurrekin bost minutuz birrintzeak aukeratzen egon nintzen” »

Easo Saskibaloi Taldeko Mikel Esnaolak (Urnieta, 1995) ACBko Birrintze Txapelketa irabazi du Madrilen, joan den asteburuan. Rafael Bethencourt (Kanaria Handia), Marc Fortuny (Mahon) eta Juan Alforja (Zaragoza) gainditu zituen finalean. Duela hiru urte hasi zen saskibaloian jokatzen eta Eason lehen denboraldia osatzen arida. Irutxuloko Hitzari bere esperientziaren berri eman dio. Madrileko finalera iristeko, Donostiako kanporaketan parte hartu behar izan zenuen. Bai. Saskibaloi federazioak bere web orrian ACBko hiruko eta birrintze txapelketak egongo zirela jarri zuen. Nik Birrintze txapelketarako izena eman nuen eta nire lagun batek hiruko txapelketarako. Ongi pasatzera joan ginen eta pixka bat prestatu genuen, Illunben izanik zerbait dotorea egin behar baitzen. Nik egindakoa oso ona zela esan ziguten eta Interneten jarritako bideoa 2.407 pertsonek bozkatu zuten. Horrela Madrilera iritsi nintzen. Nolakoa izan da Madrileko esperientzia? Gure txanda iritsi zenean, ikaragarria izan zen. Kantxa erdian komedia moduko bat egin zuten eta 15.000 pertsona zeuden guri begira, talde bat bagina bezala. Hasieran, zorte pixka batekin, antolatzeileek esan zidaten Baskoniako zaleek animatuko nindutela. Nire aurkezpena egin zuten eta Baskoniako zale guztiak zutitu egin ziren eta txaloka hasi ziren. Agurtu egin nituen eta birrintzea egin nuenean estadio osoa txaloka hasi zela esan zidaten. Ongi prestatua zenuen egin beharrekoa? Egia esan ez, ez […]

Saskilagunak taldea liderra da sailkapenean »

Eskualdeko derbian Allerru nahiko erraz gainditu ondoren (78-52), Saskilagunak liderra da Helduen Mailan, 33 punturekin. Alde Zaharra, bigarrena, puntu batera du. Saskilagunak-ek jokatutako hemezortzi partidetatik 15 irabazi eta hiru galdu ditu.

Anjel Arrospidek final berri bat jokatuko du urrezko mailan »

Anjel Arrospideren ibiliak ez du etenik. Leaburuko aizkolariak final berri baterako txartela lortu zuen asteburuan, Munitibarren. Binakako txapelketaren urrezko mailan, Arrospidek Mugerza II.arekin osatzen du bikotea eta argi dago gustuko duela ebakera desberdineko lehia hau. Aizkolariek sei ariketa desberdin egin behar izaten dituzte, eta iraupenak baino trebetasunak du garrantzia. Kaso horretan, leaburuarra maisua da eta zutikako enborrean onena ez baldin bada hoberenetakoa. Kontuak horrela, asteburu honetan Arrospidek eta Mugerza II.ak finalerdia jokatu behar zuten Munitibarren. Aurrean Floren Nazabal eta Arkaitz Jauregi zeuden. Lehia oso gogorra izan zen eta finalerako txartela 20 segundoren bueltan erabaki zen. Anjel Arrospidek eta Ugaitz Mugerzak lan guztiak 21:46ko denborarekin amaitu zituzten. Floren Nazabalek eta Arkaitz Jauregik berriz, lan bera egiteko 22:06 segundo behar izan zituzten. Ondorioz, lehen bikoteak, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalean egoteko aukera lortu zuten. Urrezko mailako azken lehia hau otsailaren 27an jokatuko da. Bigarren finalerdia asteburu honetan jokatuko da Espejon, Araban. Alde batetik, iazko txapeldunak egongo dira, hau da, Donato eta Oihan Larretxea. Bestetik, txapelketa bikaina egiten ari diren bi aizkolari indartsu, Iñaki Azurmendi eta Aitzol Atutxa. Igandean erabakiko da bigarren bikote finalista nor izango den. Zilarrezko finala Urrezko mailan ez bezala, zilarrezkoan finala nortzuk jokatuko duten erabakita aurkitzen da. Alde […]

OKEko neskek 1-0 irabazi diote Añorga taldeari »

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Liga Nazionaleko neskek garaipena eskuratu dute asteburuan. Etxean jokatu zuten Añorga taldearen kontra eta 1-0 irabazi zuten. Ane Gaskuek sartu zuen etxekoen gola. Zaila izan zen Añorgakoak mendean hartzea, nahiz eta Oia…

Pista estalian Altuna eta Gil maila bikainean ibili dira »

Tafallako Miguel Indurain belodromoan pista estaliko txirrindulari lasterketak jokatu dira asteburuan. Bertan, eskualdeko bi gaztetxo aritu dira lehian, hain zuzen ere, III. Goal Cat Open sarian.
Zizurkilgo Ander Altuna eta Asteasuko Odei Gil Migueliz …

6-4 galdu du Oiartzunek, Urritza Jatetxearen kontra »

Oiartzuarrak saiatu ziren, baina ez zuten garaipena eskuratu. 6-4 bukatu zen asteburuko jardunaldia, Urritza Jatetxearen kontra (sailkapeneko azken aurrena da talde hori). Laugarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek, 33 punturekin.

Finalera pasatu da Txost, gazteetan eta helduetan »

Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketan, finalera pasatu dira Txost 1eko gazteak eta Txosteko helduak. Gazteetan Txost 1ek 40-25 irabazi zion Txost 2ri. Helduetan, Txostek 40-18 irabazi zion Zubieta 1 taldeari. Txost 1eko haurrek galdu egin zuten 27-35 Zub…

Itxasganeko instalazioek badute jada futbol 7ra jokatzeko ‘Talape’ zelaia »

Hainbat urtetan erabili barik egon eta gero, berriztu ostean, erabiltzeko prest da jada Bermeoko Itxasgane futbol zelaiko instalazioetan futbol 7ra jokatzea ahalbidetzen duen Talape zelaia. Zapatuan egin zuten inaugurazio ekitaldia eta benjaminen kateg…

Garaipena eta puntu gehigarria Ampo Ordiziarentzat »

Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran, Cajasol Ciencias Sevillari 36 eta 12 irabazita. Garaipenaren lau puntuak eta lau entsegu baino gehiago egiteagatik lortzen den puntu gehigarria ere eskuratu dute, eta liga bukatzeko bi partidaren faltan La Vila liderrarengandik hiru puntura daude Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzendutako mutilak. Sevillaren aurkako partida atzeratutako partida zen, espainiarrak ezin baitziren abenduan Ordiziara azaldu aire kontrolatzaileen grebarengatik. Altamira bete-bete eginda egon da gaur ere. Jokoa espainiarren menpe zegoela iritsi da ordiziarren lehen entsegua 8. minutuan. Puyadenak baloia ostikoz jo aurrera, eta Iker Elortza ‘Kubanok’ gainditu du entsegu marra. Julen Goiak sartu den hagetara (7-0). Esan, Goia aritu dela gaur hagetara jaurtitzen. Idiazabalgo gazteak beste hiru puntu eman dizkio Ordiziari 12. minutuan zigor kolpe bat sartuta, eta 18.ean Mattarucok bigarren entsegua lortu du (17-0), entsegua gaixo dagoen Joanes Aierberi eskainiz. Espainiarrek erreakzionatu egin dute, eta Fishen eta Freeman kanporatzeak baliatu dituzte bi entsegu lortzeko, bata 25. minutuan eta bestea 29.ean. Atsedenaldira 17 eta 12 joan dira. Bigarren zatian partida kontrolpean Aldagelatatik bueltan, indartsu atera dira Ampo Ordiziakoak, eta Toby Freemanek entsegua lortu dute 43. minutuan, indarrez entsegu marra gaindituta. Lasaitasuna eman dio horrek etxekoen jokoari, eta baloia mugituz eta mugituz puntu gehigarria ziurtatzen […]